41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Trafiko ordenantzaren tarifak eurotan jartzea.

2002ko otsailaren 7an Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Aipatutako Trafiko Ordenantzaren tarifen zerrenda hasiera batez onestea.

2. Tarifa hauek jendaurren paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3. Erreklamaziorik, aitzakiarik eta oharrik egiten ez bada, aipatu denbora pasatu ondotik, tasak behin betikoz onetsi direla ulertuko da.

Beran, bi mila eta biko martxoaren zazpian. Behin- behineko alkatea, Javier Leiza Oteiza.

Iragarkiaren kodea: A0202810