40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeako Plan Partzialeko aldaketa P-1A eta P-11 poligonoetan eta U.O.1 unitatean (Matesa). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak ondoko erabakia hartu zuen, 2002ko otsailaren 7ko osoko bilkuran:

"Arrotxapeako Plan Partzialeko aldaketa puntuala, P-1A eta P-11 poligonoei eta U.O.1 unitateari dagokiena, hasiera batez onetsi (RAL, 2000-07-05ekoa) eta jendaurrean egon ondotik, eta letratuaren 2002ko urtarrilaren 15eko txostenarekin bat, espedientean bildu baita, ondokoa erabaki da:

1.-Alegazioen txosten hori onestea eta, bertan ematen diren arrazoiekin bat, Julián I. Cañas Labairu jaunak Keler, S.A. ordezkatuz aurkeztutakoa ezestea.

2.-Behin betikoz onestea Arrotxapeako Plan Partziala P-1A eta P-11 poligonoetan eta U.O.1 unitatean (Matesa) aldatzeko testu bategina

3.-Erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bana igortzea bai Nafarroako Gobernuari bai ukitatutako jabeei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat

aurkezten ahalko da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Hona hemen testu arau-emailea, Arrotxapeako Plan Partziala P-1A eta P-11 poligonoetan eta U.O.1 unitatean aldatzeko agiriari dagokiona

1. artikulua.-Xedea.

Araudi honek erregulatuko ditu Iruñeko H.A.P.O.ko Arrotxapeako egungo Plan Partziala (1989) P-1A eta P-11 poligonoetan eta U.O.1 unitatean (Matesa) aldatzeko agiriaren baitako hirigintzako zehaztapenak. Araudi honetan jasotzen ez den guztirako, aipatu Plan Partzialeko araudiari begiratuko zaio.

2. artikulua.-Zehaztapenak, sailkapena eta aprobetxamenduak.

Aldaketa honek ondoko alderdiak zehaztu ditu:

-Erabilera xehekatuen kalifikazioa.

-Eraikuntzaren kanpoaldeko gehieneko lerrokadurak, proiektuaren gehieneko aprobetxamendua kalkulatzeko balio dutenak, eta proiektuaren banaketa, eraikuntzarako proposatu diren bolumenen barnean.

-Eraikuntzaren altuerak eta baldintza bolumetrikoak zehaztea

-Jabetzaren eta proiektuaren aprobetxamenduak kalkulatzeko sistema.

-Eraikuntzaren baldintzak eta hiriguneen diseinua, urbanizazio proiektuan garatu beharrekoak.

-Urbanizatzeko etapen plana.

2.1. P-11 poligonoa. El Cascajo.

2.1.1. Zehaztapenak.

-Aprobetxamenduaren azalera gordina: 33.220 metro karratu bider 0,96=31.891 metro karratu homogeneizatu.

-3.000 metro karratu gordeko dira azpiestazio elektriko bat jartzeko.

-12.300 metro karratuko azalera berezi da eskola erabilerarako.

2.1.2. Kudeaketarako eta urbanizaziorako arau orokorrak:

-Poligonoa urbanizatzeko Udalaren eta lurzoruaren jabeen arteko hitzarmena eginen da edo, bestela, desjabetzapena.

2.1.3. Erabilera xehekatuen kalifikazioa:

1. lurzatia. Azalera: 14.312 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: librea, kirolak, parkea.

2. lurzatia. Azalera: 12.300 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: eskola-ekipamendua.

3. lurzatia. Azalera: 8.042 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: bideak, librea.

22. P-1A poligonoa, Iparraldea.

2.2.1. artikulua. Zehaztapenak:

-Hiru azalera bereziko dira kiroletarako eta parkerako erabiltzeko: 4.687 metro karratuko bat, 34 metro karratuko beste bat, eta hirugarrena 3.364 metro karratukoa.

