40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1601/2001 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalako karrerako funtzionarioaren B Taldeko 22 Mailako lanpostu 1 betetzeko hautaprobak egiteko deialdia egiten duena, barne-sustapenaren bidez.

Giza Baliabideen Zuzendariaren txostena ikusirik, zeinean baieztatzen baita ezen Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak onetsi duen Lanpostuen Zerrendaren arabera badagoela lanpostu huts 1 Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalan, B Taldean, 22 Mailan, aurrekontu-kontusailik badaukana eta Unibertsitateak 2001 urterako onetsi duen Enplegurako Eskaintza Publikoan ezartzen denaren arabera bete beharrekoa dena.

Unibertsitateko Kontu-hartzailetzak egin duen txostena ikusirik.

Kudeatzailearen txostena ikusirik, zeinean justifikatzen baita beharrezkoa dela aipatu lanpostu hutsa betetzea.

L.R.U.ko 18. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, aipatu legeko 3 e) artikuluarekin loturik, eta Unibertsitateko Estatutuetako 40. eta 41. artikuluek ezartzen dutenaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalako lanpostu 1 betetzeko hautaprobak egiteko dei egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko C Taldetik, Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/84 Legeko 22. artikuluak aipatzen duen eta Gizarte Ordena eta Administrazio mailako Neurri Fiskalei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legeak osatzen duen barne-sustapenaren bidez.

Bigarren.-Deialdia arautuko duten oinarriak onestea, Ebazpen honekin batera igortzen direnak.

Hirugarrena.-Sortzen den gastua honako kontusail hauei egotziko zaie: AZLren Oinarrizko Lansariak, AZLren Lansari Osagarriak eta 2002 ekitaldiko gastuen aurrekontuko I. kapituluko Gizarte Sergurantza kontusailei.

Laugarrena.-Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek, Unibertsitatea Eraberritzeko Legeko 22. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, aukeran Errektorearen aurrean jartzen ahal delarik berraztertzeko errekurtsoa, edo, zuzenean, Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien Epaitegietan hilabeteko epean lehen kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarren kasuan, beti ere Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2001eko abenduaren 28an.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.-Arau Orokorrak

1.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalako lanpostu 1 betetzeko hautaprobak egiteko dei egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko C Taldetik, Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/84 Legeko 22. artikuluak aipatzen duen barne-sustapenaren bidez.

1.2. Hautaproba hauei abuztuaren 2ko 30/84 Legea aplikatuko zaie, baita berau aldatzen dutenak ere, batez ere uztailaren 28ko 23/88 Legea, abenduaren 29ko 22/93 Legea eta abenduaren 30eko 42/94 Legea, eta martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretua; Estatuaren Administrazio Orokorreko Zerbitzuko Langileen Sarrerako eta Estatuaren Administrazio Orokorreko Funtzionario Zibilen Lanpostuak Hornitzeko eta Sustapen Profesionalerako Erregelamendu Orokorra onesten duen horixe berorixe (apirilaren 10eko "B.O.E.") eta deialdi honetako oinarriak.

1.3. Epaimahaiak hautaprobak gainditu dituela aldarrikatuko du, eta hortaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalako karrerako funtzionarioa izendatuko du, oposizio aldia gainditu, eta oposizio aldian zein lehiaketa aldian punturik gehien lortu duen izangaia, beti ere deitu diren lanpostuak baino gehiago izango ez direlarik, eta 5. 11. eta 7.2. oinarrietan ezartzen denaren arabera.

1.4. Izangaiak hautatzeko prozesuak honako aldi hauek edukiko ditu:

A) Oposizioa

Oposizio aldia ondoren aipatzen diren ariketek osatuko dute, denak baztertzaileak eta nahitaez egin beharrekoak direlarik:

A.1. Lehen ariketa.

Deialdi honetako I Eranskinean agertzen den programako hiru gai idatziz garatzea. Izangaiek epaimahaiak zoriz ateratzen dituen bi gaietako bat aukeratuko dute, bi gai lehen zatikoak izango direlarik eta hirugarrena bigarren zatikoa.

Lehen ariketa egiteko denbora ezin izango da bost ordu baino luzeagoa izan.

Izangai bakoitzak irakurriko du proba hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian.

Gai bakoitzak 0 eta 10 punturen artean balioko du, beharrezkoa delarik, proba hau gainditzeko, gutxienez 4 puntu ateratzea gai bakoitzean, beti ere izangaiak lortzen baldin badu, probaren balioespen osoan, hurrengo lerroaldean eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

Lehen ariketaren puntuazio osoa gai bakoitzari ematen zaion kalifikazioen batuketa izango da, gutxienez 15 puntu lortu ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko direlarik.

