41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko, aukera berdintasunaren aldeko plana garatzeko programak egin ditzaten. 2002. urteko ekitaldia

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/03/05ean emandako 1/SS ebazpenaren bidez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, 2002. urteko ekitaldirako, irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko, aukera berdintasunaren aldeko plana garatzeko programak egin ditzaten, ondoko baldintza orokorrekin bat.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Gehieneko zenbatekoa: 72.122,00 euro.

Oinarriak jaso eta eskabideak aurkezteko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), oinarrietan eskatutako agiriekin batera, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hortik aitzina, betiere azken egun balioduneko 14:00ak baino lehenago. Behin eskabideak jasota, proiektuak aukeratu eta ebaluatuko dira, ezarritako betekizunen arabera, eta txosten bat osatuko da, zeina Udaleko organo eskudunari aurkeztuko baitzaio, horrek onetsi eta ebatz dezan, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko ezarritako azken egunetik aitzina kontaturik.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0202812