40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

105/2002 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 1651/2000 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2001eko urtarrilaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (2. zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Onartuak:

RAMOS ARROYO, MARIA ANTONIA

Baztertuak: Inor ez.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik egin badute, zuzendu.

3. Epaimahaia nortzuek osatuko duten adieraztea. Honako hauek, alegia:

Mahaiburua: Fernando Escolar Castellón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Juan María Rodríguez Garrido jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: María Jesús Lautre Ecenarro andrea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Santiago Valor García jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Sira Moreno Laguna andrea, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Alberto Valiente Martín jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikidea: Esther Salcedo Garayalde andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Luis Fernández Calvo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko mahaikide-idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitate Teknikora, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0202017