40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Salaketaren jakinarazpena

Antsoaingo Udalaren Eremu publikoaren ordenantzako 8.g) artikulua hausteagatik Udaltzaingoak egindako salaketa, ondoren ageri dena, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara, interesatuari zehapen espedientea ireki dela jakinarazteko:

2/2001-S zenbakiko espedientea. Salatua: Ramón Cortés Dual jauna. Salaketaren eguna: 2001-12-07. Proposatutako zehapenaren zenbatekoa: 15.000 pezeta.

Salatuak espedientea aztertzen ahal du, udal bulegoetan (Udal plaza, 1-1.a), 08:00etatik 14:30ak arte, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Alegaziorik aurkeztu ezean, egintza hau ebazpen proposamentzat hartu ahalko da, Zehapen Ahalmenaren Prozedurari buruzko Erregelamenduko 18 eta 19. artikuluetan aipatu ondorioekin.

Antsoainen, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0201930