41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

2002ko aurrekontua onetsirik

Berako Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ahal ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan.

Beran, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0202228