41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Larrainondo dermioko borondatezko birzatiketarako proiektua. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak 2002ko otsailaren 8an egindako Osoko Bilkuran, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

"Construcciones Basilio Ondarra, S.L.k, Lakuntzako Larrainondoko dermioa borondatez birzatitzeko proiektua aurkeztu du. Bertan birzatitu beharreko lurzatien deskripzioa ageri da eta zehazten dira, orobat, ondoren agertuko diren lurzatiak, haien esleipena, araubide juridikoa eta bestelakoak. Proiektua ikusita, osoko bilkurak ondokoa erabaki du:

1. Hasiera batez onestea borondatezko birzatiketarako proiektua, Construcciones Basilio Ondarra S.L.k aurkeztua.

2. Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako proiektu hori jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

3. Iragarkia igorriko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dezaten.

4. Construcciones Basilio Ondarra, S.L.ri bidaltzea ebazpena, jakinarazteko eta ondorioetarako.

Lakuntzan, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0202811