III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Ebazpenaren jakinarazpena
Ezin izan da jakinarazi Ekonomia eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2001eko abenduaren 17an eman ebazpena (12/EC), eremu publikoan erori eta ziklomore batean gertatutako kalteen ordainak jasotzeko eskaera artxibatzeari buruzkoa; hortaz, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko.
"Ikusirik Nicolás Prados De la Rosa jaunak aurkeztu eskaera, kalteen-B/2001/78 espedientean tramitatzen ari dena, eremu publikoan erortzerakoan ziklomotore batean gertatutako kalteen ordaina eskatzen zuena, eta izapideak egiten jarraitzeko egungo legeetan ezarri epea iragan denez eta interesatuak eskatu zitzaizkion jarduketak egin ez dituenez, espedientea artxibatzea ebatzi dut".
Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina.
Iragarkiaren kodea: A0201477