40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko otsailaren 1eko 14:00etan, "Asociación de Tanatorios y Velatoriosd de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten merkatari-elkarteak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: David Facila Arrastia (Daviane beilategia) eta Mª Soledad Arrastia Lizanzu (Lodosako hileta-zerbitzuak).

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zazpian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0201372