40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu transferentziari buruzko espedientea hasiera batez onetsirik 01/2002 espedientea

Udalak, 2002ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Udaleko kontuhartzaileak emandako txostena: "2002ko ekitaldiko 0.4300.13101 Hirigintzako lan-kontratudunak kontusailera egin kreditu transferentziari buruzko espedientea, bigarren arkitektoa kontratatzeko 6 hilabeterako" (01/2002 espedientea).

Hau erabaki da:

Lehena.-Bigarren arkitektoa kontratatzeko kreditu transferentziari buruzko espedientea onestea; 6 hilabeterako izanen da eta 17.725 euro dira.

Bigarrena.-Erabakia idazkaritza orokorrean edukitzea jendaurrean, 15 egun baliodunetan, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.-Erabaki hau kontuhartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0201937