41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

370/2002 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Osasun Barrutian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroak 2002 eta 2003. urteetan garbitzeko zerbitzurako gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Tuterako Osasun Barrutian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Tuterako Osasun Barrutian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroak 2002 eta 2003. urteetan garbitzeko zerbitzua kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 2002. urterako gehienez ere 832.401,76 euro, eta 2003. urterako, berriz, 2002rako adjudikazioaren zenbatekoa gehi urte horretan nazio mailan KPIak izaten duen igoera, BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamen aurkezpena: 2002ko maiatzaren 6ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

-Enpresaren sailkapena: III. taldea, 6. azpitaldea, D kategoria.

-Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2002ko martxoaren 14an.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko ordu-egunak: 2002ko ekainaren 5ean, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Pleguak onesten dituen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: Proposamen Ekonomikoaren Eredua izeneko eranskina).

Iragarkiaren kodea: a0203014