40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Hasierako onespena 2002ko aurrekontuari

Oizko Udalak, 2002ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio eta oharrak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz.

Oitzen, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita lauan. Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: A0201748