2.2.2. Kudeaketa:

1. P-1A poligonoa urbanizatzeko proiektu burutua aldatu beharko da. Aldaketa horrek 9.141 metro karratuko azalera ukituko du, 5. planoan lorategietarako eta azalera zolatuetarako gordea. Urbanizazio proiektu aldatuaren kostua 55.000.000 pezetakoa izanen da eta ez du urbanizazio kargarik ekarriko, izan ere Udalak berak hartuko baitu bere kontu urbanizazioaren aldaketaren kostua.

2. P-1A birzatitzeko proiektua aldatu beharko da, planeamendu honetako zehaztapenei egokitzearren eremu librerako eta eskola-ekipamendurako aurreikusi diren azalerei dagokienez. Aldaketak ez ditu eraikuntzarako lurzatiak ukituko, ezta aprobetxamenduen banaketa ere.

3. Planeamendu honetako zehaztapenak burutzeko behar bezainbeste kudeaketa-agiri prestatuko dira. 3 zenbakiko planoan agertzen dira P-1A poligonoko eta O-1 unitate berriko birzatiketetako eremuen zehaztapenak.

2.3. O-1 unitatea, Matesa:

2.3.1. Zehaztapen orokorrak:

Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 24. artikulua aldatu eta honela gelditu da: "Eraikinaren erdiko gorputza III. graduko babespean gelditu da. Altuera: beheko oina+2. Nabea beheko oinean sendotu da, Artika kalera ematen duen frontean".

Eraikin berriak egin ahalko dira, ondoko artikuluetan arautuko den moduan:

2.3.2. Aprobetxamenduak:

1. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 25. artikulua bere horretan gelditu da, honela: "Proiektuaren aprobetxamendua: hirigintzako araudia eta planoak aplikatuz atera da eta jabetzaren aprobetxamenduarekin bat dator".

2. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 26. artikulua bere horretan gelditu da, honela: "Jabetzaren aprobetxamendua honela ezarri da: sendotu egin dira eraikin sendotuaren eta eraikin nagusiaren azpiko lurzatiko hirigintza aprobetxamenduak (planoetan grafiatu dira)".

3. Hirigintzako gehikuntza egin zaio unitateari ondoko biderketaren ondorioz: batez besteko aprobetxamendu errentagarria (0,864) bider bide eta dotazioetarako laga beharreko azalera; 0,864 koefizientea izanik ondoko biderketaren biderkadura: poligonoaren aprobetxamendua (0,96) bider azalerari dagokiona ehuneko 10eko lagapena kendu ondotik (0,90).

4. Arrotxapeako P.P.ko (3. eranskineko) lurzoru urbanizagarri programatuarenak dira homogeneizazio koefizienteak".

8. lurzatia Matesari dagokio eta bertan definitu dira bai eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak bai eremu libre pribatuak.

Proiektuaren aprobetxamendu osoa bat dator jabetzako aprobetxamenduarekin.

O-1 unitatearen aprobetxamendu gordin berria: 60.163 metro karratu.

Unitateak dituen bideak, Iruñeko Udalarenak: 3.163 metro karratu.

P-1etik erantsi den udal lurzatia: 3.080 metro karratu.

Matesaren lurzatiak ekarritako azalera gordina: 53.920 metro karratu.

Matesako azalera garbia, proposamenaren ondorioz datorrena: 33.644 metro karratu. 8. lurzati pribatua.

Unitatearen lagapenak:

Bideak: 3.163+4.534=7.697 metro karratu, jabari publikoko 9. lurzatia.

Bulebarra: 8.939 metro karratu, jabari publikoko 10. lurzatia.

Kirolak, parkea: 3.090 metro karratu, C-1aren aurrean, jabari publikoko 11. lurzatia.

Marcelo Celayeta plaza: 6.476 metro karratu.

Unitatean urbanizatu beharreko azalera osoa: 23.439 metro karratu.

Lagapenek hartzen duten azalera: 20.276 metro karratu.

Matesa handitzeko aprobetxamendu errentagarria: 20.221x0,864=17.518 metro karratu homogeneizatu.

