41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, proiektu honena: gas naturalez "Murillo el Fruto (Nafarroa) hornitzeko adarra", Zarrakazteluko eta Murillo el Frutoko udal mugapeetan.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 104. artikuluetan, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta haren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jakitera ematen da epigrafeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A.. Komunikazioetarako helbidea: Antso Azkarraren etorbidea, 26-behea (PK 31008) Iruña.

Eskariaren xedea:

1) Baimen adiministratiboa eta instalazioetarakoa, Murillo el Fruto gas naturalez hornitzeko adarraren proiektuarentzat, Zarrakazteluko eta Murillo el Frutoko udal mugapeetan.

2) Herri onurakoa dela aitortzea.

Instalazioen ezaugarriak: Erriberako gasbidetik abiatuko da proiektuko hoditeria, Caparroso-Zarrakaztelu R-1-1 tartean, V004-149 eta V-004-150 erpinen artean, 4"DNkoa, A presio handikoa. Hortik eginen da kargako hartunea: 14 m.l.eko altzairuzko hodia, 3" DNkoa, APA/MPB erregulazioko armairu bateraino, aurretik 3" DNko hartune-balbula jarrita. Armairuko irteeran, 200 x 160-ko murrizketa inbertitu bat ipiniko da, PEkoa, eta 6 metro gero, 8" DNko mozketa-balbula bat. Gero, MPBkoa da hoditeria eta NA-5500 errepideko saihesbidea gurutzatuko du, horizontalean zulatuta; saihesbidea gurutzaturik, NA-5500 errepide zaharraren ezkerraldetik eta haren parean egiten du aurrera, mendebaldera, La Olivako monasterioaren inguruetaraino; hemen, errepide hori gurutzatu eta monasterioko hartunea jarriko da; gero, iparraldera egiten du nekazari bideetan barna Portilladako erreka-zuloari eta ubideari jarraituz; ondoren, ipar-mendebaldera hartzen du, Aragoi ibaia gurutzatzen eta ekialdera Zarrakazteluren eta Murillo el Frutoren arteko errepidea jo arte. Hegoaldetik sartuko da Murillora errepide horren paretik.

Denetara, 3.680 m ditu hoditeriak; horietatik 14 altzairuzkoak dira, A presio handikoak, API 5L GrB kalitatekoak eta 3"DN eta 34 mm-ko lodierakoak; 2.075 m lineal polietilenozkoak, B presio ertainekoak, 200 mm DNkoak; 1.578 m.l. PEkoak, 160 DNkoak, eta 13 metro, PEkoak, 63 mm DNkoak La Olivako monasterioko eta Murillo el Frutoko hartuneetan.

Altzairuzko hodiak PE estrusionatuan bilduta egonen dira (fabrikan) eta hotzean ezarriko zaizkie zinta plastikoak (obran) eta mahuka termorretraktilak. PEzko hoditeria PE-80koa eta PE-100ekoa da, SDR-17,6, 53333/90 UNEren arabera.

Zanga berean, 40 mm-ko hiru hodi nerbioduneko tutueria ezarriko da, gas sistemak telekontrola eta seinaleen teleinformazioa izan ditzan.

Diseinuz, 16 eta 4 bar-eko presioa du altzairurako eta polietilenorako, hurrenez hurren; +15º C-ko tenperatura eta 2500 Nm3/h-ko emaria. Hortik, 200,5 Nm3 Murillo el Frutoko kontsumorako dira eta, gainerakoa, emari erreserbarako eta La Olivako monasterioaren kontsumorako.

Aurrekontua: Aurrekontua 214.965,50 eurokoa da.

Burutzeko epea: uste da 4 hilabetetan eginen dela instalazioa, lurrak eskuratzen direnetik.

Finken gaineko eragina: proiektuaren barne dira trazadurako planoak eta lurzatienak, baita ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehatza ere, informazio honen amaieran agertzen dena.

Honako hau da proiektua gauzatzearekin finketan sortuko den ondorioa:

1.-Bide zortasuna: gasaren bide zortasun iraunkorra izanen da lurrazpian doazen tutueriaren eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 2 m-ko zabaleran.

Zortasun horrek debeku hauek dakartza:

-Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 zm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

-Ezin da inolako eraikuntza ez eraikinik egin tutueriatik bost metro baino gertuago.

-Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berriztatzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu egin beharko dira.

2.-Aldi baterako okupazioa:

Aldi baterako, obrek iraun artean, 6 metro zabaleko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako, haiek dirauten bitartean.

3.-Behin betiko okupazioa: ezinbestekoa da jabari osoko okupazioa zenbait lurretan, honetarako:

-Erregulazio eta Neurketa Estazioa: (60 m2).

-Balbulak (4 unitate): 16 m2.

Hori guztia jendaurrean jakitera eman da, jendeak jakin dezan, eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek. Horien zerrenda iragarki honen bukaeran sartu da, espedientea azter dezaten, Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Fuerte del Príncipe II. eraikinean (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña). Bertan, egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzakete, hirukoiztuta, 20 eguneko epean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik aitzina).

