40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

185/2002 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastolen sektorerako lan hitzarmen kolektiboa (25/2002 espediente zenbakia) erregistratu, gordailatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko ikastolen sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren testua, batzorde negoziatzaileak izenpetua (25/2002 espedientea).

Ikusirik: Departamentu honetan 2002-02-12an sartu dela Nafarroako Foru Komunitateko sektore horretarako lan hitzarmen kolektiboaren testua, 77 artikuluz, 5 xedapen gehigarriz, 3 xedapen iragankorrez eta 3 eranskinez osatua (Lansarien taula, langileen sailkapena eta interpretazio batzorde mistoa), sektoreko enpresaburuen elkartearen ordezkariek eta LAB sindikatuko ordezkariek osatutako batzorde negoziatzaileak 2002ko urtarrilaren 30ean izenpetu eta onetsi duena.

Ikusirik: espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete direla.

Kontuan harturik: Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honek bere esku duela lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gordailatu eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legearen 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat etorriz, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

Kontuan harturik: maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen duela Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

Kontuan harturik: hitzarmen kolektiboak gordailatzea, behin erregistratu ondoren, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honen eskumena dela, lehenbiziko kontuan harturikoan aipatutako manuen ondorioz.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1999ko urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (133. NAO, 99-10-25ekoa) eskuordetutako ahalmenak erabiliz, Lan zuzendari nagusiak

EBATZI DU:

Lehendabizi.-Nafarroako Foru Komunitateko ikastolen sektorerako lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3103835) erregistratzeari ekitea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordailatuta gelditzen direlarik, eta hori guztia batzorde negoziatzaileari jakinaraztea.

Bigarren.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau interesatuei jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian.-Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO IKASTOLEN 2001EKO LAN-HITZARMEN KOLEKTIBOA

A K T A

Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarreko goizeko bederatziretan, , NIE eta LAB ordezkatuz, hau da, hitzarmen kolektibo hau sinatzeko behar adinako gehiengoa izanik, negoziazio mahaiko kideak bildu dira eta ados jarri erabaki hauek hartzeko:

1. Nafarroako Ikastolen 2001, 2002 eta 2003ko Hitzarmenaren testua, honako honi erantsita doana, onestea.

2. Erabakitakoa Lan arloko Agintariari igortzea, behar diren administrazio tramiteak egin ondoren, agindua eman dezan:

-Dagokion Erregistroan inskribatzeko.

-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan.

Negoziazio Mahaiko kideak, Hitzarmena sinatu dutenak

N.I.E.:

Pello Mariñelarena Martínez. N.A.N. 15.811.756.

Francisco Javier Martínez Chocarro. N.A.N. 20.391.913.

Luis Flores Erro. N.A.N. 15.838.652.

Jose M. Noval Galarraga. N.A.N. 15.847.360.

L.A.B.:

Juan Mari Amenabarro Maiz. N.A.N. 72.423.781.

Izaskun Gastesi Zubeldía. N.A.N. 15.776.789.

Karmele Garmendia Kortajarena. N.A.N. 15.897.546.

Ixabel Crespo Miranda. N.A.N. 15.849.014.

NAFARROAKO IKASTOLEN 2001EKO LAN-HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA

Esparruak

1. artikulua. Ikastoletako lan-harremanak Hitzarmen Kolektiboen bidez arautuko dira, nahiz Hitzarmen hori hau bera izan, beste urte batzuetara luzatu edo beste bat berrikusia izan.

2. art. Lurralde esparrua.-Hitzarmen hau Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak dauden ikastoletan aplikatuko da.

3. art. Esparru funtzionala.-Hitzarmen honek, ikastola bezala onartuak dauden ikastetxeak hartzen ditu, Nafarroako Ikastolen Elkartearen partaide badira, edozein dela ere entitate titularraren izaera.

4. art. Langileria. -Hitzarmen honek, ikastola batean, besteren kontura eta lan-kontratuaren erregimenean zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak hartuko ditu.

Hitzarmen honetatik kanpo geratzen dira martxoaren 24ko 1/95 Legearen (Langileen Estatutua) 1.3 eta 2. artikuluetan aipatzen diren langileak.

Era berean, kanpoan geratzen dira jabetza duen entitateko bazkideak, nahiz lanak haren behar eta jarduerekin zerikusirik izan eta lan-kontraturik ez eduki, beti ere, langile horiek inongo lansaririk ez jasotzeko borondatea adierazi badute.

5. art. Indarraldia.-Edozein egunetan sinatzen bada ere, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean edozein egunetan argitara eman, hitzarmen honek atzerako eragina izanen du, ondorio ekonomikoei dagokienez, 2.001eko urtarrilaren 1etik aitzina, eta 2.003ko abenduaren 31 bitarte izanen du indarra. Denboraldi hori luzatutzat emanen da legez dagokiokeen epean, harik eta bere ordezko hurrengo hitzarmenak indarra hartzen duen arte.

2. KAPITULUA

Amaiera gaztigatzea, berrikuspena, luzapena

6. art. Hitzarmen hau urtetik urtera luzatuko da, isilbidez, 2.003ko abenduaren 31tik aitzina, non ez duen ordezkari den edozein partek haren indarraldiaren edo edozein luzapenen amaiera gaztigatzen, bukatu baino bi hilabete lehenagotik bederen.

7. art. Behin Hitzarmenaren amaiera aipatu moduan eta epearen barrenean gaztigaturik, parte sinatzaileek konpromisoa hartzen dute eztabaidan hasteko, gehienez ere, Hitzarmen edo luzapenaren mugaeguna baino hilabete bat lehenagotik.

8. art. Hori horrela delarik ere, nahiz eta Hitzarmenaren amaiera bi hilabete lehenagotik espresuki ez gaztigatu, indarraldiaren amaiera baino 45 egun natural lehenagotik bederen hasiko dira elkarrizketak, ordainsari eta lan-baldintzen berrikuspena negoziatzeko, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezaten.

3. KAPITULUA

Interpretazio batzorde mistoa

9. art. Interpretazio Batzorde Misto bat eratuko da, eta bere eginkizuna Hitzarmenaren testua interpretatzea izanen da, edozein partek horrela eskatuz gero.

10. art. Batzordea lau kidek osatuko dute Ikastolen Elkarteen ordezkari bezala, eta beste lau kidek, Hitzarmen Kolektiboa sinatzen duten Sindikatuen ordezkari gisa.

11. art. Interpretazio Batzorde Mistoaren eginkizunak.

Batzorde horrek eginkizun hauek beteko ditu:

a) Hitzarmen honetan erabakitakoa interpretatzea.

b) Hitzarmen honetan adierazten diren gainerako eginkizun guztiak.

12. art. Interpretazio Batzorde Mistoaren funtzionamendua.

Batzorde horren funtzionamendurako arau hauei jarraituko zaie:

1. Batzorde horren eraketa, Hitzarmen hau sinatzen den une berean eginen da.

2. Batzordeburu eta idazkari lanetan arituko dira Batzordeak berak hautatzen dituen kideak.

3. Akordioek balioa izateko Batzordeak eraturik egon beharko du, parte bakoitzeko bi kide bederen bertan daudela.

4. Akordioak aho batez edo gehiengo soilez hartuko dira. Dena den, parte bakoitzeko gehiengoaren oniritzia beharko da errepresentagarria izateko.

5. Batzordeak hartzen dituen akordioak eta horien aktak Hitzarmenaren eranskinak izanen dira.

6. Batzordearen erabakiak, beranduenez, 60 eguneko epean hartu beharko dira, kontsulta egiten den egunetik aitzina.

7. Batzordeburuak eginen ditu biltzeko deiak edo, bera ez badago, bi parteetako edozeinek.

8. Idazkaria erabakien berri emateaz arduratuko da.

II. TITULUA

Langileak

1. KAPITULUA

Langileen sailkapena

13. art. Hauek dira Hitzarmen honen aplikazio esparruaren barrenean sartzen diren langileak, egiten duten lanaren arabera:

I. Taldea:

a) Irakasleak.

Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza:

-Zuzendaria.

-Mailako arduraduna.

-Zikloko koordinatzailea.

-Irakasle titularra.

-Irakasle espezialista.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Batxilergoa:

-Zuzendaria.

-Mailako arduraduna.

-Arloko burua.

-Irakasle titularra.

-Irakasle espezialista.

b) Irakaskuntzako langile teknikoak:

Psikologoa, pedagogoa, ...

c) Irakaskuntzako Laguntza Zerbitzuetako langileak.

Instruktorea.

II. Taldea:

a) Administrazioko langileak.

-Administrazio-burua edo idazkaria.

-Administrari-ofiziala.

-Administrari laguntzailea.

III. Taldea:

a) Zerbitzu Orokorretako langileak.

-Sukaldari nagusia.

-Sukaldaria.

-Sukaldeko laguntzailea.

-Atezaina.

-Mantentze-lanetako langilea.

-Jantoki eta Garbiketa Zerbitzuetako langilea.

-Zaindaria.

-Zerbitzu anitzetako langileak.

14. art. Zehaztu diren kategoria horiek sailkapen konturako dira eta ez da beharrezko guzti-guztiak edukitzea ikastetxearen tamainak edo jarduerak ez badute horrela eskatzen, eta irakaskuntza maila, gradu edo modalitate bakoitzerako indarra duten legezko xedapenek horretara behartzen ez badute.

15. art. Kategoria guztien definizioak Hitzarmen honen II. Eranskinean agertzen direnak dira.

2. KAPITULUA

Langileen kontratazioa

16. art. Lan-kontratuak ez du berez mugaegunik. Hala ere, iraunaldi jakin baterako lan-kontratuak egin ahalko dira:

-Zenbait zerbitzutarako, ikastetxearen ohiko jarduerak ez badira.

-Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak ordeztu behar direnean, eta orduan langile ordeztuaren izena, ordezpenaren iraunaldia eta izaera agertarazi beharko dira.

-Jarraipenik gabeko zerbitzuak antolatzen direnean.

-18. artikuluko baldintzak betetzen ez direnean.

