40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Jakinarazpen ediktua

Zirkulazioari buruzko Erregelamendua hausteagatik alkate jaunak 2002ko urtarrilaren 7an eman ebazpena jakinarazterik izan ez denez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Foruzaingoak aurkeztutako salaketa, 31/004558311/4 zenbakiko espedientea duena, Bautista Guillén Alunda jaunaren aurka, helbidea Iruñeko Kale Nagusiko 18 zenbakian baitu, LO-1011-O ibilgailuaren gidaria izanik, 2001eko abenduaren 11n, 11:00etan, bi norabideko zirkulazioa duen bidetik galtzadaren eskuineko ertzetik ahalik eta gertuen ez gidatzeagatik, beste ibilgailu batekin segurtasunez gurutzatu ahal izateko behar beste leku uzteko. Honako hau ebatzi dut:

1.-Bautista Guillén Alunda jaunaren aurka zehapen espedientea irekitzea, helbidea Iruñeko Kale Nagusiko 18 zenbakian baitu, egotzitako egintzen ondoriozko erantzukizunak zehazteko eta bidezko zehapena aplikatzeko, 10.000 pezeta egiten baitu.

2.-Interesatuari 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, alegazioak aurkez ditzan eta prozeduran entzutea izan dezan, eta horretarako idazkia aurkeztu behar du Orkoiengo Udalean edota azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean."

Orobat, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela, ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Orkoienen, bi mila eta biko otsailaren batean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0201690