41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

366/2002 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Odol Bankurako serologiako erreaktiboak erosteko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona (8/2002 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Odol Bankurako serologiako erreaktiboak kontratatzeko (8/2002 lehiaketa publikoa), ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Odol Bankurako serologiako erreaktiboak kontratatzea, 2002. urtean (8/2002 lehiaketa publikoa).

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 228.084,09 euro, BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamen aurkezpena: 2002ko maiatzaren 6ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

-Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2002ko martxoaren 14an.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko ordu- egunak: proposamen ekonomikoak zein toki, egun eta ordutan irekiko diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean jarriko da (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), 2002ko maiatzaren 21ean.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Pleguak onesten dituen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: Proposamen Ekonomikoaren Eredua izeneko eranskina).

Iragarkiaren kodea: a0203015