A.2. Bigarren ariketa

Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu praktiko ebatzi beharko dituzte izangaiek, programan agertzen diren gaiekin loturikoak, baita deitu den lanpostuari datxezkion eginbeharrekin loturik ere.

Bigarren ariketa egiteko denbora ezin izango da lau ordu baino luzeagoa izan.

Izangai bakoitzak irakurriko du ariketa hau Epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldian.

Kasu praktiko bakoitzak 0 eta 20 punturen artean balioko du, beharrezkoa delarik, proba hau gainditzeko, gutxienez 8 puntu ateratzea gai bakoitzean, beti ere izangaiak lortzen baldin badu, probaren balioespen osoan, hurrengo lerroaldean eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

Bigarren ariketaren puntuazio osoa kasu praktiko bakoitzari ematen zaion kalifikazioen batuketa izango da, gutxienez 20 puntu lortu ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko direlarik.

B) Lehiaketa.

B.1. Lehiaketa aldian Administrazio Publikoan emandako zerbitzuak balioetsiko dira (B.O.E., 1979ko urtarrilaren 10), zerbitzu hauek abuztuaren 2ko 30/84 Legearen aplikazio eremukoak diren Kidego edo Eskaletan egin direnean, baita norberaren gradu finkatua, nola betetzen ari den lanpostuko destino-osagarriaren mailaren arabera garatutako lana ere, hori guztia deialdi hau argitaratzen den egunean; bestetik, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean nork bere titulazio akademikoarekin eta hizkuntzak menderatzearekin loturiko prestakuntza maila ere aintzat hartuko da.

B.2. Oposizio aldia gainditu duten izangai guztiek agiriaren bidez frogatu beharko dituzte alegatutako merezimendu guztiak, oposizio aldiko emaitzak jakinarazi eta hamar egun naturalen epean, dela jatorrizko agiriaren bidez, dela administrazioak erkaturiko kopien bidez, deialdi honetan ezartzen den baremoaren arabera.

Merezimenduak balioesteko kontuan hartuko dira, bakarrik, 3.2 oinarriak aipatzen duen eskaerak aurkezteko epera arte lortu direnak, egun hori eta gero lortutakoak baliogabeak direlarik.

Merezimenduak justifikatzeko, emandako zerbitzuak baieztatzen dituen ziurtagiria, Unibertsitateko Kudetzailetzak emana, aurkeztu beharko da.

Alegatzen diren titulazioen gaineko merezimenduak, 1.4.5. oinarriko d) atalak aipatzen dituenak, fotokopia konpultsatuaren bidez justifikatuko dira, edo bestela jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztuko dira, alderatu ahal izateko.

B.3. Epaimahaiak egingo du merezimenduen balioespena, ondoren aipatzen den baremoa aintzat hartuz:

a) Antzinatasuna: Abuztuaren 2ko 30/84 Legearen aplikazio eremuko Kidego edo Eskalako funtzionarioen antzinatasuna, deialdia argitaratu den egunera arte egiazki eman edo aitortu diren zerbitzuak aintzat hartuz balioetsiko da, jardunean egondako urtebete oso bakoitzeko puntu 1 emango delarik, gehienezko puntuazioa 12 puntu izanik.

b) Norberaren gradu finkatua: Ondoren aipatzen den puntuazio hau emango da, "Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean" deialdia argitaratzen den egunean agintari eskumendunek emandako gradu- aitorpenaren erabakiak finkatu eta formalizatu duen norberaren graduaren arabera:

18 Gradu: 4 puntu

19 Gradu: 4,50 puntu

20 Gradu: 5 puntu

21 Gradu: 5,50 puntu

22 Gradu: 6 puntu

c) Egindako lana: Ondoren aipatzen den puntuazioa emango da, deialdi hau argitaratzen den egunean Nafarroako Unibertsitate Publikoan betetzen den lanpostuari dagokion destino-osagarriaren mailaren arabera:

18 Gradu: 5 puntu

19 Gradu: 5,50 puntu

20 Gradu: 6 puntu

21 Gradu: 6,50 puntu

22 Gradu: 7 puntu

Atal honetan egiten den balioespena ezin izango da aldatu etorkizunean egiten diren maila-berrantolaketak direla-eta, berrantolaketa hauen eragin ekonomikoaren kaltetan gabe.

Zerbitzu eginkizunean dauden funtzionarioei jatorrizko lanpostuko destino- osagarriaren maila balioetsiko zaie, eta behin-behineko esleipenean daudenei finkatuta daukaten graduari dagokion maila balioetsiko zaie, edo, ez balute, C taldeko gutxieneko maila.

d) Titulazio akademikoa: Gehienez ere 3 puntu, 2. oinarrian hautaprobetan parte hartzeko eskatzen diren titulazioez aparteko beste bat edo batzuk edukitzeagatik, ondorengo sailkapen honen arabera:

1.-Lizentziadun, Ingeniari, Arkitekto edo baliokide den tituluaren jabe izateagatik: 2 puntu titulu bakoitzeko.

