39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOKO ARBITRAJE BATZORDEA. Ahozko epaialdirako zitazioa.

Ezinezkoa izan da 753 zenbakiko erreklamazio espedientea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala jakinaraztea. Beraz, idazki honen bidez betetzen da lege beraren 59.4 artikuluak agintzen duena. Josê Ladislao Larrea Rodríguez jaunak eragin du espediente hori, Chelter Inversiones y Promociones S.L.ren izenean, T.D.S. Transporte, Distribución y Servicios S.A.ren aurka, honek ez dizkiolako ordaindu 4.470 euroko garraio kostuak, erreklamazioan azaltzen denez.

Auziaren ahozko epaialdia 2002ko apirilaren 9an izanen da, 10:45ean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Bilera Aretoan (San Inazio etorbidea, 3, 6. solairua, Iruña). Egokitzat jotzen dituzun frogak ekarri behar dituzu zure eskubidearen alde egiteko.

Gainera, jakinarazi behar dizugu ezen, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, alderdi guztiek ordezkaria izendatzen ahal dutela, Batzordeari zuzendutako idazkiaren bidez, eta hala egitekotan idazki hori epaialdira eraman behar dela.

Erreklamatzailea epaialdira agertzen ez bada, erreklamazioa bertan behera utzi duela uste izanen da. Erreklamatua agertzen ez bada, berriz, hala ere epaialdia egin eta arbitraje-laudoa emanen da.

Hori jakinarazi dizut, ondorio egokiak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeian.-Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A0202012