40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

364/2002 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana María Soto Sotil andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintzako Barrutiko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak, 52.4 artikuluaren bitartez, xedatu zuen Barrutiko eta Guardiako arduradunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko dituela eta askatasunez kargutik kenduko, arlo bakoitzeko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileen artean.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ana María Soto Sotil andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintzako Barrutiko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako martxoaren zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0202891