2.-Unibertsitateko Diplomadun, Ingeniari Tekniko, Arkitekto Tekniko edo baliokide den tituluaren jabe izateagatik: Puntu 1 titulu bakoitzeko.

e) Euskara eta beste hainbat hizkuntza ezagutzea: Gehienez ere 2 puntu, ondoren esaten denaren arabera:

1.-Euskara Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea den titulazio ofiziala, edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofiziali dagokion Gaitasun Agiri Ofiziala, edo baliokidea, edukitzeagatik, Hizkuntza Eskola Ofizialek emana: 2 puntu.

2.-Euskarazko Oinarrizko Zikloari dagokion Agiri Ofiziala, edo baliokidea den titulazio ofiziala, edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofiziali dagokion Oinarrizko Zikloari dagokion Agiri Ofiziala, edo baliokidea, edukitzeagatik, Hizkuntza Eskola Ofizialek emana: 1 puntu.

1.6. Horrela lortzen diren puntuak oposizio aldian lortutako puntuei gehituko zaizkie, zortzigarren oinarrian ezartzen denarekin bat etorriz, zehaztu ahal izateko hautaprobaren bi aldiak gainditu dituzten izangaiak, beti ere hauek deitu diren lanpostuak baino gehiago ezin izango direlarik.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak

2.1. Hautaprobak egin ahal izateko izangaiek ondoren aipatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bai eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baita hautaprobek irauten duten bitartean:

a) Espainiarra edo Europar Batasuneko kidea den Estatu batekoa izatea.

b) Hamazortzi urte beteak izatea, eta erretiro adina beteta ez izatea.

c) Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/84 Legearen aplikazio eremukoa izatea.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Eskalakoa izatea, bertan karrerako funtzionarioa izanik.

e) Unibertsitateko C taldeko kidego edo eskaletan emandako bi urteko zerbitzu- emanaldiko antzinatasuna edukitzea, gutxienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

f) Abuztuaren 2ko 30/84 Legeko 25. artikuluak ezartzen duen titulazioaren jabe izatea (Unibertsitate Diplomadun titulua, Ingeniari teknikoa edo Arkitekto Tekniko edo baliokidea).

g) Dagozkion funtzioak garatzearekin bateraezina den ezintasun fisiko edo psikikoa, edo gaixotasunik ez izatea.

h) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik baztertu izana ez izatea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea.

2.2. Aurreko arauetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario izendapena lortu artean eutsi beharko zaie.

3.-Eskaerak

3.1. Hautaproba hauetan parte hartu nahi dutenek III. Eranskinean argitaratzen den eskaeran jakinaraziko dute beren asmoa.

Eskaerarekin batera nortasun agiri nazionalaren fotokopia erantsiko da, baita azterketa egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 3.3. oinarrian ezartzen denaren arabera.

Elbarritasunik eduki eta elbarritasun maila %33 edo gehiago duten izangaiek beren egoera hau baieztatu beharko dute, erakunde eskudunek emandako agiriaren bidez, eta, halaber, beren elbarritasuna eta haren mailaren berri emango dute eskaeraren 6. eta 7. Atalean. Hautaprobak egin ahal izateko egokitzapenen bat beharrezkoa den kasuetan, zer egokitzapen-klase behar duten aipatu beharko dute, berariaz, eskaeraren 8. atalean. Atal hau betetzen ez bada, oposizio aldiko ariketak egiteko ez dutela inolako egokitzapenik behar ulertuko da.

3.2. Eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, beheko solairua, Arrosadiko campusa, 31006 Iruñea), edo eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ezartzen duen moduan, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak Errektore Jaunari bidaliko zaizkio, Nafarroako Unibertsitate Publikokoari.

3.3. Azterketa eskubideek 2.995 pezeta egiten dute. (18 ?) eta Nafarroako Kutxako 2054.02.14.72.3000019010 kontu korrontean sartuko dira, honako leloarekin: "Administrazio Eskalako Barne-sustapenerako Hautaprobak".

Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordezkatuko 3.2. oinarrian aipatzen den aurkezpen-tramitea, epearen barruan, forma egokian eta behar den organoaren aurrean.

Azterketa eskubideak ordaintzen ez dituen izangaiak hautaprobetatik baztertua izango da.

3.4. Atzematen diren akatsak edozein momentutan konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesatuak hala eskaturik.