Kasu horietan, lan-kontratuan espresuki agertarazi beharko da zergatik egiten den aldi baterako, artikulu honetako arrazoien artean.

Ikasturte oso baterako kontratatzen den irakaslearen lan-kontratua urtebetekoa izanen da, itundua bada edo Nafarroako Gobernuaren hezkuntza arloko itunaren babesean, ordainketa delegatuan, badago.

Ikastolek ez dute langilerik kontratatuko aldi baterako lan enpresen bitartez eta, hortaz, lan-boltsa bat prestatuko da. Hitzarmen hau sinatzen duten sindikatu guztiek izanen dute esku boltsa horretan, behar diren langileak kontratatzeko. Sindikatuen, irakaskuntzako patronalen eta Nafarroako Gobernuaren arteko akordioetan beste boltsarik edo antzekorik hitzartuz gero, haren ordezko izanen da boltsa hori.

Prestakuntzako edo praktiketako kontratu gisa egiten diren kontratazioak lansarien tauletan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

17. art. Lan-kontratuak, edozein dela ere modalitatea, idatziz egin beharko dira eta laukoiztuta, ale bana bi parteentzat, hirugarren kopia erakunde eskudunarentzat eta laugarrena sindikatuen ordezkarien esku gelditzeko.

Lan-kontratuan klausula bat sartu ahalko da, langileak bere ikastolako Estatutuak betetzeko konpromisoa hartzen duela dioena. Horien aplikazioak ez du inoiz dirua jartzera behartuko plantillan sartu ahal izateko, Estatutuak aurkezten bazaizkio, beti ere.

Irakasleak:

18. art. Irakasleen kontratazioan, lanposturako behar den titulazioaren jabe direnak kontratatu ahalko dira, euskarazko titulua baldin badute.

Kontratazioari buruz Hitzarmen honetan biltzen diren aintzin-gibelak, eta bereziki 19-b), 21-a) eta b) eta 23-a) artikuluetan jasotako eskurantza eta eginkizunak gainbegiratzeko, Kontratazio Batzorde Tekniko bat sortuko da Hitzarmena sinatzen den une berean, sindikatuen aldetik 3 kidek eta Ikastolen Elkarteen aldetik beste 3k osatua, eta baimena izanen du behar diren kudeaketa eta hartu-emanak burutzeko.

19. art. Lekualdaketak.-Lerrun handiagoko arautegiak, hau da, nahitaez bete beharrekoak, horren gainean adierazten duena ezertan ukatu gabe, lanpostu betegabe bat hornitzerakoan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Hitzarmen honek ukituriko ikastetxe batean gutxienez hiru urte segidan egin duen edozein irakaslek, beste ikastetxe batera aldatzeko eskubidea izanen du, ikastetxe hori Hitzarmen honek arautua izanik.

Inguruabar bereziak gertatuz gero, Hitzarmen hau sinatzen duten parteek epe hori murriztu ahalko dute zenbait kasutan.

Lehentasuna izanen dute lekualdatze hauetara jotzeko sektore honetan eszedente direnek, nahiz aurreko ataletan eskaturiko gutxieneko beharkizunak ez bete.

B) Kontratazio Batzorde Teknikoak, edo horren eskumena hartzen duenak, adieraziko du zein epetan egin beharko diren lekualdaketak, eta horren berri ikastola guztiei emanen zaie.

C) Lekuz aldatzeko eskubidea dutenak kontratatzeko, Hitzarmen honen 23. artikuluan xedaturiko hautapen irizpideak aplikatuko dira.

Horretarako, ikastola bakoitzeko Batzorde Parekideak gutxieneko balorazioa ezarri ahalko du, eta 100 puntutatik 60 bederen eskatu ahalko zaizkio lekualdaketa egin nahi duenari.

D) Lekuz aldatzeko eskubidea erabiltzen duen langileari lan-baldintzak mantenduko zaizkio aurreko ikastetxean, harik eta kontratu berria sinatzen duen arte.

E) Lanpostua lekualdaketaren bidez eskuratuz gero, toki berrian indarra duten baldintza ekonomikoak aplikatuko dira.

F) Lekualdaketa egitean, ordura arteko ikastolan eskuratutako antzinatasuna oso-osorik onartuko da.

Dena den, hauek dira onarpen horrek ekarriko dituen ondorio ekonomiko bakarrak:

-Aurreko ikastolan eskuratutako antzinatasuna 6 urtetik goitikoa baldin bada, irakasleak ikastola berrian 2 hirurtekoen balio ekonomikoa jasoko du, bertara sartzen den egunetik aitzina.

-Antzinatasuna 6 urtetik beheitikoa bada, urte horiek hirurtekoak kalkulatzerakoan hartuko dira kontuan.

20. art. Trukeak.-Hitzarmen honen eraginpeko ikastetxe batean gutxienez hiru urte segidan egin dituen langileak, trukerako eskubidea erabili ahalko du antzeko egoeran dagoen beste langile batekin, baldintza hauen arabera:

-Bi ikastoletako Batzorde Parekideen aldeko erabakia izatea.

-Irakaskuntza ertainetako irakasleen arteko trukea baldin bada, eta non ez dagoen testu hau espresuki hobetzen duen erabakirik, irakasle horiei, espezialitate bateragarri eta egokietakoak izatea eskatu ahalko zaie.

-Antzinatasunean, trukea burutu baino lehen bakoitzak dituen benetako hirurtekoen balioa hartuko zaie kontuan, ondorio ekonomikoetarako soilik.

Negoziazio mahaia osatzen duten parteek, salbuespenak ematen direnean, ikastetxe berean egin beharreko hiru urte horien epea gutxitu ahalko dute.

21. art. Deialdi irekia.

A) Lekualdaketen epea amaiturik, oraindik hutsik geratzen diren lanpostuen zerrenda egin eta argitara emanen da, eta ikastola guztiei jakinaraziko zaie.

Halaber, epe bat irekiko da lanpostu betegabe horiek nahi dituztenek beren eskaera egin dezaten, eta horretarako ezarriko diren baldintzak bete beharko dituzte.

B) Lehen sailkapen bat eginen da lanpostu betegabeak nahi dituztenekin, eta ikastolei jakinaraziko zaie, behar diren tituluen baldintzak betetzen dituztenekin osaturiko zerrenda aurkeztuz. Halaber, zerrenda horretan, daturik aipagarrienak adieraziko dira: helbidea, irakaskuntzan aritutako urteak, tilulazioa, eta abar...

22. art. Ikastetxeko Batzorde Parekidea.-Kontratazio kontuetarako, ikastola bakoitzean Kontratazio Batzorde Parekidea eratuko da, Hitzarmen hau sinatu bezain laster, parte batetik irakasleen ordezkariek eta bestetik ikastolaren ordezkariek osatua.

Irakasleen ordezkariak, irakasleen batzarrak izendatuko ditu.

Halaber, ikastola bakoitzeko Batzorde parekidea izanen da irakasle ez diren langileen kontrataziorako irizpideak ezarriko dituena. Kasu honetan, langileen ordezkaritzaren erdia irakasle ez diren langileak izanen dira.

Ikastetxeko zuzendaria Batzorde Parekidearen partaide izanen da, hizpidea bai baina botorik gabe, aholkulari moduan.

Batzorde Parekideak bere eginkizunak beste batzuen esku utzi ahalko ditu, edo bestela, egokitzat hartzen dituen teknikarien esku.

23. art. Irakasleen kontratazioa.

A) Ikastola bakoitzeko Batzorde Parekideak prestatuko ditu irizpideak, baita horiek baloratzeko modua ere.

Behin irizpideak zehazturik, Interpretazio Batzorde Mistoari jakinarazi beharko dizkio, eta salaketarik egonez gero, ikastetxe bakoitzeko Batzorde Parekideak ezarritakoa aztertuko du.

Ezin izanen dute eraginik izan ideologi edo/eta erlijioari buruzko ikuspegiek izangaiei aplikatzeko irizpide eta balorazioetan.

Era berean, ikastola bakoitzeko iragarki oholean agertuko da Batzorde Parekideak erabakitakoa.

B) Batzorde Parekideak 100 puntutatik halako puntuazio bat emanen dio izangai bakoitzari.

Lortutako puntuazioak dituen zerrenda bat emanen zaio izangai bakoitzari.

C) Behin 10 lanegun iraganez gero, Batzorde Parekideari edo Interpretazio Batzorde Mistoari erreklamaziorik aurkeztu ez bazaio, ikastolak puntuaziorik handieneko izangaia kontratatuko du.

D) Baldin eta ikastolaren aldetik ez bada betetzen prozesu hori guztia, Interpretazio Batzorde Mistoak ikastolari zehapena ezartzea proposatu ahalko du.

24. art. Ordezpen eta epe jakin baterako kontratuak.

1. Ordezpen kontratuak egiteko ere Batzorde Parekideak parte hartu beharko du aurreko artikuluan adierazitako eginkizun berekin, nahiz prozesuak ahalik eta laburrena beharko duen izan, premiaren arabera kasu bakoitzean.

2. Ikastolak, ordezpenak egiteko kontratuak dituzten langileei edo epe jakin baterako kontratua dutenei, bitartekotasun lana amaituta, ziurtagiri bat emanen die, ikastolan lan egindako egun kopurua adieraziko duena.

3. Kontratazio Batzorde Teknikoak, edo ahalmen hori harengandik hartzen duenak, epe finkorik gabeko kontratua duten langileen zerrenda luzatuko die ikastolei, bertan (beste datu interesgarrien artean) haien espezialitatea eta lan egindako egun kopurua agertuko direlarik, ikastola bakoitzeko Batzorde Parekidearen lana erraztearren.

4. Ordezpenak egiteko kontratuetan, lehentasuna izanen dute irakaskuntzan esperientzia handiena frogatzen dutenek, ikastolak eskatzen dizkien gaitasun baldintzak berdintsu betetzen dituztenean.

3. KAPITULUA

Lanpostuak uztea

25. art. Lanpostua uztea eta kitoa.

A) Ikastetxeko zerbitzua bere borondatez utzi nahi duen langileak, ikastetxeari jakinarazi beharko dio bere asmoa, idatzita, 30 egun lehenagotik.

