41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1515/2001 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko soto-erdiko sukaldea eta pasabideak eraberritzeko proiektuaren erredakzioa adjudikatzen duena (OB11/2001 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da azaroaren 6ko 1515/2001 Ebazpenaren bidez kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko soto-erdiko sukaldea eta pasabideak eraberritzeko proiektuaren erredakzioa adjudikatzea (OB11/2001 lehiaketa).

-Adjudikazio mota: lehiaketa, prozedura irekia.

-Adjudikazio prezioa: 6.400.000 pezeta (38.464,77 euro), BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Alonso, Hernández y Asociados Arquitectos S.L., IFZ B31528573.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0202003