40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 12an emandako 1.726 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4147 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Tomás López Jiménez jaunak jarri zuen, ibilgailua debekatutako lekuan geratu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 30ean emandako zehapen ebazpenaren aurka (75/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.726 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.

01-4147 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. José Miguel Jover Santiago jaunak jarri zuen errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Atarrabiako Udaleko alkate- udalburuak 2001eko abuztuaren 30ean emandako zehapen- ebazpenaren aurka (75/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Atarrabiako Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak behin betiko batutzat eta kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0121 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Rufino Giménez Guerrero jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak emandako jakinarazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian.

Jasotzat eman da 02-0121 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; Rufino Giménez Guerrero jaunak aurkeztu du errekurtso hori trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak eman zuen jakinarazpenaren aurka.

Gertatutako hutsaz oharturik, errekurtsogileari eskatzen zaio hamar eguneko epean, probidentzia hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, egindako hutsa zuzen dezan, ondokoak agiriak ekarriz:

1. Idazki bat, jakinarazpenetarako ematen duen helbidea eta NAN zenbakia adierazten dituena.

2. Agentzia Exekutiboaren aurkatzen duen jakinarazpena.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abenduaren 20an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01- 2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarri zuen, Buztintxuriko PA poligonoko birpartzelatzeko proiektuaren, balorazioen espedientearen, behin-behineko likidazio kontuaren eta birpartzelatzeko aktaren behin betiko onespenaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna

01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian.

Jasotzat ematen da Iruñeko Udalak igorritako txostena, José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak Buztintxuriko PA poligonoko birpartzelatzeko proiektuaren, balorazioen espedientearen, behin-behineko likidazio kontuaren eta birpartzelatzeko aktaren behin betiko onespenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa.

Errekurtsogileari espedientearen eta gainerako jarduketen berri eman behar zaio, eta txostena igorri behar zaio, bere ustezko eskubideen defentsan egoki jotzen badu ebazpena emateko kontuan hartu behar diren egitateak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egoki jotzen dituen froga-dilijentziak egiteko proposamena egin dezan.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin beharko du, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 15.3 eta 16.1.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabili da-.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 7an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4412 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak agindutako bahitura dilijentziaren aurka (29360/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian.

Jasotzat eman da 01-4412 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunak aurkeztu du errekurtso hori trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak agindutako bahitura dilijentziaren aurka (29360/99 zenbakiko udal espedientea).

Gertatutako hutsaz oharturik, errekurtsoa sinatu gabe baitago, errekurtsogile José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunari eskatzen zaio hamar eguneko epean, probidentzia hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, egindako hutsa zuzen dezan, ondokoak eginez:

-Auzitegi honetako idazkaritzara etortzea, errekurtsoaren idazkia sinatzeko.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut.".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 23an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3969 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Luis SanSegundo Pérez jaunak jarri zuen, Maquinaria de Canteras Triman, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2001eko irailaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan.

01-3969 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. José Luis SanSegundo Pérez jaunak, Maquinaria de Canteras Triman, SAren izenean eta hura ordezkatuz, jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2001eko irailaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka.

2001eko urriaren 11ko probidentziaz errekurtsogileari egindako hutsa zuzentzeko errekerimendua egin zitzaion, hain zuzen ere Auzitegi honetara igorriz beretzat hartzen duen ordezkaritzari buruzko kreditazioa.

Aipatu probidentzia horri erantzunez, 2001eko urriaren 22an idazki bat aurkeztu zuen, eta harekin bat auzietarako ahalmen-eskritura bat, 1996ko uztailaren 1ekoa, Trituración y Maquinaria Auxiliar de Navarra, SAri buruzkoa, baina ez zen inolaz ere kreditatu San Segundo Pérez jaunak beretzat hartzen duen Maquinaria de Canteras Triman, SA-ren ordezkaritza.

Azaldutako dela eta,

Ebatzi dut: Berriz ere eskatzea José Luis SanSegundo Pérez jaunari, bost eguneko epean, probidentzia honen jakinarazpena argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, Auzitegi honetara ondoko agiriak igor ditzan:

-Beretzat hartzen duen ordezkaritza kreditatzeko dokumentazioa.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 2an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori- 01-4380 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Javier María Martínez Pérez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak emandako jakinarazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna

01-4380 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bian.