B) Langileak ez badu betetzen aldez aurretik abisu emateko duen betebehar hori, ikastetxeak eskubidea izanen du haren likidaziotik 2 eguneko lansaria kentzeko epea gorde ez duen egun bakoitzeko, eta gehienez ere, abisu emateko epeari dagokiona.

C) Ikastetxeak abisua, ezarritako denboran eta moduan jasotzen badu, langileari lan-harremanaren bukaeran dakogion likidazioa ordaintzera behartua egonen da. Obligazio hori betetzen ez bada, langileak eskubidea izanen du 2 eguneko lansaria jasotzeko likidazioaren ordainketan atzeratutako egun bakoitzeko, eta gehienez ere, abisu emateko epeari dagokiona.

D) Langile batek laneko harremana bere borondatez amaitu duela eta langile eskubideak bete direla dioen dokumentua, langileen ordezkarien, enpresa batzordearen edo sindikatuen esku egonen da 2 laneguneko epean.

III. TITULUA

1. KAPITULUA

Lanaldia eta plantilla

26. art. Ikasturteari hasiera eman aurretik, lan-egunak eta eskola egunak finkatuko dira, bi parteak ados egonik, ezarritako besta egunak eta Hezkuntzako Batzorde

Nagusiaren jarraipideak kontuan harturik.

Klaseak irailean hasiko dira eta ekainaren amaieran bukatu.

Udal bereko beste ikastetxeekin batera koordinatu behar izanez gero, ikastolaren organoak, Irakasleen Batzarrari jakinarazi ondotik, erabaki ahalko ditu zein diren eskola egunak.

27. art. Klase ordutegia da ikasle talde bati zuzenean eskainitakoa eskola denboraldi osoan.

Klase eta tutoretza saioak ordu betekoak izanen dira eskuarki. Ikastetxeko ordutegi edo antolakuntza beharrak eraginda saioek gutxiago irauten badute, ikastolak eta langileek haien kopurua, iraupena eta banaketa negoziatuko dituzte.

28. art. Irakasleen klase orduak ondoko hauek izanen dira:

-Haur Eskolan: 25 ordu astean.

-Lehen Hezkuntzan: 22tik 24 ordu bitarte astean.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 19tik 22 ordu bitarte astean.

-Batxilergoan: 19tik 21 ordu bitarte astean.

Haur Eskolan, jolasaldia ordutegi horren barrenean sartuko da. Gainerako mailetan, aurreko ikasturtearen arabera zainduko da jolasaldia.

29. art. Irakasleek urte osoan sartu beharreko orduak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako langileek dutenarekin parekatzen joanen da lansarien homologazioan aurrera egin ahala, helburua, guztiendako hitzarmen bakarra izatea baita, Nafarroako baldintzek horretarako bide ematen dutenean, beti ere.

Urte osoan ikastetxean iragan beharreko lan-orduak 1.180 izanen dira. Gainera, langileen eta ikastolen ordezkariek ikastetxe bakoitzean ikasturte hasieran erabakiko dute zein baldintzatan eginen diren irteera pedagogikoak, pedagogi arloko nahiz kudeaketaren erantzukizunak nola banatu, 37. artikuluan aipatzen ez diren birziklapenak, eta abar, beharrezkoak baitira ikastetxeak ongi funtzionatzeko, eta erreferentzia bezala azken ikasturteko dinamika hartuko da.

Ikastetxean garatu beharreko jarduerak banatzeko eta 28. artikulua segurtatzeaz gain, kontuan hartuko dira ebaluazioetako azterketak eta nahitaez egin beharrekoak, klaseen eta laborategiko orduen prestaketa, programazioak, goardiak, jolasaldiak, errekuperazioak, bilerak, gurasoekin egiten diren elkarrizketak, baita eguneratze eta hobekuntza ikastaroak ere. Banaketa horren eredu, aurreko ikasturtean egindakoa hartuko da.

Ordu banaketa edozein dela ere, gutxienez 1.056 ordu sartu beharko dira ikastetxean bertan, klase ordu eta osagarrien artean, eskolako egutegiaren barrenean ikasleak ikastetxean dauden egunetan banaturik.

30. art. Irakaskuntzaz kanpoko langileen lan-orduak.-II eta III. taldeetako langileek 40 lan-ordu izanen dituzte astean, astelehenetik ostiralera. Urte osoan, gehienez ere, 1.608 ordu izanen dira.

Larunbat eta igandeetako atsedenaldia, lan-arrazoiengatik ezin baldin bada egun horietan hartu, baita jaiegun eta opor egunen kasuan ere, proportzio berean hartuko da beste egun batzuetan, eta horretarako, lan-egutegia negoziatu beharko da. Dena den, larunbatetan lan egindako orduek lanegunaren % 150eko balorazioa izanen dute.

Lan-egutegiaren barrenean ikasleak klaseetara joaten ez diren aldietarako, lanaldi jarraituak itundu ahalko dira eskuarki lanaldi zatituan aritzen diren ikastetxeko langile guztientzat, irakasle izan ala ez.

Lanaldi jarraituan ari diren langileek hamabost minutuko atsedenaldirako eskubidea dute, eta lanaldiaren barrenean sartuko da.

Ikastola barrenean etxebizitza duten atezainek, beren lanaren berezitasuna dela eta, 12 ordu jarraiturik sartzeko prest egonen dira artikulu honetan itundutako lan-orduak betetzeko.

Lanaren beharrak direla eta, astearen 7 egunetan lan eginez gero, larunbat eta igande osoko orduek ordu eta erdi balioko dute lan egindako ordu bakoitzeko. Iraskaskuntzaz kanpoko langile guztiek bi egun, ordainduak, hartzeko eskubidea izanen dute, beraien aferetarako.

2. KAPITULUA

Oporrak

31. art. Hitzarmen honek ukituriko langile guztiek eskubidea izanen dute, segidan, 45 egun naturaleko opor ordainduak hartzeko, udan, lanean aritutako urte oso bakoitzeko.

32. art. Irakaskuntzaz kanpoko langileek, Hitzarmen honen esparruko ikastetxe guztietan, eskubidea izanen dute 8 egun naturaleko oporrak hartzeko Aste Santuan eta 9 egun natural Eguberrietan; bi kasuotan egun jarraituak izanen dira, baina ikastetxeek txandak egin ahalko dituzte langile hauekin, haien zerbitzuak mantendu ahal izateko. Egun horien berezitasuna dela eta, langileek denetara 2 egun gehiago izan ahalko dute atseden hartzeko, baina ikasleen oporraldiaren barrenean.

Halaber, irakasleek, besterik dioen itunik salbu, ikasleendako opor berberak izanen dituzte Eguberrietan eta Aste Santuan.

33. art. Bere lanpostua urtean zehar uzten duen langileak, udako oporren zati proportzionalerako eskubidea izanen du soilik, eta ikasturtean zehar lan egindako denbora kontatuko zaio.

3. KAPITULUA

Gaixotasunak eta baimenak

34. art. Gaixotasuna.-Beren eginkizunak ohi bezala betetzeko ezinduta uzten duen gaixotasun edo istripurik gertatuz gero, eskubidea izanen dute lizentzia hartzeko, erabat sendatu arte, behar duten denbora guztian, eta bitartean, haien lan-jarduera bete izatera zegokiekeen lansari arrunt osoaren % 100 eskuratzeko behar den osagarri ekonomikoa ordainduko zaie.

35. art. Haurdunaldia.-Haurdunaldiarengatik, lanerako aldi baterako ezintasuna duen emakumeak bere ordainsari osoaren % 100 eskuratzeko behar duen osagarria jasoko du.

36. art. Baimenak.-Langileak, aldez aurretik abisu eman eta frogatu ondotik, lizentzia ordainduetarako eskubidea izanen du, horien beharra sortzen duen egintza gertatu bezain laster, ondoko arrazoi hauetakoren batengatik eta adierazten diren denboraldietarako.

Artikulu honetan bildutako atal guztietan ezkontide eta bizilagun hitzek berdin balio dute, baina elkartze zibilen udal erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da edo, erregistro hori gabe, bizikidetzari buruzko ziurtagiria, Udalak emana, eta zinpeko aitorpena, bi kideek sinatua.

I.-Baimen ordainduak:

A) Haurdunaldiagatiko lizentzia.

1. Jardunean jarraitzea hautatu nahi izanez gero, emakumeak haurdunaldi eta erditzeagatiko lizentzia eskuratzeko eskubidea izanen du. Lizentzialdiari ezin izanen zaio uko egin eta ez da inoiz 18 aste baino gehiagokoa izanen erditu aurretik eta ondotik hartutako 2 aldien arteko batura. Tartean oporrak suertatuz gero, ez dira gehituko. Ume bat baino gehiago eginez gero, 20 astekoa izanen da lizentzia, eta ama hiltzen bada, aitak 6 aste hartu ahalko ditu umeaz arduratzeko. Alabaina, aitak eta amak, biek lan egiten badute, amatasunaren atsedenaldia hasterakoan, amak aukera egin ahalko du aitak gehienez ere 4 aste har ditzan Langileen Estatutuaren 48-4 artikuluan aipatzen diren baldintzetan.

2. Halaber, emakumeak, ditia eman behar duen garaian (9 hilabete), ordu beteko eskubidea izanen du lanetik gelditzeko. Bi zatitan banatu ahalko du ordu hori, edo, eskubide horren truke eta helburu berarekin, lanaldia ordu betez murriztu, berak hala nahi izanez gero.

Eskubide horren truke, ordaindutako hiru aste gehiago hartu ahalko dira amatasun baimenaren ondotik.

Aitak edo amak, biek lan eginez gero, bietako edozeinek hartu ahalko du baimen hori, ordu beteko atsedena edo egunak pilatzea, alegia, bere hitzarmenean bilduta badago.

3. Lizentzia hori, gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia bezala eskatu, frogatu eta eman eginen da.

B) Amaren lizentzia, seme-alabak adoptatzeagatik.