4.-Izangaiak onartzea

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak Ebazpena emango du, gehienez hilabeteko epean, "Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean" argitaratuko dena, zeinean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda onetsiko baita, baztertuak eta baztertzearen zergatia baizik ez direlarik agertuko, eta, horretaz aparte, ariketak noiz eta non izango diren azalduko baita. Edonola delarik ere, zerrenda hori oposizio aldiko lehen ariketa egingo den tokian eta Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa iragarki oholean erakutsiko dira.

4.2. Bazterturik gelditzen diren izangaiek hamar eguneko epea edukiko dute baztertuta gelditzeko egin duten akatsa konpontzeko, Ebazpena "Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda behin betiko onartzen duen Ebazpenak administrazio bidea agortzen du; haren aurka Berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, aukeran, Errektorearen aurrean, edo zuzenean Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehen kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenarenean, ebazpena Unibertsitateko Errektoretzako eta Administrazio eta Kudeaketako iragarki-oholetan argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

4.3.-Azterketako eskubideak hautaprobetatik bazterturik gelditu diren izangaiei baizik ez zaie itzuliko, eta hauei ofizioz itzuliko zaie.

5.-Epaimahaiak.

5.1. Hautaprobak kalifikatuko dituen Epaimahaia deialdi honetako II. Eranskinean datorrena da.

5.2. Epaimahaiko kideek ezin izango dute jardun, eta halaxe jakinaraziko diote Errektoreari, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 28. Artikuluak ezartzen dituen gorabeherak gertatzen direnean, edo eta deialdi hau argitaratu eta lehenagoko bost urteetan hautaprobetarako izangaiak prestatzeko lanak egin badituzte.

Epaimahaiburuak eskatzen ahalko die Epaimahaiko kideei berariazko aitorpena, zeinean aitortuko baitute ez daudela azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 28. artikuluak ezartzen dituen gorabeheretan sartuta.

Halaber, izangaiek Epaimahaiko kideak errefusatu ahalko dituzte, oinarri hauetan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen, deialdia egiten duten agintariek "Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean" argitaratuko dute Ebazpen bat, zeinak izendatuko baititu 5.2 oinarrian aipatzen diren arrazoietako batengatik epaimahaiko kide izaera galdu duten kideen ordezkoen izenak.

5.4. Epaimahaiburuak hala deiturik, Epaimahaia eratuko da, bertan egongo delarik, gutxienez, kideen gehiengo absolutua, titularrak edo ordezkoak.

Bilera horretan Epaimahaiak hautaprobak behar bezala egin ahal izateko beharrezkoak diren erabaki guztiak hartuko ditu.

5.5. Hautaprobak egin bitartean arautegi hau interpretatzeak eta aplikatzeak sorraraz ditzaketen zalantzak Epaimahaiak garbituko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala arautegian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.

Epaimahaiaren jardunak, uneoro, Administrazio Publikoen Araubidea Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko da.

5.6. Epaimahaiak erabaki lezake bere lanetan laguntzaile bereziak sartzea, egoki jotzen dituen ariketetan, laguntzaile hauen eginbeharra beren berezitasun teknikoen alorrera mugatuko delarik. Laguntzaile hauen izendapena Unibertsitateko Errektoreari jakinarazi beharko zaio.

5.7. Epaimahai kalifikatzaileak neurri egokiak hartuko ditu hau beharrezkoa den kasuetan, elbarritasun edo ezintasunak dituzten izangaiek gainontzeko izangaien baldintza berberak eduki ditzaten ariketak egiteko orduan.

5.8. Epaimahaiburuak egoki jotzen dituen neurriak hartuko ditu oposizio aldian idatziz egingo diren eta irakurri behar ez diren ariketak zuzen daitezela izangaiak nortzuk diren jakin gabe.

5.9. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa Eraikuntza izango da.

5.10. Epaimahaiak bigarren kategoria edukiko du, martxoaren 4ko 236/88 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera.

5.11. Epaimahaiak ezin izango du inoiz aldarrikatu deitu diren lanpostuak baino izangai gehiagok aprobatu dituztela edo gainditu dituztela hautaprobak.

Honen aurka egiten duen edozein aprobatzeko proposamen erabat deuseza izango da, martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuak onetsi zuen Estatuaren Administrazio Orokorreko Zerbitzuko Langileen Sarrerako eta Funtzionario Zibilen Lanpostuak Hornitzeko Erregelamenduko 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

6.-Ariketen garapena

6.1. Oposizio aldiko lehen ariketa iraileko bigarren hamabostalditik aurrera egingo da.

6.2. Epaimahaiko kideek, edozein unetan, eskatzen ahal diete izangaiei beren nortasuna egiazta dezatela.

6.3. Izangaiak oposizio aldiko ariketak egiteko deituko dituzte, deialdi bakarrean, eta agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira, ezinbesteko kasuetan salbu, beti ere Epaimahaiaren aurrean justifikatu eta honek justifikazioa onartu eta gero.