Aurreko 0,864 hori izanik ondoko biderketaren koefizientea: poligonoaren aprobetxamendua (0,96) bider azalerari dagokiona ehuneko 10eko lagapena kendu ondotik (0,90).

Sendotu eta proposaturiko eraikuntzaren gehieneko okupazioa beheko oinean eta eraikitako azaleran:

Erakin babestua: 10.014 metro karratu (9.537 metro karratu B+2an eta 447 B+1ean), 29.565 metro karratu eraikiak.

Artika kaleko nabea: 3.506 metro karratu beheko oinean, 3.506 metro karratu eraikiak.

Nabe berria: 11.162 metro karratu beheko oinean, 11.162 metro karratu eraikiak.

Plazako eraikina: 1.711 metro karratu beheko oinean, 1.711 metro karratu eraikiak.

Beheko oineko azalera: 26.393 metro karratu. Azalera erakia: 46.144 metro karratu eraikiak.

Goiko solairuetako azalera: 19.551 metro karratu. 2. solairuko solairuarteak: gehienez ere 200 metro karratu.

Azalera libre pribatua: 7.251 metro karratu.

Ondoriozko proiektuaren aprobetxamenduari dagozkion metro karratu homogeneizatuak:

Beheko oineko eraikinaren merkataritzarako erabilera: 26.393 metro karratu bider 0,800=21.114 metro karratu homogeineizatu. Merkataritzarako.

Hirugarren sektoreko erabilera eraikinaren lehenengo eta bigarren solairuetan: 19.751 metro karratu bider 1,000: 19.751 metro karratu homogeneizatu. Hirugarren sektorerako.

Azalera eraikia: 46.144 metro karratu. 40.865 metro karratu homogeneizatu.

Lurzatiaren lurzorua: 33.644 metro karratu bider 0,266=8,944 metro karratu homogeneizatu.

Metro karratu homogeneizatuak, guztira: 49.814 metro karratu homogeneizatu.

Jabetzaren aprobetxamendu sendotua eta proposaturiko errentagarriarekin handitua, guztira: 32.363+17.518= 49.881 metro karratu homogeneizatu.

Arrotxapeako egungo Plan Partzialeko proposamenari eutsi zaio, hortaz, unitateari aprobetxamenduaren gehikuntza egin zaio, bide eta eremu libreetarako laga beharreko azaleraren araberakoa.

2.3.3. Erabilerak:

Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 27. artikulua aldatu eta honela gelditu da: "Unitatearen erabilera xehekatua da hirugarren sektorerako eta zerbitzu eta erakundeetarako".

Erabilera zehatza: merkataritzarako, beheko oinetan, eta hirugarren sektorerako, goiko solairuetan.

2.3.4. Antolamendua:

1. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 28. artikulua aldatu eta honela gelditu da: O-1 unitatearen azalera handitu da P.P.ren aldaketaren agiriarekin erkatuz, izan ere 3.080 metro karratuko udal lurzati bat gehitu baita, unitatearen iparraldean.

2. Unitatean bideetarako, kirol eta parke eremurako eta bulebarrerako erabiliko den lurzorua 26.163 metro karratukoa izanen da, urbanizatzeko, eta egungo hainbat bidek hartzen duten azalera, 3.163 metro karratukoa, egonen da bertan. Matesari 20.221 metro karratu dagozkio, lagapenetarako.

Eraikin nagusia eta Artika kalera ematen duen nabea, plnaoan grafiatuak biak, sendotu egin dira, eta lehenbizikoari III. graduko babesa eman zaio; hortaz, oraingo altuera, bolumena eta fatxadak mantenduko dira, eta atzeko fatxadak besteen berdin-berdinak eraiki beharko dira.

3. Proiektuaren aprobetxamendu berria planoan grafiatu diren gehieneko lerrokaduren barnean kokatu ahalko da, honela: B+1 solairuetako eraikin bat Tiburcio Redin kalean eta beheko solairua, lurzatiaren barneko nabe batean.

