41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezin izan da egin Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiak azaroaren 26an eman 89/2002 Ebazpenaren jakinarazpena, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1, 59.2 eta 135. artikuluetan aurreikusi bezala. Honen bidez, Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da. Jakinarazpena azkeneko helbidea non eduki, hango Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da.

"89/2002 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiak emana, José Lareo López jaunari zehapena ezartzen diona, turismoari buruzko arauak hausteagatik.

Gertakariak:

Guardia Zibilak salaketa egin du "Bar Camino Rojo" izeneko ostatuaren titularraren aurka, 2001eko martxoaren 27an egindako bisitan prezioen zerrenda jendaurrean ez izategatik.

Espedientea ireki zela jakinarazten saiatu zen posta bidez, jaso-agiria eta guzti, baina itzuli egin zen, kartazalean "iraungia" adierazirik. Ondoren, 2001eko irailaren 26an, Mensajeros MRW enpresaren bidez saiatu zen jakinarazpena eta agente jakinarazleak kartazala itzuli zuen. Jakinarazpen agirian, ez emateko arrazoi gisara, interesatuak kartazala hartzeari uko egin ziola adierazi zuen.

MRW enpresaren bidez, instruktorearen aldaketa, Ebazpen proposamena eta espedienteko agirien zerrenda jakinarazten saiatu zen zenbait aldiz, azkena 2001eko abenduaren 20an, baina jakinarazleak kartazala itzuli zuen. Jakinarazpen agirian, ez emateko arrazoi gisara, interesatuak kartazala hartzeari uko egin ziola adierazi zuen.

Espedienteko agiriak aztertu ondoren, frogatutzat jotzen dira ondoko gertaera hauek:

1. Prezioen zerrendarik jendaurrean ez izatea, 2001eko martxoaren 27an egindako bisitan.

Zuzenbideko oinarriak:

Aipatu gertaerek 1965eko martxoaren 17ko M.A.aren 10. artikuluaren 1. eta 2. atalaren arau-haustea osatzen dute (Agindu hori 1978ko ekainaren 29ko M.A.ren bidez aldatu zen), 1970eko ekainaren 19ko M.A.ren 4. atikuluari buruz. Izan ere, artikulu horretan ondoko finkatzen da establezimenduek ahalik eta publizitate gehiena emanen dietela beren kartak osatzen dituzten plater eta ardoei, eta, oro har, ematen dituzten zerbitzu guztiei, hala nola zerbitzu eta prezioen zerrenda horiek ikusgai egonen direla bai establezimenduaren barruan, bai kanpoan, trabarik gabe irakurtzeko moduan.

Agindu hori ez betetzea arau-hauste arina da turismoaren inguruko diziplinari buruzko azaroaren 17ko 14/1997 Legearen 9.4 artikuluaren arabera.

Turismoaren inguruko diziplinari buruzko azaroaren 17ko 14/1997 Legeko 14. artikuluari jarraikiz, arau-hauste arinen zehapena ohartarazpena zein gehienez 100.000 pezetako isuna izan daiteke.

Kontuan harturik zehapenak graduatzeko irizpideak (Turismoaren inguruko diziplinari buruzko azaroaren 17ko 14/1997 Foru Legeko 15. artikulua) eta berrerortzerik ez dela izan (16. artikulua).

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14 emandako 572/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan ahalmenak erabiliz (133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 99-10-25ekoa),

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.-José Lareo López jaunari, "Bar Camino Rojo" izeneko ostatuaren titularra den aldetik, 300,51 euroko (50.000 pezetako) isuna ezartzea, arau-hauste arin bat egiteagatik.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau José Lareo López jaunari jakinaraziko zaio, "Bar Camino Rojo" izeneko ostatuaren titularra den aldetik (N-121-A errepidea, 56. Km - 31740 Doneztebe), bai eta Kontabilitate Zentroari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia, Javier Taberna Aldaz."

Iragarkiaren kodea: A0201801