31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2000ko apirilaren 25eko Ebazpena osatzen duena. Aipatu ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT-EDU izateko 189 lanpostu betetzeko deialdia ebatzi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko urtarrilaren 28an emandako Ebazpenaren bitartez, 2000ko apirilaren 25eko Ebazpena osatzen da. Aipatu ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT-EDU izateko 189 lanpostu betetzeko deialdia ebatzi zen. Beraz, izangai hauek izendatzen dira, eta lanpostu huts hauek adjudikatzen:

María Jesús Zabalza Imízcoz andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 65197).

María Teresa García de Eulate Ercille andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 64107).

Virginia Echart Marauri andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 65278).

María Nieves Elizalde Vitas andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 64930).

María José López de Guerelo Sanz andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 64394).

Ana Campión Ventura andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 64474).

Villar Catalán Francés andreari, Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 65239).

Ixone Ugalde Ezcurra andreari, Doneztebeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 61022).

Carmen Salvador Salvador andreari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 67150).

Ana Ferrández Gonzalo andreari, Ospitaleratze Psikiatrikorako Unitateko (I) lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 62897).

Yolanda Rodríguez Blázquez andreari, Nafarroako Ospitaleko lanpostu huts bat (plantillako zenbakia, 67237).

Aipatu deialdia 1998ko abenduaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (155. zk).

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0201183