40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

32/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lodosako "Imas" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena ofizioz iraungitzea deklaratzen duena, bere jarduera utzi baitu.

Ikusirik, 1998/99 ikasturtearen bukaeran, Lodosako "Imas" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak bere jarduera utzi zuela.

Ikastetxeko titularrari entzunaldia emateko tramitea egin delarik, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxe horren baimena ofizioz iraungitzearen alde egin txostena ikusirik.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik.

AGINDU DUT:

1. Ondoren aipatzen diren erregistro-datuak dituen ikastetxe pribatuaren baimena ofizioz iraungitzea, bere jarduera utzi baitu:

Ikastetxearen kodea: 31003337

Izen orokorra: Lanbide Heziketako ikastetxea.

Berariazko izena: "Imas".

Titularra: Centro de Iniciativa para la Formación Agraria, S.A.

Helbidea: Mendabiako errepidea, 5. kilometroa.

Herria: Lodosa.

Udalerria: Lodosa.

Ematen zituen irakaskuntzak: Lehen eta Bigarren Mailako Lanbide Heziketa. Nekazaritza arloa.

Osaera juridikoa: 3 unitate, 120 eskola-postu.

2. Ikastetxearen legezko funtzionamendua ahalbidetu zuen baimena indarrik gabe gelditu da. Hortaz, ikastetxe horri baja emanen zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan.

3. Foru Agindu honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru Agindu honek ez du administrazio bidea agortzen.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5. Foru Agindu hau honako hauei igorriko zaie: ikastetxeko titularrari, "Julio Caro Baroja II" BHIri, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazio Kudeatzeko Unitate Teknikoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201759