Izangaiak deitzeko, ordena alfabetikoari jarraituko zaio, Administrazio Publikorako Estatuko Idazkaritzak egiten duen zozketaren ondoren ateratzen den letratik hasita.

7.-Azken kalifikazioa

7.1. Oposizio aldia bukaturik, Epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortu duten behin betiko puntuazioaren ordenan, behin oposizio aldian zein lehiaketa aldian lortu dituzten puntuazioak baturik. Epaimahaiak jendaurrera zabalduko du puntuaziorik handien lortu duten izangaiek hautaprobak gainditu dituztelako adierazpena, beti ere izangaiak ez direlarik izango deitu diren lanpostuak baino gehiago, deialdi honetako 1. eta 5.11 oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorrita, eta Unibertsitateko Errektoreari igorriko dio izangai hauek karrerako funtzionario izendatzeko proposamena.

Azken kalifikazioa oposizio aldian lortu den puntuazioa eta lehiaketa aldian lortutakoa batuz aterako da. Berdinketarik bada, bigarren ariketan punturik gehien lortuko duenak irabaziko du. Berdinketa ez bada horrela desegiten, antzinatasunik handiena duenak irabaziko du, eta, hala ere, honela ere berdinketak irauten badu, egindako lanari emandako puntuazioari eta gradu finkatuari begiratuko zaie, hurrenez hurren.

Azkenik, beharrezkoa izatera, berdinketa Administrazioko antzinatasunaren arabera desegingo da, deialdia argitaratzen den egunean Langileen Erregistro Nagusiko datuen arabera izangai bakoitzak zenbat urte, hil eta zerbitzu-egun egin dituen zenbatuko direlarik.

8.-Agiriak aurkeztea eta funtzionarioak izendatzea

8.1. Proposatzen diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Unibertsitateko Erregistro Orokorrean, hogei egun naturaleko epean, hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita:

8.1.1. 2.1.f) oinarrian eskatzen den Tituluaren fotokopia, behar bezala alderatuta.

8.2. Ezinbesteko kasuak alde batera utzita, ezarri den epearen barruan agiriak aurkezten ez dituztenak, edo agiriak aztertzearen ondorioz, 2.1 oinarrian aipatzen diren betebeharretakoren bat betetzen ez dutenak, ezin izendatuko dira funtzionario, eta bere jardun guztiak deuseztatu egingo dira, hasierako eskaeran faltsukeriatan ibiltzeagatik eduki lezaketen erantzukizunaren kaltetan gabe.

8.3. Izangaiei destinoa puntuazioaren arabera emango zaie, 1.4 oinarriak ezartzen duena kontuan hartuz.

8.4. Deialdia egiten duen aginteak, Epaimahai kalifikatzaileak hala proposaturik, karrerako funtzionarioak izendatuko ditu, "Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean" argitaratuko den ebazpenaren bidez.

9.-Azken araua

9.1. Deialdi hau, bere oinarriak, eta hauen ondorioz zein Epaimahaiaren jardunaren ondorioz egin diren administrazio egintza guztiak inpugnatzen ahalko dira, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ezartzen dituen kasuetan eta moduetan.

Halaber, Unibertsitateak Epaimahaiaren erabakiak berraztertzen ahalko ditu, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeak aurreikusten duenaren arabera.

I. ERANSKINA

Lehen zatia

1.-Energia-horniketa T.H.n. Larrialdi-horniketarako lerroak. Zentro transformadore baten egitura: Sekzionatzaileak, etengailuak eta enklabamenduak. Potentzi transformadoreak. Transformadore baten alarma-seinaleak. T.H.ren maniobrak: Ardura bereziak. Mantentzerako irizpide orokorrak.

2.-T.B.ko sareak: Eroaleak, isolamendua eta babes-hodiak. Banaketa eta maniobra- koadroak: Zirkuitulabur fusibleak, etengailu automatikoak, izar-triangelu arrankatzaileak. Larrialdi multzo elektrogenoak: ezaugarriak, maniobra-motak, multzoaren funtzionamenduaren parametro kritikoak. Mantentzerako irizpide orokorrak.

3.-Korronte elektrikoak giza gorputzean duen eragina. Fibrilazio bentrikularra. Babes-sistemak: Babes diferentziala eta bere mugak, isolamendu-transformadoreak, isolamendua zaintzeko gailuak, zoru eroaleak, enbarratu ekipotentziala.

4.-Potentzia faktorea hobetzea. Energia-kostuaren gaineko eragina. Kalkulua eta diseinua. Tarifikazioa. Eroaleen babes-maila. Unibertsitate-instalazioei eta ekipoei berariaz aplikatzea.

