40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Behin betikoz onetsirik Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea

Tuterako Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu berezi eta kreditu gehikuntzen espedientea, osotara 25.171.904 pezeta egiten duena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren ariora, delako espedientearen tramitazioa eta onespena aurrekontuetarako informazio, erreklamazio eta argitalpenetarako bete behar diren tramite eta baldintza beretan egin behar dira. Aipatu legezko testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientearen hasierako onespena 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran erabaki zuen Udalak eta iragarkia 2002ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betikoz onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraikiz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuak handitzea:

Kontusaila: 621.24. Udalaren Ur Batzordearen instalazioen segurtasun neurrien proiektua: 17.104.430 pezeta.

Kontusaila: 762.00. Kapital transferentziak (Udalari): 8.067.474 pezeta.

Gastuak handitzea, osotara: 25.171.904 pezeta.

-Dirusarrerak handitzea:

Kontzeptua: 870.00. Diruzaintzako gerakinak, gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 25.171.904 pezeta.

Dirusarrerak handitzea, osotara: pezetak 25.171.904.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Ogasuneko zinegotzi eskuordea, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0202160