Jasotzat eman da Javier María Martínez Pérez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak emandako jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatzen zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan. Horretarako, ondoko agiriak igorriko ditu Auzitegi honetara:

-Agentzia Exekutiboaren aurkatzen den jakinarazpena (14636/99 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 14an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4535 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Ramón Iturri Irigaray jaunak jarri zuen. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan.

Jasotzat ematen da Ramón Iturri Irigaray jaunak aurkeztutako idazkia, Auzitegi honetan 01-4535 zenbakiarekin erregistratu dena.

Idatzi hori Gobernuaren Catalunyako Ordezkaritzan aurkeztu zen, eta handik igorri zen Auzitegi honetara.

Aipatu idazkiak sor dezakeen nahasmendua argitzeko, Gobernuaren Catalunyako Ordezkaritzan aurkezturik Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta baitago, baina berraztertzeko errekurtsoa dela esanez, bidezkoa da errekurtsogileari eskatzea hura aurkezterakoan izan zuen asmoa argitzeko.

Azaldutako dela eta,

Ebatzi dut: Ramón Iturri Irigaray jaunari eskatzea hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazten zaion egunetik hasita kontatuta, idatziz adieraz diezaion Auzitegi honetan aipatu idazkia aurkezterakoan zein asmo zuen: dagokion udalean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea ala Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea.

Kasua azkena bada, aurkatzen duen ebazpen edo erabakiaren kopia bat aurkeztu beharko du.

Erreferentziako idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenarekin batera haren fotokopia bat igorriko zaio.

Interesdunari ohartarazten zaio aipatu epean eskatutakoa egiten ez badu, jarduketa hauek artxibatzeko aginduko dela, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko Garapen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, betiere, hari maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz eman zitzaion testua erabiliz.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 20an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen, aipatu korporazioak egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimendu bat egiteko hartutako erabakiaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Lehendakari jauna: Roberto Rubio Torrano jauna

01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.

Jasotzat eman da Berbintzanako Udalak igorritako txostena, hain zuzen ere Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa; errekurtso hori aipatu korporazioak egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimendu bat egiteko hartutako erabakiaren aurka aurkeztu zuen

Errekurtsogileari espedientearen eta gainerako jarduketen berri eman behar zaio, eta txostena igorri behar zaio, bere ustezko eskubideen defentsan egoki jotzen badu ebazpena emateko kontuan hartu behar diren egitateak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egoki jotzen dituen froga-dilijentziak egiteko proposamena egin dezan.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin beharko du, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 15.3 eta 16.1.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabili da-.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 6an emandako 1.668 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2730 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Luis Orayen Domínguez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko apirilaren 9an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (25365/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.668 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren seian.

01-2730 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. José Luis Orayen Domínguez jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko apirilaren 9an eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (25365/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak behin betiko batutzat eta kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 2an emandako 1.625 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3329 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Joaquín Arrechea de Miguel jaunak jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino denbora gehiagoz ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeari buruz Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (472079/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.625 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bian.

01-3329 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Joaquín Arrechea de Miguel jaunak jarri zuen errekurtso hori, tiketean adierazitakoa baino denbora gehiagoz ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeari buruz Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (472079/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: ez dela egokia proposaturiko frogak egitea, ez baita beharrezkoa ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 6an emandako 1.663 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3880 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri zuen, ezarritako abiadura-muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen- ebazpenaren aurka (22575/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.663 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren seian.

01-3880 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri zuen errekurtso hori, ezarritako abiadura-muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (22575/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.- Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak behin betiko batutzat eta kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 19an emandako 1.778 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen, egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimenduaren aurka 2000ko urriaren 18an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Berbintzanako Udalak 2001eko otsailaren 15ean emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.778 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian.

01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen errekurtso hori, egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimenduaren aurka 2000ko urriaren 18an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Berbintzanako Udalak 2001eko otsailaren 15ean emandako ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak

1. 2001eko martxoan 19an idazki bat aurkeztu zen Auzitegi honetan, zeinaren bitartez Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten baitu egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimenduaren aurka 2000ko urriaren 18an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Berbintzanako Udalak 2001eko otsailaren 15ean emandako ebazpenaren aurka; errekurtso hori 01-1417 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

2. Auzitegi honek, 2001eko uztailaren 4ko probidentziaz, aipatu korporazioari eskatu zion uztailaren 2ko 6/2000 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraituz -betiere hari maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz-, Auzitegi honetara igor zezan administrazio espedientea eta espediente horretan interesdun bezala agertzen ziren guztiak gonbita zitzan Auzitegi honetara etor zitezen.