5.-Energia elektrikoaren hornidura kontratatzea. Tarifa-motak: T.H.ko eta T.B.ko kontratuak. Erabilera Erdiaren tarifa, aukeratzeko irizpidea. Potentzia faktorea zuzentzea. Orduen bereiztea, potentzia-gailurren kontrola, kontratazio-tarifa bat aukeratzeko irizpideak eta kontsumoaren jarraipena.

6.-Energia alternatiboak. Motak. Abantailak eta desabantailak. Kogenerazioa. Aplikazio zientifikoak. Sistemen osagarritasuna. Akumuladoreak edo akumulazio- sistemak. Segurtasun neurriak eta segurtasun sistemak.

7.-Segurtasuna sistema mekaniko, elektriko eta elektronikoetan. Irizpide orokorrak eta aplikazio zehatzak. Tresna elektriko, mekaniko eta elektronikoen segurtasun eskaerak. Unibertsitate zentroetako arazo zehatzak. Indarreko arautegia.

8.-Ur-osasun instalazioak: Kalkuluak. Banaketa sistemak. Ponpatze-aretoak. Berogailu-instalazioak. Kalkuluak. Banaketa-sistemak. Ponpatze-aretoak. Erregailu- aretoak. Erregailu aretoen ekipoak eta funtzioak. Mantentze programak. 9.- Jasogailuak. Motak. Instalazioak. Erreglamentazio aplikagarria. Operatiba. Segurtasun neurriak. Mantentze-maniobrak. Eskuzko maniobrak eta berrarmatzea.

9.-Jasogailuak. Motak. Instalazioak. Aplikatu beharreko arauak. Operatiba. Segurtasun neurriak. Mantentze lanak. Eskuzko eragiketa eta berrarmatzea.

10.-Kable eta irrati bidezko komunikazio-instalazioak. Ekipoak, funtzioak eta operatiba. Mantentze-programak. Telefono-zentralen programazioa. Bi sistemak instalazioei aplikatzea eta unibertsitateko kasuistika.

11.-Hormigoi armatuzko eta masa-hormigoizko egiturak. Motak. Hormigoi armatua exekutatzeko prozesua. Enkofratua, puntelamendua. Indarreko argibideetan ezarritako kontrola. Erresistentzia praktikoko probak. Neurketa.

12.-Segurtasuna eraikuntzan. Apeamenduak. Obrak baino lehen egin beharreko jardun prebentiboak. Eraispenak. Segurtasuna indusketetan. Segurtasuna birgauzatzeetan. Segurtasuna obra berrietan. Arrisku elektrikoa obretan.

13.-Suteen aurkako neurri prebentiboak. Materialen ezaugarriak. Sailkapena. Egiturak babestea. Ebakuazio-bideak. Kalkulua eta diseinua. Seinalizazioa. Premiazko argiztapena eta berrezartzeak.

14.-Suteak geldiarazteko moduak. Ezaugarriak. Alarma-zentralak. Suteen iraungipena. Iraungipen-prozedurak. Substantzia itzalgarriak. Ezaugarriak. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak. Zer su-klasetan erabiltzen diren batez ere. Itzalgailuak. Motak. Itzaltzeko sistema finkoak. Instalazioen kalkulua.

15.-Suteen aurkako babes-instalazioak mantentzea. Sua itzaltzeko ekipo higikorrak berraztertzeko programak ezartzea. Ekipo hauek erabiltzeko entrenamendua. Arautegia. Instalatzaileen erregelamendua.

16.-Suteei buruzko arautegia. RNBE-CPI-91 Erregelamentazioa. Unibertsitate- ikastetxe baten suteen arazo espezifikoak. Dauden arriskuak. Arriskurik handieneko eremuak. Tximistorratzak. Motak eta ezaugarriak.

17.-Larrialdietarako planak: edukia, garapena, ezartzea eta martxan jartzea.

18.-Segurtasuna, garbitasuna eta lan-osasuna. Kontzeptuak. Lanbidearen arriskuak. Arrisku-faktoreak. Arrisku orokorrak aurreikusteko teknika orokorrak.

19.-Lan-arriskuak aurreikusteko Espainiako arautegia. Azaroaren 8ko 31/95 Legea. Garapeneko arautegia.

20.-Lan-arriskuan aurreikusteko eskubideak eta betebeharrak. Lan-osasuna eta arriskuak aurreikusteko erantzukizunak eta zehapenak.

21.-Lanbidearen arriskuak aurreikusteko eta babesteko zerbitzuak. Administrazio Publikoko eremuko aurreikusteko zerbitzuen aipamen berezia. Lan Osasun eta Segurtasun Batzordeak lan arriskuak aurreikusteko Legean. Osaera eta funtzioak.

