40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Urdiaingo ur eta saneamendu sareak berritzeko 2. fasearen proiektua eta desjabetzapenari buruzko espedientearen hasiera onetsirik

2001eko urriaren 4an egindako bilkuran, Urdiaingo Udalak herriko ur eta saneamendu sareak berritzeko proiektuaren 2. fasea onetsi zuen eta, NDLaren 9 eta 10. artikuluei jarraikiz, deklaratu zuen proiektu hori onura publikokoa eta interes sozialekoa dela eta jarraian heldu diren ondasunak, Urdiaingo 3. poligonoan baitaude, okupatu beharra dagoela:

UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

3 841 Echeverría Galarza, Modesta 40 60 240 -

3 859 Aristizábal Mori, Juan Andrés 34 52 204 3

3 863 Ayestarán Galarza, Ignacio 13 20 78 -

3 864 Echeverría Galarza, Eusebia 13 20 78 -

3 866 Zubiría Ostiza, Vicente 20 30 120 3

3 588 López de Goicoechea, Severiano 10 15 60 -

3 869 Ayestarán Celaya, Juana 25 38 170 -

3 873 Lizarraga Goicoechea, Francisca 8 12 48 -

3 868 Zubiría Ostiza, Juan 9 14 54 -

Interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak eta oharrak egin ahalko dituzte 15 egun baliodunetan, argitaratutako zerrendan dauden hutsak zuzentzeko.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaio ukitutako bakoitzari; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen epeak.

Urdiainen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, Iñigo Etxeberría Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0201610