40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Aurkeztu diren izangai batek ere lanposturik aukeratu ez duenez, bidezko da deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdia 2001eko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 3an.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0202879