3. 2001eko abuztuaren 14an, Auzitegi honetan sartu zen idazki bat, non Jesús Ibáñez Goicoechea jaunak eskatu zuen gora jotzeko errekurtso honetan agertutzat har dadin.

4. 2001eko irailaren 19ko probidentziaren bidez, eta arestian aipatu 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 eta 16.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Jesús Ibáñez Goicoechea jaunari errekurtsoa igorri zitzaion eta espedientea ikusteko aukera eman zitzaien, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak egiteko, egokitzat jotzen zituzten agiri eta frogagiriak aurkezteko eta instrukzio-diligentziak proposatzeko; tramite hori Auzitegi honetan 2001eko urriaren 1ean sartu zen idazkiaz bete zen.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 artikuluan ondokoa xedatu da: "Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtsoa igorri eta espedientea erakutsi egin behar die gainerako interesatuei, beraiek, hamar eta hamabost egun baliodun bitarteko epean, alegazioak egin eta egoki deritzeten agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehena.-Jesús Ibáñez Goicoechea jauna agertutzat ematea gora jotzeko errekurtso honetan, gainerako legezko interesdun gisa, eta aurrerantzean diligentziak jaun horrekin horiekin egin daitezela agintzea.

Bigarrena.-Errekurtsogile Miguel Angel Gordobil Gallego jaunari eta Berbintzanako Udalari Jesús Ibáñez Goicoechea jaunak aurkezturiko alegazioen idazkia igortzea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 19an emandako 1.779 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen, egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko Berbintzanako Udalaren errekerimenduari buruz 2000ko urriaren 18ko ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Udal horrek 2001eko otsailean emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.779 zenbakiko ebazpen probidentzia

Lehendakaria: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian.

01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen errekurtso hori, egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko Berbintzanako Udalaren errekerimenduari buruz 2000ko urriaren 18ko ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Udal horrek 2001eko otsailean emandako ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak

1. 2001eko martxoan 19an idazki bat aurkeztu zen Auzitegi honetan, zeinaren bitartez Miguel Angel Gordobil Gallego jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten baitu egonkortze edo eraispen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko errekerimenduaren aurka 2000ko urriaren 18an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko Berbintzanako Udalak 2001eko otsailaren 15ean emandako ebazpenaren aurka; errekurtso hori 01-1417 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

2. Auzitegi honek, 2001eko uztailaren 4ko probidentziaz, aipatu korporazioari eskatu zion uztailaren 2ko 6/2000 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraituz -betiere hari maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz-, Auzitegi honetara igor zezan administrazio espedientea eta espediente horretan interesdun bezala agertzen ziren guztiak gonbita zitzan Auzitegi honetara etor zitezen.

3. 2001eko abuztuaren 23an, Auzitegi honetan sartu zen idazki bat, non Carmen Ibáñez Goicoechea andreak eskatu zuen gora jotzeko errekurtso honetan agertutzat har dadin

4. 2001eko irailaren 19ko probidentziaren bidez, eta arestian aipatu 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 eta 16.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Carmen Ibáñez Goicoechea andreari errekurtsoa igorri zitzaion eta espedientea ikusteko aukera eman zitzaien, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak egiteko, egokitzat jotzen zituzten agiri eta frogagiriak aurkezteko eta instrukzio-diligentziak proposatzeko; tramite hori Auzitegi honetan 2001eko azaroaren 15ean sartu zen idazkiaz bete zen.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 artikuluan ondokoa xedatu da: "Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtsoa igorri eta espedientea erakutsi egin behar die gainerako interesatuei, beraiek, hamar eta hamabost egun baliodun bitarteko epean, alegazioak egin eta egoki deritzeten agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten".

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Erabaki du:

Lehena.-Carmen Ibáñez Goicoechea andrea agertutzat ematea gora jotzeko errekurtso honetan, hirugarren legezko interesdun gisa, eta aurrerantzean diligentziak jaun horrekin horiekin egin daitezela agintzea.

Bigarrena.-Errekurtsogile Miguel Angel Gordobil Gallego jaunari eta Berbintzanako Udalari Jesús Ibáñez Goicoechea jaunak aurkezturiko alegazioen idazkia igortzea.

Hirugarrena.-Hirugarren interesdunak bere alegazioen idazkian proposaturiko frogari dagokionez, Auzitegi honek behar den egunean erabakiko du.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0200