40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia eta Hemoterapia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hematologia eta Hemoterapia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat eman du. Lanpostuak honelaxe esleitu dira:

Carmen Mateos Rodríguez andreari, 67112 zenbakiko lanpostu hutsa, Bideko Ama Birjina Ospitalean aritzekoa.

José María Arguiñano Pérez andreari, 67113 zenbakiko lanpostu hutsa, Bideko Ama Birjina Ospitalean aritzekoa.

Deialdia 2001eko 1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 1ean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0202880