40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Behin betiko onespena, Cordovillako 321. lurzatian Pamplona Distribución enpresak sustatu duen xehetasun azterlanari.

2001eko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen Cordovillako 321. lurzatiaren xehetasun azterlana, Pamplona Distribución, S.A.k sustatua. Erabaki hori jendaurrean egon zen 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zehazki, 2001eko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen abenduaren 28an eta baita 2002ko urtarrilaren 4ko "Diario de Navarra" egunkarian. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan agindutakoa betetzeko, behin betiko onesten da Pamplona Distribución, S.A.k sustatutako Cordovillako 321. lurzatiaren xehetasun azterlana eta erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen da.

Getze-Galarren, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0201688