Seme-alaben kargu egiten den amak 56 egun naturaleko eskubidea izanen du, haurra etxera ekartzen denetik aitzina, beste edozein lan ordaindurik uzten bada eta etxera ekarri den haurrak 5 urte baino gutxiago baditu.

Urtebetetik beherako haurra adoptatuz gero, amatasun lizentziak hartzeko eskubidea izanen da.

Aitak eta amak, biek lan eginez gero, haietako batek bakarrik erabili ahalko du eskubide hori.

C) Aitarendako lizentzia.

Haurra jaio edo adoptatzeagatik aitak 3 lanegun, segidan ala ez, hartzeko eskubidea izanen du, haurra jaio edo etxera ekartzen denetik 15 eguneko epearen barrenean. Lizentzia hori ordaindutako 2 egun gehiagokoa ere izan daiteke, erditzerakoan zesarea egin beharra izanez gero.

Aipatu ondorioetarako, behar adina dokumentu aurkeztuz onartuko da aitatasuna edo amatasuna, ezkontza bidezko loturarik izan ala ez.

D) Norberaren edo ahaideen ezkontzagatiko lizentzia:

Norberaren ezkontzagatik, 20 egun naturaleko eskubidea izanen du langileak, ezkondu aurretik edo ondotik hartzeko, eta ordaindu gabeko 15 egun natural gehitu ahalko dizkie.

Orobat, lizentzia horretarako eskubidea izanen du bikote bizitza iraunkorra hasten duen langileak, lehen aipatu moduan frogatuz gero.

Ezkontzen direnak langilearen gurasoak, senideak, koinatu-koinatak, edo seme-alabak baldin badira, egun natural bat hartzeko eskubidea izanen du.

E) Ahaideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia:

1. Langileak kontzeptu horrengatik ondoren adierazten diren lizentziak hartzeko eskubidea du:

-3 egun natural, gurasoak, aita-amaginarrebak edo seme-alabak hilez gero.

-5 egun natural, senarra edo emaztea hilez gero.

-2 egun natural, senideak, koinatu-koinatak, suhi-errainak, aitona-amonak edo bilobak hilez gero, eta 2 egun gehiago langileak bidaia egin behar badu.

-2 egun natural, gurasoen edo aita-amaginarreben gaixotasun larria frogatuz gero.

-5 egun natural, senarraren, emaztearen edo seme-alaben gaixotasun larria frogatuz gero.

-2 egun natural, aitona-amonen, biloben, senideen, koinatu-koinaten edo suhi-errainen gaixotasun larriagatik.

Baldin eta bidaia egin behar bada, lehen aipatutako lizentziak 2 egun gehiago luzatuko dira.

2. Gaixotasun larriak bere horretan jarraitzen badu, denboraldi bereko bigarren lizentzia ordaindurako eskubidea izanen du, lehenbizikoa amaitu eta 30 egun jarraian iragan ondotik.

Gaixotasun larriak dira, irizpide orokor gisa, ospitalean egotera behartzen dutenak.

Behin eta berriro, ordaindu gabeko lizentzietarako eskubidea izanen dute denboraldi berberarekin, azken lizentzia amaitu eta 30 egun jarraian iraganez gero.

F) Medikuen kontsultategietara joateko lizentziak:

Kontsulta orduak eta lanekoak batera direnean, lizentziak ez du ordu mugarik izanen ohiko medikuarengana eta gizarte segurantzako espezialistengana joateko, eta gehienez ere, 15 ordu hartu ahalko dira seme-alabak medikuarengana laguntzeko edo mediku partikular espezialistengana jotzeko. Bi kasuotan, behar den ziurtagiria aurkeztu beharko da.

G) Ohiko bizilekuz aldatzeko edo aldaira egiteko lizentzia:

Ohiko bizilekuz aldatu edo aldaira egiteko egun natural bat hartzeko eskubidea izanen da.

H) Utzi ezinezko eginbehar publiko eta pertsonalak betetzeko lizentzia:

1. Utzi ezinezko eginbehar publiko eta pertsonalak betetzeagatik, lizentzia hartzeko eskubidea izanen dute, haiek betetzeko behar den denborarako, lan-orduetatik kanpo ezin burutu badira.

2. Hitzarmen honetan hauek dira utzi ezinezko eginbehar publiko eta pertsonalak:

a) N.A.N., gidatzeko baimena, pasaportea eta erregistro eta organismo ofizialetako ziurtagiriak ateratzea edo berritzea.

b) Epaitegi eta komisaldegietako zitazioak, errebisio militarra eta armetakoa.

c) Kargu hautetsiak erabiltzea, hala nola, zinegotzia, diputatua, batzarkidea edo parlamentarioa.

3. Aurreko ataleko c) letran aipatu diren eginbeharrak bete ahal izateko, 3 hilabetez lan-orduen % 20 baino gehiago ezin bada lanean eman, ikastolak langilea nahitaezko eszedentzian utzi ahalko du. Langileak, eginbeharrak bete edo karguan aritu behar duela eta, sari edo dietarik jasotzen badu, kendu eginen zaio horien zenbatekoa ikastolan jasotzeko eskubidea duen ordainsarietatik.

II.-Ordaindu gabeko baimenak:

I) Adin txikikoak eta gorputzez edo adimenaz ezinduak zaintzeko lizentzia:

Legepeko zaintza dela eta, langileren batek zortzi urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen gorputz edo adimenaz ezindutako norbait bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, heren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, lansaria ere hein berean murriztuta.

J) Soldadutza edo ordezko gizarte zerbitzua egiteko lizentzia:

Soldadutza edo ordezko gizarte zerbitzua egiteko lizentzia, haietara joateko agindua erakutsita, beste baldintzarik gabe eman beharko da.

Behin soldatutza edo ordezko gizarte zerbitzua bete ondotik, langilea 60 egun naturalen barrenean itzuliko da lanera.

K) Beste lizentzia batzuk:

Langile guztiek, urtero, ordaindu gabe, 15 eguneko baimena eskatu ahalko dute, horretarako arrazoiak agertuta, eta eman egin beharko zaie 15 egun lehenagotik abisu ematen badute.

L) Ikastolan zerbitzu emanez bost urtetik gora daramaten langile guztiek hiruhileko bateko baimena eskatu ahalko dute eskola garaian, soldata gabe. Gutxienez, hiru hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Ikastolako Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek eskaeraren ondorio pedagogikoak eta antolakuntzakoak aztertu ondoren emanen dute baimena, baldin ikastetxeko absentismoaren % 6 gainditzen ez bada. Baimena eskuratuz gero, ez da ordaindu gabeko gainerako hautapen libreko baimenetarako eskubiderik izanen ikasturte horretan.

Aipatu absentismoa neurtzeko, ez dira amatasun bajak kontuan hartuko.

M) Ikasturte batean lanaldia murrizteko baimena.

Ikastolaren zerbitzuan gutxienez 10 urte egin izana frogatzen duen edozein langilek, idatziz eta maiatzaren 15a baino lehen, ikasturte oso batean lanaldia murrizteko eskatu ahalko du, haren ohiko iraupenaren heren bat gutxienez eta erdia gehienez. Hein bereko murrizketa izanen du lansarian.

Salbuespen gisa, ikasturte honetan, 1998ko ekainaren 15a arte eskatu ahalko da.

Ikastolako Zuzendaritzak, langileen ordezkariekin batean, eskaeraren ondorio pedagogikoak eta antolakuntzakoak aztertu ondoren, proposamen bat eginen du, eskatutakoa hurrengo bi ikasturteetako batean hartzeko.

Proposamen horretan honako hauek sartu ahalko dira: maila aldaketak, zer irakasgai eman edo destinoa, eta orduak eskatutako murrizketari egokitzea.

Lizentzia emandakotzat joko da bi parteek akordioa sinatzen dutenean eta eragina izanen du ikasturte baten irailaren 1etik ikasturte bereko abuztuaren 31 bitarte.

Lizentzia amaitutakoan, besterik gabe, lehengo egoerara itzuliko da, eta ez da eskaera berririk onartuko harik eta lizentzia bat amaitu eta 6 urte iragan arte, parteek besterik adostu ezean.

4. KAPITULUA

Eguneratze eta hobekuntza ikastaroak

37. art. Hobekuntza ikastaroetarako, baimenarekin batera ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen da, ikastolako kudeaketa organoaren onespena izanez gero, beti ere. Ikastaro horietan parte hartu ahal izateko irakasleari gutxienez 35 ordu emanen zaizkio, nahiz ikastaroa ikastetxetik kanpo egin, baina hura egin duela frogatu beharko da. Era berean, eskubide hori bera izanen dute lanaldiaren % 50 bederen betetzen duten irakaskuntzaz kanpoko langileek.

Langileak beka baldin badu, ikastolak horren zenbatekoaren eta langilearen lansariaren arteko aldea besterik ez du ordainduko.

Hobekuntza ikastaroetan parte hartzeko baimen eskaerak irakasleen % 5 baino gehiago badira eta ikasleen oporraldiaz kanpora bada, ikastolako kudeaketa organoek baimenak emateko era egokia ezarri ahalko dute, ikastetxearen beharrei, antzinatasunari dagozkion merezimenduei eta interesatuek baimen hori eskatu gabe iragandako denboraldiari begiratuz.

38. art. Titulu profesionalen bat lortzeko ikasten ari diren langileak dituzten ikastolek, honako lizentzia hauek emanen dizkiete:

A) Deialdi ofizialeko azterketetara joateko behar dituztenak, aldez aurretik interesatuek ikasketa horietan matrikula egina dutela eta ikastera joaten direla frogatuta. Lizentziak egun batekoak izanen dira azterketa bakoitzeko, eta 3 egun naturalekoak ere izan daitezke 150 km baino urrutiago joan behar dutenean.

B) Lan-orduak % 50 arte gutxitzea OHOko Goi Zikloko irakasleei, kudeaketa organoaren ustez ikastolarentzat baliagarri den titulu profesionalen bat eskuratzeko ikasketak egiten badituzte. Lizentzia hori beste irakaskuntza zikloetako langileei ere eman ahalko zaie baldin eta haien lan-orduak ikastolako zuzendaritzak ikasturte horretarako ezartzen dituen beharretara moldatzen ahal badira. Lizentzia hori ikasturte bakoitzaren hasieran berrikusiko da eta ez da ordainduko.

