40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

26/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, José Luis Bodoque Martínez jaunak paraturiko 39/2002 errekurtsoaren espedientea Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzeko agindua ematen duena eta hartan interesa duten guztiei dei egiten diena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko lehendakari jaunak, 2002ko urtarrilaren 18ko izkribuan, aditzera eman du, José Luis Bodoque Martínez jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela, 395/2001 zenbakia eman zaiona, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 23an emandako 395/2001 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan irakasle lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren. Eskatu ere egin du espedientea igor dezatela eta interesatuei aditzera eman eta dei egin diezaietela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. José Luis Bodoque Martínez jaunak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduaren aurka, paraturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, 395/2001 zenbakia eman zaiona, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. AFAPNA, CCOO, CSI-CSIF eta FETE-UGT sindikatuei, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko 2001eko maiatzaren 21ko Itunaren sinatzaile diren aldetik, dei egitea, Nafarraoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean ager daitezen, ondoko hau argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

3. Halaber, eskatzailearen asmoak onetsiz gero, ukituak gerta litezkeen eskubide edo interesen legezko jabe diren pertsona edo entitateei dei egitea Nafarraoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean ager daitezen, ondoko hau argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

4. Foru Agindu hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta errekurtso-egileari, hots, José Luis Bodoque Martínez jaunari jakinaraztea.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201798