22.-Lapurreta eta sarkinkeriaren aurkako segurtasuna. Arazoak. Sartzeko kontrolak. Motak eta ezaugarriak. Lapurretaren eta sarkinkeriaren aurkako babes aktiboa eta pasiboa. Abantailak eta desabantailak. Zainketa zerbitzuak. Egitekoak. Mendekotasuna. Sistema informatikoen segurtasun kontrola.

23.-Unibertsitate-ikastetxe bateko segurtasun-arazorik garrantzizkoenak. Edukiera eta hustuketarako arazoak. Garbitasun arazoak. Unibertsitate-ikastetxe batean dauden agente fisiko, kimiko eta biologikoak. Arazodun eremuak. Arriskuak aurreikustea eta babestea. Lan-arriskuen Mapa prestatzeko metodologia.

24.-Industria garbitasuna. Jaulkipenak. Gai kutsakor garrantzizkoenak. Ezaugarriak. Iturriak. Jaulkipenak kontrolatzeko sistemak. Unibertsitate-ikastetxeetako kutsadura- gune garrantzizkoenak. Kutsadura-guneak murrizteko maniobrak eta prozedurak.

25.-Hondakinak. Garrantzia eta ingurumenean duten eragina. Hiri hondakin solidoak. Sailkapena. Hiri hondakin solidoen kudeaketa. Ezabapen sistemak. Europako Erkidegoko eta Espainiako arautegi aplikagarria. Hiri hondakin solidoak tratatzeko eta ezabatzeko moduak. Unibertsitate-ikastetxeetako arazo berariazkoak.

26.-Industria hondakinak. Sailkapena. Berauen ezaugarriak. Ezabapen moduak. Arautegia. Unibertsitate-ikastetxean aplikatzea. Hondakinen kudeaketa. Arazoak. Sailkapena. Arautegi aplikagarria.

27.-Petroliozko gas likuatuei buruzko erregelamendua. Aplikatzeko eremua. Alderdirik garrantzizkoenak. Jarduera sailkatuen erregelamendua. Aplikatzeko eremua. Alderdirik garrantzizkoenak. Administrazioan izapidatzea. Produktu kimikoak gordetzeko erregelamendua. Unibertsitate-ikastetxeetan aplikatzeko eremua. Alderdirik garrantzizkoenak.

28.-Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko erregelamendua. Argibide osagarriak. Atmosfera giroa babestea.

29.-Argiztapena. Argia eta kolorea: oinarrizko kontzeptuak. Magnitudeak eta argi- unitateak. Berezko argiztapena eta argiztapen artifiziala. Argiztapen-iturrien ezaugarriak. Abantailak eta desabantailak. Argiztapen-mailak kalkulatzea. Irizpideak. Instalazioak mantentzea.

30.-Bistaratzeko pantaila duten lanpostuak. Jardun-tokiaren diseinua. Baldintza fisikoak: argiztapena, zarata, baldintza termohigrometrikoak. Datu-pantailen gaineko arautegi teknikoa. Europar Batasuneko jarraibideak.

31.-Lurruna: lurrunaren erabilera. Lurrun instalazioak: materialak, sarbideak, purgadoreak. Kondentsatuak berreskuratzea: ahalbideak eta mugak. Lurrun ekoizpenak: sortzaile-mota, kategoriak, segurtasun sistemak. Lurrun sortzailea zaintzeko puntu kritikoak. Erregelamenduzko ikuskapenak. Mantentzerako irizpide orokorrak.

32.-Aire girotua. A.G. erabiltzeko irizpideak. Erosotasun irizpideak. Tenperatura lehorra eta hezea kontzeptuak, hezetasun erlatiboa eta absolutua, ihintz-puntua. Diagrama psikrometrikoa. Aire girotuaren arazoak laborategietan, ikasgeletan eta bilera aretoetan. A.G.ko instalazioetako sekzionamendu eta segurtasun sistemak. Mantentze programak.

33.-Instalazio zentralizatu bateko klimatizadorearen deskribapena: filtroak, bero eta hotz-bateriak, humektazioa. Energia-berreskuratzaileak, motak. Hozpideak, motak. Airearen tratamendua gune kritikoetan. Ekipo autonomoak.

34.-Zarata eta ingurumenean duen eragina. Ezaugarriak. Neurtzeko unitateak. Lanean duen eragina. Neurtzeko tresnak. Zarata kontrolatzeko metodoak. Arautegi aplikagarria.

35.-Mantentze-unitate integrala erakunde batean. Egiturak, egitekoak. Helburu orokorrak eta espezifikoak. Jarduteko planak epe motzean eta epe luzean. Kanpoan kontrataturiko zerbitzuen ikuskapena eta kontrola.

Bigarren zatia

Unibertsitatearen legeak eta antolamendua

1.-Europar Batasuna: Jatorria eta bilakaera. Europako Erkidegoko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia. Europako kontseilua eta beste hainbat organo. Europako Erkidegoko zuzenbidea: bere iturriak. Amsterdameko Ituna: Ideia orokorrak.