4. Aurreikusi diren eraikin berriek beheko oina izanen dute, fatxadan 5 metro libreko altuera izanen duena eta eraikin babestuaren beheko oinarekin parekatuko dena, harekin bat egiten duen gunean.

5. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 29. artikulua aldatu eta honela gelditu da: "Aparkaleku kopurua: gutxienez ere toki bat jarduerak hartzen dituen ehun metro karratu eraiki bakoitzeko. Afera hori 8. lurzatiaren barnean konpondu beharko da eta Ordenantza bete dela egiaztatu beharko da.

2.3.5. Kudeaketa eta urbanizazioa.

1. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 30. artikulua aldatu eta honela gelditu da: 3. planoko eremua birzatitzeko proiektua, O-1 unitate berriari dagokiona, urtebeteko epean onetsi beharko da, agiri hau behin betikoz onesten denetik. Agiriak ezarriko du Udalari laga egiten zaizkiola bideetarako, kiroletarako, parkerako eta bulebarrerako eremu guztiak, O-1 unitateko eraikinak hartzen ez dituen guztiak alegia.

-Lagapenak birzatiketa proiektuarekin batera gauzatuko dira.

2. Birzatiketa onesten ez den bitartean eta urbanizazioaren lehenengo fasea bermatu eta egiten hasi arte, ez da eraikin sendoturako lizentziarik emanen. Lurzatiaren barnean behar diren aparkaleku toki guztiak aurreikusi beharko dira.

3. Jarduketa sistema izanen da bai borondatezko birzatiketa bai lankidetza.

4. Arrotxapeako 1989ko P.P.ren aldaketaren 31. artikulua aldatu eta honela gelditu da: "Proposaturiko O-1 unitate berriaren (8. lurzatiaren) kontu izanen da eremu horretako urbanizazio osoa. Hiru fase izanen ditu, 5. planoan ageri bezala, eta behar den urbanizazio proiektua izapidatuko da horretarako. Agiri hau onetsi eta bi urteko epean burutu beharko da aurreneko bi faseen urbanizazioa. Urbanizazioa eta eraikineko bermeak aldi berean egin ahalko dira. Gehienez ere zortzi urteko epea ezarri da hirugarren faserako.

-Lehenengo fasean unitatearen frontea urbanizatuko da, M. Celayeta etorbidearen aldekoa, eta Barkazio Gurutzeko kale osokoa.

-Bigarren fasean Artika eta Tiburcio Redín kaleetako eremuak urbanizatuko dira.

-Hirugarren fasean gainerakoa urbanizatuko da.

Elementu orokorrak urbanizatzeko kuota ordainduko da, Arrotxapeako Plan Partzialeko 9. artikuluarekin bat. Kuota eguneraturik dago.

Urbanizazioaren lehenengo fasea hasi eta burutuko dela bermatzen delarik, eta birzatiketa onetsirik, eraikin sendoturako lizentziak eman ahalko dira, betiere lurzatiaren barnean behar diren aparkaleku tokiak aurreikusita.

5. Udalak urbanizazio lanak aurreratzen ahal ditu, eta gastuen ordainak jaso, lurzatian inbertsioak burutu ahala edo legez ezarritako prozeduren bidez. Urbanizatzeko obligazioaz kanpo geldituko dira soil-soilik eraikin baten narriadura ekiditeko lanak eta estalki nahiz zorrotenen mantentze-lanak".

3. Erabilera xehekatuen kalifikazioa lurzatiz lurzati:

4. lurzatia. Azalera: 4.687 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: kiroletarako eta parkerako.

5. lurzatia. Azalera: 34 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: kiroletarako eta parkerako.

6. lurzatia. Azalera: 3.364 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: kiroletarako eta parkerako.

7. lurzatia. Azalera: 38.261 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: libre-bideetarako, P-1An.

