41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

47/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko "Julio Caro Baroja II" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "San Juan-Donibane" izena onesten duena.

Iruñeko "Julio Caro Baroja II" Bigarren Hezkuntzako institutuko Eskola Kontseiluak erabaki du institutuak behin-behinekoz duen "Julio Caro Baroja II" berariazko izena aldatzea eta "San Juan-Donibane" izena ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean eman zen 25/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoari jarraikiz (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko "Julio Caro Baroja II" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "San Juan-Donibane" izena onestea (ikastetxearen kodea: 31009054). Ikastetxearen izen osoa hemendik aurrera honako hau izanen da: "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako institutua.

2. Foru Agindu honek ez du bide administratiboa agortzen. Honen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruari, Iruñeko Udalera, Idazkaritza Teknikora, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta beste zerbitzuetara, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Ikastetxera.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0202279