41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2001ean Nafarroan nekazariek kobratutako prezioen indizeetan atzemandako aldaketak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoak aditzera eman du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharra dela Nafarroako nekazariek 2001ean jasotako produktuen prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak agintzen baitu horiek erabiltzeko Nafarroako Toki Entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilurretako aprobetxamendu urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Hori horrela, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduz eman zaizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik emana den informazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. 2001ean Nafarroan nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan kobratutako prezioen indizeetan atzemandako portzentaje aldaketak.

2. Ebazpen honen berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

2001. URTEAN NEKAZARI ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN ALDAKETAK ALDAKETAK %-TAN

Zerealak 7,05

Lekaleak 0,56

Patata -16,89

Industria laborantza 28,96

Bazkatarako laborantza -8,53

Fruta 8,86

Fruitu idorrak -0,03

Barazkiak -1,64

Ardoa -64,53

Nekazaritzako produktuak, guztira -18,37

Kontsumorako behi azienda -14,02

Kontsumorako ardi azienda 18,10

Kontsumorako ahuntz azienda 14,46

Kontsumorako zerri azienda 24,19

Kontsumorako hegaztiak 5,59

Kontsumorako untxiak 9,40

Esnea 12,29

Arrautzak -0,38

Artilea -7,69

Azienda bizia 14,62

Abeltzaintzako produktuak, guztira 10,56

Oihangintzako produktuak, guztira 11,18

Jasotako prezioen indize orokorra -4,41

Iragarkiaren kodea: A0201225