31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko urriaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroaren Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2001eko azaroaren 28koNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (144. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun balioduneko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkez ditzakete eta egindako akatsak zuzendu.

2. Epaimahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

GARCIA DE VICUÑA, ANA

GARCIA GRACIANTEPARALUCETA, BEÑAT

JIMENEZ DE CISNEROS FONFRIA, MIGUEL ANGEL

SANTAFE SANZ, FCO. JAVIER

SOLA MUNARRIZ, GABRIEL

URTARAN MOTOS, ENDIKA

ZURUTUZA JUARISTI, JOAQUIN

Baztertuak:

Azterketa eskubideak osorik ez ordaintzeagatik:

GARCIA BEITIA, BEATRIZ

GARCIA MALMIERCA, JOSE MARIA

Iragarkiaren kodea: A0200802