C) Klaseetara joan eta lizentziatu titulua eskuratzeko azterketetara aurkezteko behar dena Ikastolen Elkarteek antolatzen dituzten ikasketetan. Lizentzia horren jabe diren langileek ikastolako kudeaketa organoarekin dokumentu bat sinatuko dute, non, besteak beste, puntu hauek zehaztuko baitira: ordainsariak beren osotasunean jasotzeko eskubidea, langilearen konpromisoa bere irakasle lana hurrengo urteetan ikastolan betetzeko, eta langilearen eskubidea, matrikula eta tasen % 50 ordain diezaioten.

39. art. Ikastolaren beraren ekimenaz, edo langilearen ekimenaz, eta orduan ikastolako kudeaketa organoaren onespena beharko du, hobekuntza ikastaroak antolatu ahalko dira eta langileek behar adina denbora beharko dute haietan parte hartzeko, ordainsariak oso-osorik eta ikastaroaren gastuak (ikastaroaren gastuen artean bidaiak, egonaldia, mantenuaren dieta eta matrikula kontatuko dira) jasotzeko eskubidea dutela.

5. KAPITULUA

Eszedentziak

40. art. Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke.

Nahitaezkoa, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea emanen duena, ikastetxeari aldez aurretik idatziz jakinarazita, kasu hauetan emanen da:

a) Lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu edo hautatua izateagatik.

b) Gaixotasunagatik, behin lanerako aldi baterako ezintasuna iragan ondotik, eta langilea behin-behineko ezintasunean dagoen denbora guztirako.

c) Soldadutza edo ordezko zerbitzua egiteagatik, horretan nahitaez egon beharreko denboraldirako. Soldadutzari uko egiteagatik askatasuna galduz gero, eskubidea izanen du lanpostua mantentzeko egoera horrek dirauen bitartean.

d) Probintzian edo esparru zabalago batean sindikaturen baten eginkizunak betetzeagatik, baldin eta langilearen sindikatuak ikastolen sektorean ordezkaritza nahikoa badu.

e) Gaixotasun larrian dagoen etxeko baten kargu egiteko, odolkidetasuna lehen mailakoa izanik, eszedentzia ez da 12 hilabete baino gehiagokoa izanen.

f) Ikastolen Elkarteetan zerbitzuak emateko edo Ikastolen Elkarteak ados egonik eta haiek eskaturik, zenbait jarduera burutzeko.

41. art. Nahitaezko eszedentzian dagoen langileak, gehienez ere, 30 egun naturaleko epean itzuli beharko du bere lanpostura, eszedentzia hartzera behartu zuen zerbitzua, kargu edo eginbeharra uzten duenetik aitzina, c) atalekoak izan ezik, horientzat lanpostura itzultzeko epea, gehienez ere, 2 hilabetekoa baita.

42. art. Borondatezko eszedentzia langileak eskatzen duena da, eta horretarako, ikastetxean urtebeteko antzinatasuna beharko du bederen, eta aurreko 4 urteetan eszedentziarik hartu ez izatea. Lehenbailehen eskatu beharko du, idazki bat eginez.

Halaber, eszedentzia hori hartu ahalko dute ikasturtean zehar (abuztuak 31) haurra izan duten emakumeek ikasturtea amaitu bitartean, lehen aipatu urte horiek ezertan kontuan hartu gabe, eta itzulera automatikoa izanen da. Horretarako, horren berri eman beharko dute haurra izategatik nahitaezko lizentzialdia hartu behar dutenean. Aitak eta amak, biek lan egiten dutenean, batek bakarrik erabiliko du eskubide hori.

Eszedentzia irailaren 1etik aurrera hartuko da, bestelako erabakirik ez badago salbu, edo amatasun eszedentziaren kasuan, orduan lizentzia hori bukatu bezain laster hartuko baita.

43. art. Borondatezko eszedentzia hartzeko baimena urtebeterako emanen da gutxienez, eta bost urtetarako gehienez.

Lehenbiziko hiru urteetan, ikastolak besterik gabe itzuli ahal izatea ziurtatuko du eta horretarako behar diren neurriak hartuko ditu, hala nola ordezpen kontratuak eta abar ... non ez duen enpresak bitarte horretan plantilla finkoa murrizten. Edozein modutan ere, aldi baterako kontratua (eta ez ordezpenekoa) duen langileren bat bada, besterik gabe itzultzeko eskubidea izanen du. Beste aldetik, ez baldin badira aurreko inguruabarrak ematen, edo langileak ez badu aukera horretaz baliatzeko asmorik azaldu, borondatezko eszedentzia duen langileak lehentasuna besterik ez du izanen bere kategoria eta espezialitatean sortzen diren lanpostu hutsetarako edo enpresak egindako kontratazioetan, horiek betetzeko gaitasuna baldin badu.

Langileak, gizon nahiz emakume izan, borondatezko eszedentzia hartu ahalko du, itzulera automatikoarekin, ikasturtea amaitu bitarte (abuztuak 31) 36. artikuluko E) eta G) ataletan jasotzen diren kasuetan.

44. art. Langileak gehienez ere 3 urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izanen du, semearen edo alabaren kargu egiteko, haurra jaio edo adoptatzen duen egunetik aitzina. Hurrengo seme-alabek eszedentzia berri baterako eskubidea emanen dute, baina lehendik beste bat izanez gero hura bukatu eginen da. Aitak eta amak, biek lan egiten dutenean, batek bakarrik hartu ahalko du eskubide hori, eta itzulera automatikoa izanen da.

Borondatezko eszedentzia, langileak beka duelako, ikasketa bidaiak egin behar dituelako edo bere espezialitateko hobekuntza ikastaroetan parte hartzeko bada, antzinatasuna kontatu eginen zaio eszedentziak dirauen bitartean, eta lanpostura zuzenean itzultzeko eskubidea izanen du. Horretarako, gehienez ere 7 egun izanen ditu.

Borondatezko eszedentzia probintzian edo beste esparru zabalago batean sindikatu lanetan aritzeko bada, eta sindikatuak behar adinako legezko ordezkaritza badu, lanpostua gorde eginen zaio, aurreko atalean, itzultzeko esandako baldintza berberekin.

45. art. Nahitaezko eszedentzian daudenak eta kapitulu honetan adierazitako eszedentzia bereziak dituztenak, horiek amaituta, ezarritako epeen barrenean lanpostuetara itzultzen ez badira behin betiko baja izanen dira ikastetxean.

IV. TITULUA

Ordainsariak

1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

46. art. Hitzarmen honen aplikazio esparruan sartzen diren langileen ordainsariak, Oinarrizko Lansaria eta horren osagarriak dira.

Lansariak, hilabetea amaitu eta hurrengoaren lehen 5 egunen barrenean ordainduko dira, lan-orduen barrenean. Eskudirutan, txeketan edo banku taloitan ordainduko da. Beste modu batera ordaintzea ere erabaki ahalko da. Banku bidezko transferentzien kasuan, langilea izanen da dirua zein entitatetan sartu beharko dioten adieraziko duena.

47. art. Aldi baterako eta arrazoi frogatuen bidez, langileak duen lanbidearen kategoria baino gehiagoko eginkizunen bat hartzen badu dagokion ordainsaria jasoko du, egoera horretan dirauen bitartean.

48. art. Langile batek, urte batean 6 hilabetetik goiti, edo 2 urtetan 8 hilabetez, dagozkion eginkizunak baino gehiagokoak direnak egiten baditu, eskubidea izanen du kategoria eta ordainsariez aldatzeko, behar den titulazioaren jabe baldin bada.

49. art. Langileak aurrerakinak jasotzeko eskubidea izanen du jadanik egindako lanaren aldera, aurretik behar hori frogatzen badu, eta ezin izanen da hilabeteko lansariaren % 90 baino gehiago izan.

50. art. Antzinatasun osagarria.-1999. urtean, osagarri horrengatik I. Eranskinean adierazitakoa ordainduko da, hirurteko bakoitzeko.

Hirurteko bakoitzaren zenbatekoa, hura bete eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aitzina hasiko da sortzen.

Hirurtekoengatik jaso daitekeena 100eko 10 izanen da bost urterekin, 100eko 25 hamabost urterekin, 100eko 40 hogei urterekin eta ehuneko 60 gehienez ere hogeita bost urte edo gehiagorekin.

Hirurteko bakoitzeko I. Eranskinean adierazitako diru kopurua baino gehiago jasotzen duten langileek diru hori kobratzen jarraituko dute.

1990eko urtarrilaren 1etik aitzina sortutako hirurteko berriak, horietako bat gehiago jasotzeko eskubidea lortzen den egunean aplikagarri diren hitzarmen taulen arabera ordainduko dira.

50 bis art. Aparteko saria, antzitasunagatik.-Aparteko sari bat ezarri da, antzinatasunagatik, modu honetan eta zenbateko hauekin:

Ikastolan, lanean, 25 urte betetzean, aparteko sari bat ordainduko da, dena batera, langileak bost hilabetetan jasotzen duenaren adinakoa.

Ikastolan, lanean, 30 urte betetzean, aparteko sari bat ordainduko da, dena batera, langileak hilabetean jasotzen duenaren adinakoa.

Ikastolan, lanean, 35 urte betetzean, aparteko sari bat ordainduko da, dena batera, langileak hilabetean jasotzen duenaren adinakoa.

Ikastolan, lanean, 40 urte betetzean, aparteko sari bat ordainduko da, dena batera, langileak hilabetean jasotzen duenaren adinakoa.

51. art. Hitzarmen honen aplikazio esparruan sartzen diren langileek, hilabetetik goitiko mugaegunaren aldizkako osagarri bezala, aparteko bi haborokin jasoko dituzte, hilabeteko arrunt baten adinakoa bakoitza, ordaintzeko orduan.

Uztailaren 1a eta abenduaren 31 baino lehen ordainduko dira.

