III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N A M A R I A
2002ko aurrekontuaren hasierako onespena
Donamariako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen aho batez, 2002ko otsailaren 1eko bilkuran:
1. 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea.
2. Betearazteko oinarriak onestea.
3. Jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarkia bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Udalaren iragarki oholean argitaratuz, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276-1 artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean ezarritakoari jarraikiz.
Donamarian, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena.
Iragarkiaren kodea: A0201476