41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

2002ko plantilla organikoa eta karga-tasak

Udalak, 2001eko abenduaren 20ko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

"2002. urteko plantilla organikoa.

1) Udalaren 2002ko plantilla organikoa, honako hau, onestea:

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Miguel A. Albisu Iribarren. Kopurua: 1. Maila: A. Gradua: 4. Osagarria: ehuneko 35, bateraezintasuna. Egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Osagarria: ehuneko 15, lanpostuko osagarria. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

Arantxa Marquina Obanos. Kopurua: 1. Maila: D (F). Osagarria: ehuneko 15, lanpostuko osagarria. Egoera: jardunean.

Zazpigarrena.-2002. urteko karga-tasak.

Aho batez erabaki dute:

2002. urteko karga-tasa hauek onestea:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,16.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,50.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,30 indizea gutxieneko kuoten gainean.

d) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,5, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.

e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 10; igoera horiek zehazteko ehunekoak hauek dira: 5 urte bitarte, ehuneko 2,7; 10 urte bitarte, ehuneko 2,6; 15 urte bitarte, ehuneko 2,5, eta 20 urte bitarte, ehuneko 2,5".

Honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira: berraztertzeko errekurtsoa, alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina;

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, eta,

Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazten denetik aitzina.

Aditzera ematen da.

Tiebasen, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0202232