52. art. Lana utzi edo urtean zehar sartzen diren langileei, lehen aipatu hilabetetik goitiko mugaegunaren osagarriak ordainduko zaizkie, horien zenbatekoa lan egindako denboraren arabera, urterdika hainbanatuz.

Ikastetxeko titularra eta langileak ados egonik aparteko 2 haborokinak 12 hilabetetan banatzea erabaki ahalko da, ordura arte horrela egin ez bada.

53. art. A) Garraio gastuak.

Ikastetxea hirigunetik kanpo duten ikastoletako langileek, beren joan-etorrietako gastuen ordainez, dohainik erabili ahalko dute eskolako garraioa, horrelakorik baldin bada eta indarrean dagoen legeari kontra egiten ez bazaio.

B) Joan-etorrien eta dietaren gastuak.

Ikastolak horretara behartzen duelako langileak joan-etorrietan bere ibilgailua erabili behar badu horren ordaina jasoko du, 40 pta., egiten duen km bakoitzeko. Dietaren balioa 3.449 pezetakoa da egun oso bakoitzeko eta 1.754koa egun erdirako. Bere etxetik kanpo gaua egin behar badu, diru horri 2.702 pta. gehituko zaizkio.

54. art. Soldadutzan, ordezko zerbitzuan edo soldadutzari uko eginda askatasunik gabe dagoen langileari hilabete baten zenbatekoa ordainduko zaio. Ordainketa hori 3. hilabetean jasoko du, egoera horretan dagoela.

2. KAPITULUA

Lansarien gehikuntzak

55. art. I. taldeko langileak.-2.001erako, I. Eranskineko Lansari Tauletan ezarri dira talde honetako langileen lansariak eta talde horren urteko lanaldiari dagozkio.

Hezkuntza Erreforma Nafarroako Ikastoletan modu askotara gauzatzen ari denez, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzat finantziazio berariazkoa ezarri bitartean, ikastolek plus berariazko bat itundu ahalko dute ziklo horretako langileentzat, beren lanorduetan eta Ikastolak kontratazio garaian eskatzen dien titulazioan oinarrituta. Bi parteen helburua da 2.000 urtean bi zikloetako lansariak berdintzen hastea, DBHko bi zikloetan klaseak emateko eskatzen diren edukiak, legezko baldintzak eta titulazioa kontuan hartuta.

56. art. II eta III. taldeetako langileak.-Bi talde horietako langileen lansariak I. Eranskineko Lansari Tauletan ezarritakoak dira 2001erako, eta kategoria bakoitzaren urteko lanaldiari dagozkio.

57. art. Hitzarmen honetan erabaki diren lansari guztiak, antzinatasuna barne, 28 eta 29. artikuluetan zehaztutako lanaldiaren arabera ezarri dira irakasleentzat, eta 30. artikuluaren arabera II eta III. taldeetako langileentzat.

V. TITULUA

Laguntza erregimena

1. KAPITULUA

Segurtasuna eta higienea

58. art. Ikastolek eta Hitzarmen honek ukitzen dituen langileek Segurtasun eta Higieneari buruz Langileen Estatutuaren 19. artikuluko xedapenak beteko dituzte, baita gainerako xedapen orokorrak ere.

Halaber, urtero, azterketa mediko bat egiteko eskubidea izanen dute ikastolaren kontura. Azterketa hori, gutxienez, honako miaketa hauetaz osatuko da: audiometria, fotoserazioa, ikusmenaren kontrola, odol eta gernuaren analisia, historia klinikoa, miaketa medikoa eta miaketa bereziak, hau da, elektrokardiograma, espirometria, eta abar, horien beharra izanez gero.

Eskubide horren erabilera koordinatzeko Batzorde Parekide bat eratuko da.

2. KAPITULUA

Hobekuntza sozialak

59. art. Ikastolek tailer eta laborategietako arropaz hornituko dituzte haietan aritzen diren langileak. Orobat, menpeko langileak, behar dutenaz. Garbiketako langileei, gainera, oinetako egokiak emanen zaizkie bete behar duten lanerako.

Irakasleei (I. taldea), beraiek eskaturik, edo lehendik datorren ohitura delako, bata bat edo antzeko jantziren bat emanen zaie urtero, irakaskuntza lanean erabiltzen baldin badute.

60. art. Jubilazioa.-65 urtetan ezarri da derrigorrezko jubilazioa, baldin eta langileak bere lan-urteetan gizarte segurantzaren sistema publikotik edozein jubilazio-sari jasotzeko adinako gabezialdia bete badu.

Derrigorrez finkatu adinetik jubilazioa aurreratzen duten langileek jubilazioa aurreratzeko pizgarrirako eskubidea izanen dute, eskala honen arabera:

64 urtetan: 2 hilabeteko soldata.

63 urtetan: 3 hilabeteko soldata.

62 urtetan: 4 hilabeteko soldata.

61 urtetan: 5 hilabeteko soldata.

60 urtetan: 6 hilabeteko soldata.

Hilabeteko horien zenbatekoa kalkulatzeko, ordainsari apartekoen zati proportzionala hartuko da kontuan.

Jubilazioa ikasturtean zehar aurreratzen duten langileek pizgarrietarako eskubideari eutsiko diote, ikasturtea abuztuaren 31n amaitu arte.

Ikastolek jubilazio aurreratua, erabatekoa edo partziala, emanen diete eskubide hori duten langileei, eskatuz gero. Horretarako, errelebuko kontratua eta jubilazioko adina aurreratzekoa, indarra duen legerian bildutakoak, sustatuko dituzte. Jubilazioa aurreratzeko pizgarrietarako eskubidea izanen dute langile horiek, lanaldia zenbat murriztu, horren arabera.

Jubilazio-saria ezarri da garai hori helduta ikastolan hamabost urte baino gehiago egin dituzten langileentzat. Jubilazio-sari horren zenbatekoa 3 hilabeteko kalteordaina izanen da, eta hilabeteko bat gehiago, hamabost urtetik goiti egindako bost urteko bakoitzeko.

61. art. Hitzarmen honen esparruko ikastolek ikasketetarako erregimen lagungarri bat izanen dute. Irakaskuntzagatiko kuota erreala dohainik izateko eskubidea dute beren seme-alabentzat ikastola berean lanaldiaren erdia bederen sartzen duten langileek, baita lanaldi txikiagoa izanda ere beste lanik ez izan eta ikastolako lansaria familiako dirusarrera nagusia dutenek ere.

Irakaskuntzagatiko kuota erreala irakasleek nahiz irakasle ez direnek sortutako gastuak dira, baita mantentze eta irakaskuntzako zerbitzuetakoak ere.

62. art. Ikastolek, ofizialki onartutako euskararen titulua (EGA...) eskuratzeko plangintza eginen dute, baita sustatu eta gastuak ordaintzen lagundu ere.

Magisteritzako titulu akademikoa eskuratzeko plan bereziari dagokionez, ikastolek nahitaez emanen dituzte klaseetara joateko behar diren lizentziak, ordainsariak ezertan gutxitu gabe, eta langilearen kontura izanen dira matrikula, bidaia eta egonaldien gastuak, horrelakorik behar izanez gero.

63. art. Jantokiaz eta sukaldeaz arduratzen diren langileek mantenurako eskubidea izanen dute ikastolan bertan, lan egiten duten egunetan.

64. art. A) Ikastola guztiek aseguru polizak izenpetuko dituzte, honako estaldura hauek bermatuko dituztenak, baldintza eta eranskin hauekin, egunaren 24 orduetan:

-Istripuan hila: 5.000.000.

-Istripuan ezindua: 13.500.000.

Zirkulazio istripuan hila: 10.000.000.

Zirkulazio istripuan erabat ezindua: 27.000.000.

Ikastola bakoitzak hitzarmen hau argitaratzen den egunean indarrean duen poliza bere mugaegunera iritsitakoan aplikatuko dira.

Halaber, erantzukizun zibileko polizak izenpetu beharko dituzte, lanean edo ikastolarekin zerikusia duen edozein jardueratan ehun milioi (100.000.000) pezetako estaldura emanen duena ezbehar bakoitzean. Edonola ere, ikastola erantzukizun zibilaren % 100aren kargu eginen da.

Hori izanen da estaldura, non ez den auzitegiek krimentzat hartutako egintzarik gertatzen.

B) Sustapen profesionala: ahalegina eginen da ikastoletako langileen lanbidea sustatzen. Horretarako, ikastetxe bakoitzean hutsik dauden lanpostuak, ahal bada, bertako langileek beteko dituzte, nahiz eta kategoria txikiagoko lanetan aritu, lanpostu horretan aritzeko behar den gaitasuna eta titulazioa, horren beharrik izanez gero, baldin badituzte. Hori dela eta, ohiko lan-orduak baino gutxiago dituen langileak eskubidea izanen du ikastetxean sortzen diren lanaldi osoko lanpostuak hartzeko, baldin eta eskatzen den gaitasuna eta titulazioa, horrelakorik behar izanez gero, baditu.

VI. TITULUA

I. KAPITULUA

Sindikatuen bermeak

65. art. Legez eratua dagoen sindikatu bateko afiliatu diren ikastolako langileek sindikatuaren atal bat osatu ahalko dute enpresan.

66. art. Sindikatuek honako berme hauek izanen dituzte:

A) Sindikatu edo laneko argitalpen eta oharrak ikastolan zabaltzea eta beren afiliatuen kotizazioak jasotzea. Ezin izanen zaie afiliatze lanean oztoporik jarri, baina eskubide hori erabiltzeak ez du trabarik sortuko ikastolako ohiko lan edo jardueran.

B) Ikastola barrenean nahi adina bilera egitea lan-orduetatik kanpora.

C) Plantilla osoaren % 10 bederen afiliatua duten sindikatuen atalek haien afiliatu guztietarako (ez banaka) gehienez ere 6 egun izanen dituzte urtero, ordainduta, sindikalgintzako ikastaroetan, zentralaren biltzarretan eta antzeko jardueretan parte hartzeko. Lizentzia egun horiek erabiltzeko derrigorrezko izanen da sindikatuak 48 ordu lehenagotik parte ematea egun bat bakarra hartu behar bada, eta 72 ordu lehenagotik, ordaindutako egun bat baino gehiago hartu nahi bada.

