41. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

216/2002 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Mendillorri III eta IV" ikastetxe publikoa handitzeko lanen proiektua eta administrazio klausulen plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Iruñeko "Mendillorri III eta IV" ikastetxe publikoa handitzeko lanak kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: Iruñeko "Mendillorri III eta IV" ikastetxe publikoa handitzeko lanak egitea.

-Aurrekontua: 688.261,58 euro (114.517.091 pezeta), BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta laugarrren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0203244