40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Behin betiko onespena, Miguel Orbáiz Lesaca jaunak Subitzako 7. poligonoko 10. lurzatiko 5. orubea birzatitzeko sustatutako proiektuari.

2001eko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen Subitzako 7. poligonoko 10. lurzatiko 5. orubea birzatitzeko proiektua, Miguel Orbáiz Lesaca jaunak sustatua. Erabaki hori jendaurrean egon zen 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zehazki, 2002ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 14an eta baita 2002ko urtarrilaren 16ko "Diario de Navarra" egunkarian. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legean agindutakoa betetzeko, behin betiko onesten da Subitzako 7. poligonoko 10. lurzatiko 5. orubea birzatitzeko proiektua eta erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen.

Getze-Galarren, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0201687