40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Bake Epailearen hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betetzearren eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren (1995eko uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 5. artikuluari jarraituz, deialdi publikoa iragartzen da herriko bake epaile titularraren kargua betetzeko, eta 15 egun balioduneko epea ematen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, legez eskatutako baldintzak beterik, hautatuak izateko interesa dutenek behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren idazkaritzan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0201942