I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
28/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea xedatzen duena. Aipatu Ebazpen horren bitartez, Justizia Administrazioko ofizialen (txanda irekikoen), laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen unitate laguntzaileen osaera jakinarazi zen.
2002ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez, Estatuko Justizia Idazkaritzak Justizia Administrazioko ofizialen (txanda irekikoen), laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen unitate laguntzaileen osaera jakinarazi zuen. Hautapen proba horietarako deia Justizia Ministerioak 2001eko uztailaren 19an emandako Aginduen bitartez egin zen.
Deialdien oinarrietan eta Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen eta agenteen Kidegoen Erregelamendu organikoa onesten duen otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da Estatuko Justizia Idazkaritzak emandako aipatu Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 202/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Ebazpen horren bitartez, Justizia Administrazioko ofizialen (txanda irekikoen), laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen unitate laguntzaileen osaera, Ebazpen honen eranskin gisara heldu dena, jakinarazi zen.
2. Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena eta haren eranskin osoa, Justizia Zuzendaritza Nagusian daude aztergai (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, Iruña)
Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.
E R A N S K I N A
Ebazpena, 2002ko urtarrilaren 21ekoa, Estatuko Justizia Idazkaritzak emana, Justizia Administrazioko ofizialen (txanda irekikoen), laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen unitate laguntzaileen osaera jakinarazten duena
2001eko uztailaren 19an eman eta irailaren 18, 11 eta 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratutako Aginduetako deialdien oinarrietan eta ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Erregelamendu Organikoa onesten duen 249/1996 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
Estatuko Justizia Idazkaritzak ondoko hau ebatzi du:
Justizia Administrazioko ofizialen (txanda irekikoen), laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen unitate laguntzaileen osaera, Ebazpen honen eranskin gisara heldu dena, jendaurrean paratzea.
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Estatuko Idazkaritza honi zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegi Zentralei zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe horiek Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
Madrilen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita batean. Estatuko Justizia idazkaria. 1996ko urriaren 29ko P.O.D. Zuzendari nagusia, Carlos Lesmes Serrano. Justizia Administrazioaren zerbitzuko giza baliabideen zuzendariorde nagusia.
E R A N S K I N A
Unitate laguntzaileak, ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoetan sartzeko azterketa tokiaren arabera
Iruña
Koordinatzaile nagusia:
Titularra: Adolfo Cámara Herrero jauna.
Ordezkoa: María Rosario Górriz Noáin andrea.
Ofizialen kidegoko unitate laguntzailea:
Titularrak: María Rosario Górriz Noáin andrea.
Miguel Ángel Francisco Vidal jauna.
Ordezkoak: Cristina González Aguirre andrea.
Isabel Fernández Bortiri andrea.
Laguntzaileen kidegoko unitate laguntzailea:
Titularrak: Cristina González Aguirre andrea.
Isabel Fernández Bortiri andrea.
Ordezkoak: María Rosario Górriz Noáin andrea.
Miguel Ángel Francisco Vidal jauna.
Iragarkiaren kodea: A0201091