31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratua (enkantea)

Gobernu Batzordeak, 2002ko otsailaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen onestea "Ribotas udal kirolguneko terraza eta igerilekuen arteko guneak berritzea" izeneko obrak enkante bidez kontratatzeko espedientea.

Hasierako prezioa, gehienez ere: 98.794,28 euro (16.437.985 pezeta).

Behin-behineko fidantza: 1.975,89 euro (328.760 pezeta).

Obra egiteko epea: 2 hilabete eta erdi.

Eskaintzak aurkezteko egun-orduak: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko 13:30ak arte, balioduna bada, edo hurrengo baliodunean.

Baldintzen plegua, baloratutako memoria, aurrekontua, planoak eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Kirol Departamentuan (Plaza Mercadal, 6, Castel Ruiz Kultur Etxea) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuak, Plaza Vieja, 1).

Tuteran, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0202026