40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

29/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Berbintzanako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari "Río Arga" berariazko izena ematen diona.

Berbintzanako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko Eskola Kontseiluak erabaki du ikastetxe horretarako "Río Arga" berariazko izena proposatzea.

Berbintzanako Udalak izen hori emateko erabakia hartu du.

Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Berbintzanako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari "Río Arga" berariazko izena ematea (ikastetxearen kodea: 31001298). Hemendik aurrera izen osoa "Río Arga" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa izanen da.

2. Foru Agindu honen aurka -ez du bide administratiboa agortzen- interesatuek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseiluari, Berbintzanako Udalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta beste zerbitzuetara, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201549