40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2001eko plantilla organikoko aldaketa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2002ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2001eko plantilla organikoa, egun 2002rako luzaturik dagoena, eta Hirigintza Alorrean badirelarik Plantillan agertzen ez diren beharrak, aurrekontua behar dutenak, kasu batean erregularizatzeko eta beste batean kontratazioari ekiteko, arkitekto lanpostu bat (lanpostua bete arte) eta bigarren arkitektoaren lanpostu bat 2002. urte osorako.

Kontuan hartuz 2002ko urtarrilaren 15eko Gobernu Batzordean hau erabaki zela: kontuhartzailetzari honen berri ematea, aurrekontuko aldaketa prestatzeko, kontuan izanik A mailako soldata + osagarriaren ehuneko 20 izanen dela; Langileen Departamentuari ere honen berri ematea, plantilla organikoa aldatzeko, lanpostu hau ez baitago eta beharrezko baita kontratazioa egiteko, biak ere osoko bilkuran onesteko, proposatu kontratazioari ekiteko 2002ko otsailaren 1etik aitzina.

6/1990 Foru Legean xedatua aplikatuz:

Hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2001eko plantilla organikoko aldaketa, lan-kontratudunen epigrafea sartuz, bertan erantsirik lanpostua bete arte lanpostu horretan dagoen pertsonaren jarduneko kontratazioa. Orobat, epigrafe berean, beste arkitekto bat agertuko da, sei hilabetetarako; izan ere, kreditu transferentziaren proposamen paraleloak epe horretarako zenbatekoa du, ez gehiagorako, eta plantillak eta aurrekontuak bata bestearekin bat etorri behar dute; beraz, honela geratzen da:

Hirigintzako zerbitzuen alorra Lan-kontratudunak

Lanpostua: arkitektoa. Kopurua: 1. Maila: A. Maila: 20. Lanpostuko osagarria: 20. Bateraezintasun osagarria: 35. Administrazio egoera: jardunean, lanpostua bete arte.

Lanpostua: arkitektoa. Kopurua: 1. Maila: A. Maila: 20. Administrazio egoera: 6 hilabeterako.

2. Erabakia idazkaritzan edukitzea jendaurrean, iragarkia paraturik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean, hamabost egun baliodunetarako, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0201935