40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

521/2002 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten dio Morrás Aguinaga N.E.S.k sustatzen duen proiektuari, hots, Abartzuzan arrautzetarako oilategi bat paratzeko proiektuari.

Proiektuan arrautzetarako hiru oilategi aurreikusten dira, guztira 1.321,04 metro koadro egiten dituztenak. Horietako bakoitzak 80.000 oilorentzako tokia izanen du. Oilategi horiek egun martxan den ustiategi bat handitzeko eginen dira, eta, horiekin, osotara arrautzetarako 400.000 oilo eta aurrerako 80.000 egonen dira. Eguneko ekoizpena 320.000 arrautzetakoa izanen da.

Proiektuan egin beharreko lanak azaltzen dira (zimentuak, murruak, estalkiak.) eta atal bat erantsi da ingurumenaren gaineko eraginei buruz, non aipatu egiten baitira usainak, keak, zaratak eta hondakinen eta hildako animalien kudeaketa.

Proiektuak ez du zuzeneko eraginik habitat edo Batasunaren intereseko lekuen gainean, eta posible izanen da neurriak hartzea aurreikusten diren eragin guztiak konpontzeko.

Jarduera 97/11/EE Zuzentarauaren I. eranskinean dago. Beraz, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera (maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldarazia) tramitatu behar da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1948/2001 Ebazpenaren bidez, proiektua jendaurrean erakutsi zen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura hasteko. Tramite horretan inork ez du alegaziorik egin.

Beraz, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko funtzioak emateko abenduaren 4ko 580/1995eko Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko eragin adierazpena egitea Morrás Aguinaga N.E.S.k sustatzen duen proiektuari, hots, Abartzuzan arrautzetarako oilategi bat paratzeko proiektuari. Proposatu den irtenbidea bideragarria ingurumenari dagokionez, eta baldintza hauek bete behar dira:

Kea, gasa, lurrina eta hautsa: Atmosfera Ingurumena Babesteko Legean eta baterako araudian xedaturikoa beteko da.

Isurkin eta hondakin solidoak: Udal ordenantzetan eta indarreko araudian xedaturikoa beteko da. Nekazaritzako ingeniariak proiektuan (818 zenbakiz onetsia, 2001-04- 05ean) proposatutako baldintzak bete behar dira.

Hiltzen diren abereak arrisku handiko gaiak transformatzeko planta batera (baimenak dituena) eraman behar dira, edo, bidezkoa bada, errautsi edo lurperatu, 2224/1993 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritako kasuetan, baldin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimentzen badu. Lurperatzeko baimena ematen bada, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko albaitari zerbitzu ofizialek ikuskatuko dute.

Hori guztia saien bazkatokiak eta goroztegiak kasuan- kasuan ezartzen diren baldintzetan erabiltzea galarazi gabe.

Nekazaritzako Ureztapen Planeko erregistro eta kontrol liburu bat eduki behar da. Bertan, nahitaez, ondoko datu hauek idatzi behar dira: sorturiko gorotz kantitateak, sustatzaileak zuzenean balioztatutako gorotz kantitateak, ustiategi ekoizlearena ez bezalako titularra duten bestelako ustiategietan ongarri gisara erabiltzeko emandako gorotz kantitateak, aplikazio data, lur-zatia, lur-zatian ze laborantza egiten den, lur-zati horren azalera ureztatua eta azalera horren gaineko aplikazio dosia.

Zarata eta dardarak: Uneoro bete behar dira funtzionamendurako baldintzak, eta soinu eta dardara mailak, ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren 15., 16. eta 18. artikuluetan ezarriak.

Suaren aurkako babesa: industria ingeniariaren proiektuko baldintzak, 818 zenbakiz onetsia, 2001.04.05ean.

Paisaiaren gaineko eraginak gutxitzeko, komeni da lorategi proiektu bat egitea, horrela ustiategiaren bista eragina txikiagotuko baita.

2. Ingurumenaren gaineko Adierazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, jendeak jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoa betez.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Kalitate Zerbitzuari, Abartzuzako Udalari eta sustatzaileari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean.-Ingurumeneko zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0202015