2.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak: bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregearen betebehar konstituzionalak. Gorte Nagusiak. Estatuaren lurralde-antolamendua.

3.-Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Parlamentuaren eginkizuna, Gobernuaren gaineko kontrola. Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa. Gobernuko Lehendakaria. Lehendakaria aukeratzea. Erregelamenduetako xedapenen eta administrazio ebazpenen araubidea.

4.-Administrazio Publikoen Araubidea Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Administrazio Publikoen jarduna arautzen duten arauen gaineko erreferentzia berezia.

5.-10/98 Foru Legea, ekainaren 16koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzkoa.

6-Abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa. Printzipioak eta edukiak.

7-Unibertsitatearen Autonomia Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan, Espainiako Unibertsitateetako Estatutuetan eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzian.

8.-Unibertsitateen izaera, sorrera eta aitorpena. Araubide juridikoa.

9.-Unibertsitateen egitura. Unibertsitateko Ikastetxeak eta Sailak: kontzeptu, klase eta funtzioak. Egitura, sorrera, aldaketa eta deuseztatzea. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egituraren gaineko aipamena.

10.-Unibertsitate publikoen gobernu-organoak eta ordezkaritza-organoak. Unibertsitatea Koordinatzeko Kontseilua.

11.-Unibertsitateko ikasketak eta titulazioak: lehen zikloko ikasketak eta titulazioak. bigarren zikloko ikasketak eta titulazioak. Baliokidetzak, egokitzapenak eta ikasketen homologazioak. Ikasketak Europako eremuan. Doktoretza eta Ikerketa Unibertsitatean.

12.-Unibertsitateko irakasleak. Unibertsitatean sartzea. Unibertsitatean irautea. Eskubideak eta betebeharrak. Unibertsitateko gobernuan parte hartzea. Bekak eta ikasketetarako laguntzak.

13.-Unibertsitateko irakasleak. Irakaskidegoetako langileak: bere araubide juridikoa. Gaitze nazionala. Irakaskidegoetako lanpostuak betetzea. Administrazio egoerak. Arduraldia eta lansariak.

14.-Kontratupeko irakasleak eta ikertzaileak: Motak eta araubide juridikoa.

15.-Administrazio eta Zerbitzuetako langileak: Hautapena eta araubide juridikoa.

16.-Unibertsitateen finantza-erregimena eta erregimen ekonomikoa. Unibertsitateen ondarea eta aurrekontua.

17.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak.

II. ERANSKINA

Hautaproben epaimahaia

Epaimahai titularra:

Epaimahiburua:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzailea.

Mahaikideak:

José Miguel Mateo Celaya jauna, Lan Osasun eta Ingurumen Kudeaketa Ataleko Burua.

Nafarroako Gobernuak izendaturiko teknikari bat, Mantentze arlora atxikia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendaturiko 2 ordezkari.

Epaimahai ordezkoa:

Epaimahiburua:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkari Nagusia.

Mahaikideak:

Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaria.

Nafarroako Gobernuak izendaturiko teknikari bat, Mantentze arlora atxikia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendaturiko 2 ordezkari.

ANEXO III/III. ERANSKINA

UNIVERSIDAD PUBLICA DE NAVARRA/NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

SOLICITUD DE ADMISION A PRUEBAS SELECTIVAS PARA PERSONAL FUNCIONARIO/

LANGILE FUNTZIONARIEN HAUTAFROGETARAKO ONARPEN ESKAERA

CONVOCATORIA/DEIALDIA

El abajo firmante solicita ser admitido a las pruebas selectivas a que se refiere la presente instancia y declara que son ciertos los datos consignados en ella y reúne las condiciones exigidas para ingreso en la Función Pública y las especialmente señaladas en la convocatoria anteriormente citada, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en esta solicitud.

Behean sinatzen duenak eskabide honetan aipatzen diren hautafrogetara onartua izatea eskatzen du. Era berean, bertan agertutako datuak benetakoak direla adierazten du eta Funtzio Publikoan sartzeko eskatzen diren baldintzak eta arestian aipatutako deialdian bereziki jarritakoak betetzen dituela ere, eskaera honetan agertzen diren datu guztiak agiri bidez egiaztatzeko hitz ematen duelarik.

En ...................................., a ................ de ...................................... de 200...............

.......................................(e)n, 200....(e)ko ...............................aren ...................(e)an

(Firma del solicitante/Eskatzailearen sinadura)

EXCMO. Y MAGFCO. SR. RECTOR DE LA UNIVERSIDAD PUBLICA DE NAVARRA.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JN. TXIT PRESTUA.

Iragarkiaren kodea: A0202795