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bostean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

GAS NATURALEKO HODIA MURILLO EL FRUTO-RA (NAFARROA)

Ukitutako ondasunak eta eskubideak

ZARRAKAZTELUKO UDAL MUGAPEA

CS-01 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 1 2 6 0 0 0 19 690 Larrea

Oliva, z.g. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-02 Zarrakazteluko Udala 4 8 24 1 4 0 - - Bidea

Elizako plaza, z.g. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-03 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 14 28 100 1 4 33 19 695 Lehorreko lurra

Oliva, z.g. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-04 Zarrakazteluko Udala 61 122 305 0 0 0 - - Bidea

Elizako plaza, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-05 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 0 0 50 0 0 0 19 691 Larrea

Oliva, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-06 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 81 162 525 0 0 0 19 694 Luzerna

Oliva, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-07 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 10 20 60 0 0 0 - - NA-5500 errep.

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

CS-08 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 12 24 215 0 0 0 19 782 Luzerna

Oliva, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-09 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 180 360 940 0 0 0 19 780 Larrea

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

CS-10 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 7 14 42 0 0 0 - - Errepidea

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

CS-11 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 3 6 18 0 0 0 19 779 Larrea

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

CS-12 La Olibako Andra Maria. Zistertarren Abadia 0 0 50 0 0 0 19 798 Ureztalurra

Oliva, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-13 Melida, Zarrakaztelu eta La Olibako Ureztatzaileen Komunitatea 2 4 12 0 0 0 - - Ubidea

Cañada, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-14 Nafarroako Foru Komunitatea (Cañadas) 841 1682 4205 1 4 0 - - Altxonbidea

Alondegi, 1-1.a Iruña (Nafarroa) Murillo el Fruto-

Zaraitzu

CS-15 Zarrakazteluko Udala 45 90 450 0 0 0 7 214 Larrea

Elizako plaza, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-16 Ebroko Ur Konfederazioa 10 20 60 0 0 0 - - Erreka-zuloa

Sagasta pasealekua, 26-28. 50006 Zaragoza (Zaragoza)

CS-17 Zarrakazteluko Udala 84 168 504 0 0 0 7 228 Larrea

Elizako plaza, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-18 Lidia Cortés Gorraiz 6 12 20 0 0 0 7 3299 Ureztalurra

Iglesia, 4. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-19 Zarrakazteluko Udala 85 170 510 0 0 0 - - Bidea

Elizako plaza, z.g.. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-20 Valentín Sarriás Martínez 25 50 80 0 0 0 7 3059 Ureztalurra

Dos de Mayo, 1. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-21 Felisa Ezpeleta Aguerri 79 158 453 0 0 0 7 3271 Ureztalurra

Norte, 2-behea. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

CS-22 Ebroko Ur Konfederazioa 60 120 360 0 0 0 - - Aragoi ibaia

Sagasta pasealekua, 26-28. 50006 Zaragoza (Zaragoza)

MURILLO EL FRUTOKO UDAL MUGAPEA

MR-01 Murillo el Frutoko Udala 1430 2860 10010 0 0 0 - - Bidea

Udaletxeko plaza, 1. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-02 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 18 36 108 0 0 0 - - NA-142 errepidea

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

MR-03 Murillo el Frutoko Udalaren herrilurra 9 18 100 0 0 0 *5 343 Ureztalurra

Udaletxeko plaza, 1. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-04 Esteban Díaz Alfaro 8 16 50 0 0 0 *5 342 Ureztalurra

Helbide ezezaguna. 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa)

MR-05 Rosario Tanco Ujeta 41 82 246 0 0 0 *5 341 Ureztalurra

Avda. Palencia, 2-6.a D. 39300 Torrelavega (Kantabria)

MR-06 Murillo el Frutoko Udala 5 10 30 0 0 0 - - Bidea

Udaletxeko plaza, 1. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-07 José Oliván Ascaso jaunaren ondorengoak 36 72 210 0 0 0 4 142 Ureztalurra

Monjardin mendia, 7. 31006 Iruña (Nafarroa)

MR-08 María Teresa Urrutia Garde 71 142 453 0 0 0 4 141 Ureztalurra

Mayor. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-09 Murillo el Frutoko Ureztatzaileen Komunitatea 2 4 12 0 0 0 - - Ubidea

Mayor, 12. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-10 Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) 5 10 30 0 0 0 - - Errepidea

San Ignazio etorb., 3. 31002 Iruña (Nafarroa)

MR-11 María Teresa Urrutia Garde 37 74 220 0 0 0 5 76 Ureztalurra

Mayor. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-12 Murillo el Frutoko Ureztatzaileen Komunitatea 2 4 12 0 0 0 - - Ubidea

Mayor, 12. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-13 Murillo el Frutoko Udala 10 20 60 0 0 0 - - Bidea

Udaletxeko plaza, 1. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

MR-14 Murillo el Frutoko Udalaren herrilurra 13 26 78 1 4 27 5 586 Larrea

Udaletxeko plaza, 1. 31313 Murillo el Fruto (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: A0201017