III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Laguntza eta Haur Zentroan umeak onartzeko baldintzei eta prozedurari buruzko arauak. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2002ko otsailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Laguntza eta Haur Zentroan umeak onartzeko baldintzei eta prozedurari buruzko arauak.
Arauak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira jendea hartzeko orduetan.
Zizur Nagusian, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0202378