III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Ondoko espedienteko zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.
Izen-abizenak: Rita Pérez López (33547931-Y). Zehapenaren eguna: RMA, 2002ko urtarrilaren 29a (12/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1352/01 espedientea; zakurrak lotu gabe, Jauregia kalean, z.g., 2001eko ekainaren 13an. Zenbatekoa: 150,25 euro. Urratutako arauak: 7/94 Foru Legearen 24.2.h artikulua.
Ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, goizeko 8:00etatik 14:00etara.
Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0202336