40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

FORU AGINDUA, 2002ko otsailaren 11koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritzako makineria eta ekipoak erosteko dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea finkatzen duena.

Nekazaritzako makineria eta ekipoak erosteko dirulaguntzak arautzeko eta horretarako eskaerak tramitatu eta laguntzak emateko prozedura ondoko arau hauetan ezarri zen:

-351/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa.

-423/1995 Foru Dekretua, irailaren 25ekoa.

-1995eko urriaren 23ko Foru Agindua, 423/1995 Foru Dekretua garatzen duena.

-2000ko maiatzaren 15eko Foru Agindua.

-2001eko urtarrilaren 19ko Foru Agindua.

-236/1991 Foru Dekretua, ekainaren 27koa.

Eskaeren tramitazioa errazteko eta, arautegi horretan eskaerak aurkezteko epea finkatuta ez egoteagatik, sortu diren zenbait arazo, ahal den neurrian, ebitatzeko, batez ere hurrengo urterako aurrekontuen aurreikuspenen inguruan eta urteko dirulaguntzak ordaintzeko moduaren inguruan sorturikoak,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.$Nekazaritzako makineria eta ekipoak erosteko dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitarte izanen da, urtean-urtean.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0201713