2. KAPITULUA

Sindikatuen ordezkariak

67. art. Sindikatuen atal bakoitzak bere ordezkaria izan ahalko du, afiliatuen artean, ahal bada ekainean, aukeratua. Behin hautatu ondotik, horren berri eman beharko dio ikastolari eta bere sindikatuari. Hautatzen den ordezkariak bere agintea beteko du urtebetez irailaren 1etik aitzina.

68. art. Sindikatuaren ordezkariak ahalmen hauek izanen ditu:

a) Sindikatua eta ikastolako afiliatuak ordezkatuko ditu.

b) Aldez aurretik ezagutuko ditu sindikatuaren ataleko kideen zehapen, ohar, lekualdaketa eta gainerako egoera pertsonalak.

c) Kontratu, kito, eta abarretan, ordezkariak testuak ezagutu beharko ditu, afiliatuak 71. artikuluan adierazitako moduan bere sinadura bota baino lehen.

d) Ikastolak bere zerbitzuetarako armairu bat utzi beharko dio, bere giltza eta guzti, baita iragarki ohola ere.

e) Sindikatu atalaren ordezkariak Langileen Estatutuaren 68. a), b), c) eta d) artikuluan adierazitako berme pertsonalak edukiko ditu.

69. art. Sindikatu atalen ordezkariek honako hau izanen dute beren esku:

A) Ordu ordainduen kreditu bat sindikatu lanetan aritzeko, ondoko taula honen arabera:

6tik 30 bitarte % 40 7

31tik 100 bitarte % 20 14

100dik goiti % 15 21

30 langile baino gehiagoko ikastoletan, sindikatuaren atalak gutxieneko portzentaia baino afiliatu gehiago baldin baditu, sindikatuaren ordezkariak taulan adierazitako orduen beste horrenbeste hartuko ditu.

Sindikatuaren atal bateko enpresa batzordeko kideen edo langilegoaren ordezkarien ordu ordainduak sindikatuaren ordezkariari gehitu ahalko zaizkio.

B) Kreditua behar adinako ordutakoa duten sindikatuen ordezkariek, egun bat izanen dute hilabetean (laneguna den ostegun bat hilabetean) sindikatu lanetan aritzeko.

Sindikatu atalen ordezkariek, nahiz eta kreditu hori ez izan eta haien sindikatuak sektorearen % 60ko ordezkaritza bederen badu, lizentzia ordainduak izan ahalko dituzte urtero bilera horietan parte hartu ahal izateko.

Sindikatuak bilera horietara joateko deiturik, bidaiak lanekotzat hartuko dira ondorio guztiekin.

Bidaietako gastuak eta dietak ere, horrelakorik izanez gero, kobratzeko, nahitaezkoa izanen da ikastolan dokumentu bat aurkeztea, sindikatuaren arduradunak sinatua, bilera zein egun, toki eta ordutan eginen den agertuko duena.

3. KAPITULUA

Sindikatuetako afiliatuak

70. art. Ezin izanen da langile bakar bat ere baztertu sindikatu bati afiliatua izateagatik.

71. art. Sindikatu bateko afiliatu diren langileen kontratu, kito, eszedentzia, baita zehapen eta oharrek ere, ez dute baliorik izanen baldin eta sindikatuaren ordezkariak ez badu horren berri idatzirik jasotzen, egintza horiek aurrera eraman baino lehen. Horrek bere ondorioak izateko, beharrezko da ikastolak sindikatuaren afiliazioaren berri izatea egintza gertatu baino lehen.

Erabakirik izanez gero, erreklamazioa egin eta hilabeteko epean eman beharko da erantzuna. Erabakirik ez bada, eta interesatuak kontrakorik ezer ez badio, mahai parekideak hautatuko du nork eginen duen arbitraia.

4. KAPITULUA

Negoziazioak eta I.B.M.

72. art. Hitzarmena negoziatzeko mahaian parte hartzen duten sindikatuko afiliatuek behar dituzten orduak hartu ahalko dituzte Hitzarmena bileratan prestatu eta negoziatzeko.

73. art. Hitzarmena negoziatzen parte hartzen duen alde sozialak langile bat izendatuko du, sindikatu lanetan baino arituko ez dena.

Langile hori ikasturte osotarako izendatuko da eta ikastolaren plantillakoa izaten jarraituko du ondorio guztiekin.

Ikastolak langile bat kontratatu ahalko du bitarteko kontratu baten bidez, izendapenak iraun bitartean haren ordez aritzeko.

74. art. Enpresan, Probintzian edo Autonomi Elkartean sindikatu lana errazteko Hitzarmen honen esparruan ordezkaritza duten erakunde sindikalek, langileen ordezkari baten edo Enpresa Batzordeko kide baten eskutan orduak metatzea bultzatu ahalko dute, sindikatu bereko kide edo langile ordezkarien behar adinako orduen kreditua lagatuz, enpresa batean edo gehiagotan.

Sindikatu bakoitzak Zentro edo Enpresari Elkarteekin negoziatu ahalko du, bere mailan, aipatu ordu sindikal horien metaketa. Halaber, Enpresari Elkarteek ez diete oztoporik jarriko sindikatuek eta Administrazioak gai honetan lor ditzaketen akordioei.

5. KAPITULUA

Enpresa batzordea

75. art. Enpresa Batzordea edo, hori gabe, langileen ordezkariak dira ikastolako langile guztien ordezkaritzarako organo kolektiboa.

76. art. Hauek izanen dira Enpresa Batzordearen eginkizunak:

a) Ikastolan lan-egutegia negoziatu eta sinatzea.

b) Enpresa esparruko akordioak negoziatu eta sinatzea, langile guztiak ordezkatuz.

Urtean bost orduko eskubidea ematen zaio Enpresa Batzordeari lantokian langileen batzarrak egiteko, eskola orduetatik kanpo eta lanaren ohiko funtzionamendua gutxien galarazten den moduan. Eskubide hori erabili ahalko dute langile ordezkariek, ordu kopuru berarekin eta baldintza beretan, baita langileek ere zuzenean, gutxienez plantillaren % 25ak dei egiten badu bilerara.

6. KAPITULUA

Biltzeko eskubidea

77. art. Ikastoletako langileek bost ordu izanen dituzte urtean ikastetxean bertan bilerak egiteko; langileen ordu osagarrietan eginen dira, ikasleei zuzenean eragin gabe eta jarduera gutxien galarazten den moduan; langileen ordezkariek, enpresa batzordeak edo plantillaren % 25ak egin ahalko du deia, beti ere hogeita lau ordu lehenagotik iragarrita.

I. XEDAPEN GEHIGARRIA

Ikastolek ezarritako baldintzak mantendu eginen dira Hitzarmen honetan zehaztutakoak baino hobeak badira. Modu horretan, ez da langile bakar bat ere galtzen aterako Hitzarmen honetan ezarritako atalengatik.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzak osotasun organiko bat dira eta zatiezinak. Hortaz, aplikazio orduan, osorik hartuko dira. Kasu horretan, hitzarmen honen hobekuntzak batera hartuko dira kontuan eta edozein arrazoigatik lehendik daudenekin konpentsatu, baina konparazioa urteko guztirakoari begira eginez. Ezar daitezkeen xedapenei dagokienez, aldaketa ekonomikorik badakarte, eragina izanen dute baldin eta, osotara kontuan harturik, Hitzarmen honetan ezarritakoak baino gehiago badira urteko konputoan.

II. XEDAPEN GEHIGARRIA

Ikastola batean bai alde soziala bai ekonomikoa bat etorriz gero, aldatu ahalko dira testu honetan bildutako lanaldiak, aldez aurretik akordioa sinatzen badute ikastolaren eta langileen ordezkariek, eta balioa izan dezan aginduzkoa da akordio hori Hitzarmen honen Batzorde Parekideari igortzea.

III. XEDAPEN GEHIGARRIA

Sektorean, beraiei ezin leporatu zaizkien inguruabarrak direla eta, gizarte laguntzak murriztuak izan ditzakeen aspaldiko langilerik dagoenez gero, hitzarmen hau sinatzen duten parteek Batzorde Parekide bat eratuko dute, egoera horiek ikastetxe bakoitzean banan-banan izan ditzaketen konponketak aztertzeko.

IV. XEDAPEN GEHIGARRIA

Nafarroako Hezkuntza Administrazioaren dirulaguntzarik ez duten ikastolek Hitzarmen honen tauletan ageri direnez bestelako lansariak ezarri ahalko dituzte, beti ere, testu honen 9 eta 10. artikuluetan araututako Interpretazio Batzorde Mistoak, jakinaren gainean egon, eta bere onespena, idatzita, ematen baldin badu.

V. XEDAPEN GEHIGARRIA

Lan-osasuna: bi parteek Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Mistoa izendatzea erabaki dute EAEko ikastolek lan-osasunari buruz sinatutako dokumentua aztertu dezan eta Nafarroako Ikastolen berezitasunei egokitu, proposamenak egin eta ondorioak atera ditzan.

Lehen Xedapen Iragankorra.-Hitzarmenak indarra hartzen duen unean, Ikastolan, lanean, 25 urte edo gehiago eginak dituzten langileek 50-bis artikuluko aparteko saria jasoko dute, bakoitzak bere zerbitzu-aldiari dagokiona.

Hitzarmen honen 50-bis artikuluan ezarri aparteko sariaren likidazioa eginen zaie Hitzarmenak indarra hartzen duen egunean hogeita bost urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten langileei, "Irakaskuntza itunduaren sektoreko irakaskuntzaren kalitatea eta lan-baldintzak hobetzeko Akordioa" dela medio eta indarra duen bitartean.

Hitzarmen honek indarra hartzen duenean, berrogeita hamasei urte edo gehiago eginak izan eta jubilatzeagatik, kontratua amaitzen zaienean, enpresan gutxienez hamabost urteko antzinatasuna baina hogeita bostekoa baino txikiagoa duten langileek badute eskubidea, antzinatasuna dela-eta, aparteko sari bat jasotzeko; hilabeteko soldata apartekoa, bosturteko bakoitzeko, hain zuzen.

