41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

368/2002 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002rako Nafarroako Ospitaleko Biokimika eta Larrialdietako Laborategietarako produktu batzuen erosketa (larrialdietarako biokimika, glikohemoglobina, bihotzetako markagailuak, gasometria eta pH, proteinogramak eta bestelakoak) kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (31/02 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du 2002rako Nafarroako Ospitaleko Biokimika eta Larrialdietako Laborategietarako produktu batzuen erosketa kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: 2002rako Nafarroako Ospitaleko Biokimika eta Larrialdietako Laborategietarako produktu batzuen erosketa (larrialdietarako biokimika, glikohemoglobina, bihotzetako markagailuak, gasometria eta pH, proteinogramak eta bestelakoak) kontratatzea (31/02 lehiaketa publikoa).

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: gehienez ere 402.800 euro, BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko maiatzaren 9a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea karrika, 39, 31008 Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

-Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2002ko martxoaren 18an.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko ordu-egunak: proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna, ordua eta lekua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Iruñeko iragarki oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea karrika, 39), 2002ko ekainaren 10ean.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea karrika, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen ebazpenaren aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau agintzen duten pleguetan ageri dena: proposamen ekonomikoaren eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0203095