41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1793/2001 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko eta Nafarroako Ospitaleko eri-geletako telebistak eta telefonoak instalatu eta ustiatzeko zerbitzua adjudikatzen duena (OB23/2001 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da abenduaren 21eko 1793/2001 Ebazpenaren bidez kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko eta Nafarroako Ospitaleko eri-geletako telebistak eta telefonoak instalatu eta ustiatzeko zerbitzua adjudikatzea (OB23/2001 lehiaketa).

-Adjudikazio mota: lehiaketa, prozedura irekia.

-Adjudikazio prezioa: 35.991.001 pezeta (216.310,27 euro), BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Electrificaciones Lumen, IFZ A31125057.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0202005