Hezkuntza ituna berritu gabeko ikastetxeen eta enpleguari eusteko Akordioen babesean lanpostuz aldatutako irakasleek, gaur egun ikastetxe batean lan egiten badute eta Hezkuntza Administrazioak aurreko ikastetxean sortu antzinatasuna onartzen badie, aurreko lerroaldean edo Hitzarmen honen 50-bis artikuluan adierazi eskubidea izanen dute. Horrek ez du esan nahi ikastolan, gaur egungo kontratua dela bide, daramaten denborari dagokiona baino antzinatasun handiagoa onartzen zaiela.

Bigarren Xedapen Iragankorra.-Hitzarmen honek indarra duen bitartean, ikastolek ez dute gaixotasun arruntak eta lanetik kanpoko istripuak eragin aldi baterako ezintasunaren sorospena sinatuko lan-istripuetako ugazaben mutualitateekin.

Hirugarren Xedapen Iragankorra.-Zenbait gai edo arlotan programa jakin batzuk aplikatzean, ordu erdiko irakaste-saioek langileengan eta ikastetxeen antolaketan izan ditzaketen ondorioak aztertzearren, batzorde misto bat eratzea erabaki da, kontu honen gaineko informazioa bildu eta beste proposamen batzuk, baldin badaude, plazaratzeko.

I. ERANSKINA

2001eko lansarien taula

I. TALDEA

A) IRAKASLEAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 20.904,24 503,97

Irakasle espezialista 19.099,64 503,97

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

1. Zikloko irakaslea 21.877,00 503,97

2. Zikloko irakaslea 24.057,55 598,58

BATXILLERGOA

Irakasle Titularra 24.057,55 598,58

B) IRAKASKUNTZAKO LANGILE TEKNIKOAK

Psikologoak, pedagogoak 24.057,55 598,58

C) IRAKASKUNTZAKO LAGUNTZA

ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Instruktorea 16.709,55 409,78

II. TALDEA

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazio-burua edo idazkaria 20.231,01 509,34

Administrari ofiziala 17.724,38 460,44

Administrari laguntzailea 15.247,70 412,69

III. TALDEA

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

Sukaldari nagusia 16.593,19 412,69

Sukaldaria 14.576,76 412,69

Sukaldeko laguntzailea 13.409,79 412,69

Atezaina 13.981,50 412,69

Mantentze-lanetako langilea 13.981,50 412,69

Jant. eta Garbik. langilea 13.380,48 412,69

Zaindaria 13.380,48 412,69

Zerbitzu anitzetako langileak 13.380,48 412,69

I. ERANSKINA

2002ko lansarien taula

I. TALDEA

A) IRAKASLEAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 21.981,90 503,97

Irakasle espezialista 20.085,18 503,97

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

1. Zikloko irakaslea 22.954,66 503,97

2. Zikloko irakaslea 25.535,50 598,58

BATXILLERGOA

Irakasle Titularra 25.535,50 598,58

B) IRAKASKUNTZAKO LANGILE TEKNIKOAK

Psikologoak, pedagogoak 25.535,50 598,58

C) IRAKASKUNTZAKO LAGUNTZA

ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Instruktorea 17.571,76 409,78

II. TALDEA

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazio-burua edo idazkaria 21.049,30 509,34

Administrari ofiziala 18.381,87 460,44

Administrari laguntzailea 15.823,27 412,69

III. TALDEA

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

Sukaldari nagusia 17.239,79 412,69

Sukaldaria 15.193,09 412,69

Sukaldeko laguntzailea 14.000,91 412,69

Atezaina 14.572,62 412,69

Mantentze-lanetako langilea 14.572,62 412,69

Jant. eta Garbik.langilea 13.941,02 412,69

Zaindaria 13.941,02 412,69

Zerbitzu anitzetako langileak 13.941,02 412,69

I. ERANSKINA

2003ko lansarien taula

I. TALDEA

A) IRAKASLEAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 23.075,63 503,97

Irakasle espezialista 21.085,42 503,97

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

1. Zikloko irakaslea 24.048,39 503,97

2. Zikloko irakaslea 27.058,74 598,58

BATXILLERGOA

Irakasle Titularra 27.058,74 598,58

B) IRAKASKUNTZAKO LANGILE TEKNIKOAK

Psikologoak, pedagogoak 27.058,74 598,58

C) IRAKASKUNTZAKO LAGUNTZA

ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Instruktorea 18.446,83 409,78

II. TALDEA

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazio-burua edo idazkaria 21.879,80 509,34

Administrari ofiziala 19.049,16 460,44

Administrari laguntzailea 16.407,43 412,69

III. TALDEA

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

Sukaldari nagusia 17.896,80 412,69

Sukaldaria 15.818,61 412,69

Sukaldeko laguntzailea 14.600,85 412,69

Atezaina 15.172,56 412,69

Mantentze-lanetako langilea 15.172,56 412,69

Jant. eta Garbik.langilea 14.509,92 412,69

Zaindaria 14.509,92 412,69

Zerbitzu anitzetako langileak 14.509,92 412,69

II. ERANSKINA

Langileen sailkapena

I. Taldea:

A) Zuzendaria: hezkuntza jarduerak, alde guztietatik, eta bere gain uzten zaizkion beste batzuk zuzendu, koordinatu eta ikuskatzeko arduraduna da.

B) Mailako arduraduna: bere mailako irakasleen lanak orientatu, koordinatu eta ikuskatzeko arduraduna da, ikastetxeko zuzendariaren jarraibide eta orientazioei segituz, zuzenean haren menpe baitago.

C) Zikloko koordinatzailea: O.H.O.ko ziklo bateko edo gehiagoko pedagogiaren ardurduna da, mailako arduradunaren edo, horrelakorik ez denean, zuzendariaren jarraibide eta orientazioen menpe.

D) Arloko burua: B.B.B.ko irakaskuntza ematen den ikastetxeetan, bere arloko pedagogiaren arduraduna da, ikastetxeko zuzendariaren edo mailako arduradunaren jarraibide eta orientazioen menpe.

E) Irakasle titularra: ikastetxeko hezkuntza proiektuan ezarritako esparru pedagogiko eta didaktikoaren barrenean, programak behar bezala gara daitezen hezkuntza jarduera betetzen duena da, Eskolaurreko diplomatuak barne.

F) Irakasle espezialista: irakasle titularrak egiten dituen lan berak betetzen ditu, baina ez du behar den titulazioa, edo irakasle titularrarenaz bestelako jarduerez arduratzen da.

G) Langile teknikoak: behar duten tituluen jabe izanik, psikologo, pedagogo,... lanak betetzen dituzte.

H) Instruktorea: behar den titulaziorik gabe, ikastetxeko koadro pedagogikoan jasota ez dauden jarduerak betetzen ditu.

II. Taldea:

A) Administrazio-burua edo idazkaria: bere kargu du ikastolako administrazioaren zuzendaritza edo/eta idazkaritza, eta horren erantzule da titularraren aitzinean.

B) Ofiziala: ekimena eta erantzukizuna eskatzen duten burokrazia edo kontabilitate lanak betetzen ditu.

C) Laguntzailea: administrazio, burokrazia edo liburutegiko lanak betetzen dituen langilea da kategoria honetakoa, bere zuzeneko nagusiaren menpe.

III. Taldea:

A) Sukaldari nagusia: sukaldeko langileek egindako lanaren eta ordenaren arduraduna da.

B) Sukaldaria: janariak prestatzen arduratzen da, bere gain du haien itxura eta egoera ona, baita sukaldearen eta tresneriaren txukuntasuna ere.

C) Sukaldeko laguntzailea: sukaldariaren agintepean, hari laguntza ematen dio.

D) Atezaina: honako lan hauek egiten ditu:

-Bere kargu utzitako tokiak garbitu, zaindu eta mantentzea.

-Gelak eta txoko oro eta sartu-atera dabiltzanak zaintzea, ordena gal ez dadin begiratuz.

-Finkako ateak eta ikastetxea osatzen duten eraikinetakoak bere orduan ireki eta ixtea.

-Atean emandako gauzen eta oharren kargu egitea, eta jaso behar dituztenei garaiz eramatea.

-Elementu komunetako argiak piztu eta itzaltzea.

-Kontagailuak, berokuntzako motorrak eta antzeko beste ekipo orokorren ohiko funtzionamenduaz arduratzea.

E) Mantentze-lanetako edo lorategiko langilea: behar adinako praktika izanik, lorategiak eta ikastetxeko elementuak zaindu, konpondu eta mantentzen aritzen da.

F) Jantoki eta Garbiketako langilea: ikastetxean eman behar dituen lan-orduetan, bi lan horiek edo bietako bat egiten du.

G) Zaindaria: laguntza lanetan aritzen da, hau da, garraioa, zainketa eta antzeko beste lan batzuetan.

H) Zerbitzu anitzetako langileak: berez lanbide ez diren lanetan aritzen dira.

INTERPRETAZIO BATZORDE MISTOA

9. artikuluan zehaztutako Interpretazio Batzorde Mistoa Nafarroako Ikastolen Elkarteko eta behean aipatzen diren sindikatuetako kideez osatua egonen da:

N.I.E.:

Juan Cruz Bengoetxea Saez de Maturana. N.A.N. 15.803.104.

Francisco Javier Martínez Chocarro. N.A.N. 20.391.913.

Jose María Noval Galarraga. N.A.N. 15.847.360.

L.A.B.:

Juan Mari Amenabarro Maiz. N.A.N. 72.423.781.

Izaskun Gastesi Zubeldía. N.A.N. 15.776.789.

Karmele Garmendia Kortajarena. N.A.N. 15.897.546.

Ixabel Crespo Miranda. N.A.N. 15.849.014.

Aipatutako kideak, dagokien neurrian partaide izanen dira 18. artikulua (Kontratazio Batzorde Teknikoa), 58. artikulua (Segurtasuna eta Higienea) eta III. eta IV. xedapen gehigarrian (Sozial Laguntzak eta Desatxekitzeko Klauxula).

Iragarkiaren kodea: A0202171