41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udal honek Gazteluberriko Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta haren ordezkoa hautatzea.

Bake epaile titular nahiz ordezko izendatua izateko behar diren baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen direnak dira, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere.

Orobat, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta ondokoetan gaitasunaz eta bateragarritasunaz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Interesatuek Gazteluberriko Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak, hamabost egun balioduneko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gazteluberrin, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian. Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: A0202230