8. lurzatia. Azalera: 33.644 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: hirugarren sektorerako goiko solairuetan, merkataritzarako beheko oinean, eta aparkalekuetarako, azaleran eta sotoan. Erabilera bateragarria: lur azpiko aparkalekua, eraikineko erabilerari lotua.

9. lurzatia. Azalera: 7.697 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: bideak, O-1 berrian.

10. lurzatia. Azalera: 8.939 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: oinezkoendako bulebarra.

11. lurzatia. Azalera. 3.090 metro karratu. Jabaria: publikoa. Erabilera: kiroletarako eta parkerako.

4. artikulua.-O-1erako proposatu den eraikinaren altuera, lerrokadurak eta sestrak.

1. P-8ren ondoriozko lurzatia, Matesari dagokiona, bakarra da hainbat eraikinetan banaturik egon arren. Proiektuan bakoitzari dagokion aprobetxamendua esleitu zaio.

Proposamenaren planoetan zehaztu dira altuera eta lerrokaduren baldintzak, honako hauek alegia:

2. Eraikin babestua, beheko oinean 10.014 metro karratu dituena (9.537 metro karratu B+2an eta 477 B+1ean): 29.565 metro karratu eraikiak eraikin sendotuan. Egungo lerrokadurak, sestrak, fatxadak eta bolumena bere horretan mantenduko dira nahitaez, eta atzeko fatxadak osatu egin beharko dira egun daudenen berdinak egiteko; altuera: B+2.

3. Artika kaleko nabea: 3.506 metro karratu beheko oinean: 3.506 metro karratu eraikin sendotuan. Egungo lerrokadurak, sestrak eta bolumena bere horretan mantenduko dira nahitaez; altuera: beheko oina.

4. Eraikin berria, eraikin nagusiko bi hegalen artekoa, sotoan aparkalekua egiteko aukera izanik: 11.162 metro karratu beheko oinean; 11.162 metro karratu eraikiak. Planoan zehazturiko lerrokadurak eta sestrak bere horretan mantenduko dira nahitaez. Beheko oineko altuera 5 metrokoa da fatxadan, eta xehetasun azterlanean zehaztu beharko da.

5. Eraikinaren aurre aldeko tartea, Barkazio Gurutzerainokoa, pribatua eta eraikinik gabea izanen dela ezarri da, sotoan aparkalekua egiteko aukera izanik.

5. artikulua.-Urbanizazioaren esparrua.

Arrotxapeako P.P.ean aldaketa puntuala egiteko proposamen honek hartzen duen multzo osoaren urbanizazioa: deskribaturiko poligonoak edo unitatea zein bere aldetik burutuko da, eta unitate bakoitzaren aurreneko artikuluetan zehaztu bezala.

1. P-11 poligonoaren esparru osorako urbanizazio proiektua prestatuko da, Udalaren eta jabeen arteko hitzarmena sinatu ondotik edo poligonoaren desjabetzapena egin ondotik.

2. P-1A poligonoaren urbanizazioa: lanak aurreratuak daudenez, honako aldaketa honek ukitzen duen 9.141 metro karratu inguruko esparruan, 5. planoan ageri baita, baino ez da aldatuko, antolamendu berri honetara moldatzeko.

3. Proposaturiko O-1 unitate berriko 8. lurzatiaren kontu izanen da aipatu esparruko urbanizazio osoa. Behar den urbanizazio proiektua izapidatu beharko da, eta urbanizazioa 5. planoan aipatu hiru faseetan antolatuko, eta Agiri hau onetsi eta zortzi urteren buruan bukatu beharko dira urbanizazio lanak:

-Lehenengo fasean unitatearen frontea urbanizatuko da, M. Celayeta etorbidearen aldekoa, eta Barkazio Gurutzea kale osokoa. Bi urtetan burutu beharko da.

-Bigarren fasean Artika eta Tiburcio Redín kaleetako eremuak urbanizatuko dira. Bi urtetan burutu beharko da.

-Hirugarren fasean gainerakoa urbanizatuko da. Zortzi urtetan burutu beharko da.

