40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Adjudikazioa, prozedura irekiaren bidez, Sanduzelaiko BBPBko B-1, B-2 eta C unitateak (tren geltokia) urbanizatzeko obren 6. fasea egiteko

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko otsailaren 1ean egin bilkuran, besteak beste hau erabaki zuen:

"Hirigintzako Gerentziaren Kontseiluak 2001eko urriaren 26an hartutako erabakiaren bitartez prozedura irekirako deialdia egin ondotik, eta lehiaketa esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2002ko urtarrilaren 29ko akta ikusirik, harekin bat etorriz, erabaki da:

1. Sanduzelaiko BBPBko B-1, B-2 eta C unitateak urbanizatzeko 6. faseko obrak Construnavar, S.L. merkataritzako enpresari adjudikatzea, 370.575,84 euroren truke, BEZa barne, lehiaketa arautu zuten baldintzen pleguari jarraituz, eta lau hilabetean egiteko.

2. Construnavar, S.L.ren alde 319.461,93 euroko diru kopurua baimendu eta xedatzea, zeina erabiliko baita Hirigintzako Udal Gerentzian indarra duen aurrekontuko kontusail honen kargura: 30-43222-601010 "U.I.VI- Sanduzelai".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201693