-Planeamendua behin betikoz onesten denetik hasiko dira epeak zenbatzen.

-Lagapenak birzatiketa proiektuarekin batera burutuko dira.

4. Udalak proposaturiko poligonoak eta unitatea urbanizatzeko lanak aurreratzen ahal ditu, eta gastuen ordainak jaso, lurzatian inbertsioak burutu ahala edo legez ezarritako prozeduren bidez.

6. artikulua.-Jarduketa sistema.

1. P-11 poligonoa: Udalaren eta lurzoruaren jabeen hitzarmenaren bidez edo desjabetzapena eginez.

2. P-A1 poligonoa: birzatitua dago eta etxebizitzetarako eraikina ondare bihurturik dago; hortaz, 3. planoko esparruan aldatu beharko da birzatiketa agiria.

3. O-1 unitatea, Matesa, 8. lurzatia: birzatiketa proiektua prestatu beharko da urtebeteko epean, honako agiri hau behin betikoz onesten denetik hasita, aurreikusitako eraikin berriak egin ahal izateko eta sendoturiko elementuetan egin beharrekoak egiteko. Horrez gain xehetasun azterlanak beharko dira eraikin berri horietarako. Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa edo lankidetza.

7. artikulua.-Aldaketaren esparruaren mugaketa.

Aldaketaren esparruaren mugaketa, planoan zehaztua: Arrotxapeako egungo Plan Partzialeko P-11 eta P-1A poligonoak eta O-1 unitatea.

Birzatiketaren esparrua 3. planoan zehaztu da, eta ez du ukitzen Katastroko 7. poligonoaren 1.706 lurzatia, P-1A birzatitzearen ondorioz sortua, jabari publikoa duena eta kiroletarako eta parketarako erabiliko dena.

8. artikulua.-Etapen plana.

Proposaturiko antolamenduaren esparrurako etapen plan honek hiru jarduketa fase ditu:

1. fasea:

Etapa horretan Plan Partziala aldatzeko agiria prestatuko da, eta hasiera batez nahiz behin betikoz onetsiko. Agiria eta alegazioen txostena jendaurrean egonen dira bi onespen horien arteko epean.

2. fasea:

Unitatea birzatitzeko proiektua eta urbanizazio proiektua prestatuko dira, gehienez ere urtebeteko epean, planeamendua behin betikoz onesten denetik.

3. fasea:

Bide eta eremu libreen urbanizazio lanak burutuko dira, urbanizazio proiektuari jarraikiz eta 2. artikuluan zehaztu faseetan. Lanak 8 urteko epean bukatu beharko dira, planeamenduaren proiektua behin betikoz onesten denetik.

Urbanizazioaren lehenengo fasea bi urteko epean bukatu beharko da, bigarrena, 2 urteko epean eta hirugarrena, berriz, 8 urte gabe.

9. artikulua.-Azterlan ekonomikoa.

O-1 unitatea:

-Birzatiketa proiektua: 300.000 pezeta.

-Urbanizazio proiektua: 8.000.000 pezeta.

-Laga beharreko lurren eskriturak: 300.000 pezeta.

-Lehenengo faseko urbanizazioa: pezetak 111.916.000.

-Obra zuzendaritza: 3.000.000 pezeta.

-Bigarren faseko urbanizazioa: pezetak 119.857.560.

-Obra zuzendaritza: 3.000.000 pezeta.

-Hirugarren faseko urbanizazioa: pezetak 77.244.000.

-Obra zuzendaritza: 2.000.000 pezeta.

Guztira: 325.618.480 pezeta.

Urbanizazio kuota ezartzeko irizpideak finkatu dira unitateak izan duen aprobetxamendu gehikuntzaren banaketaren arabera.

10. artikulua.-Azken xedapena.

Esparru honi aplikatzekoak zaizkion gainerako zehazpenei dagokienez, egungo Plan Partzialeko eta H.A.P.O.ko zehaztapenei begiratuko zaie.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201783